Nobenaixuak ahal izan du frankismoaren aurkako hiru lagun omentzea

lunes, 28 de septiembre de 2009 ·

MONDRABERRI. Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkiak: Isei Barbero eta G.L.H / 2009ko irailak 25, ostirala

Gaur bezalako egun batean, 1936an, ejerzito frankistak Arrasate hartu zuen

















Oztopoak oztopo, Nobenaixuak gorazarre egin ahal izan die Debagoieneko Fusilatuen Elkarteari (Lau Haizetara Gogoan) eta Oktubre Taldeari. Izan ere, etengabeko lan konprometitua egin baitute urte luzeetan, memoria historikoa berreskuratzeko eta lau haizeetara zabaltzeko.

Jai Komisinoko ordezkariek omenduei enbutu bana jantzi diete, Maritxu Kajoi azpian batutako herritarren txalo beroen artean. Hirurak hunkituta zeuden eta eskerrik beroenak eman dituzte.

Horren ostean, hirurek kupelatik ardoa atera dute eta barran zerbitzatu dute. Txikiteroekin gazta-pintxoak daztatu dituzte, aldarte onean eta solasean.Omenaldiko aurkezpen-lanak Iraitz Agirre eta Beñat Irazabal gazteek egin dituzte. Azaldu dute zergatik Komisinuak erabaki duen aurten gorazarre egitea Garai, Uribesalgo eta Ruiz de Alegriari.

Gainera, 1936ko pasarte historiko bat azaldu dute, zehazki, ejerzito frankistak Arrasate hartu zuenekoa (gaur moduko egun batean, 1936an, armada frankistak gure herria inbaditu zuen).

Frankistek hainbat pertsona preso hartu zituen, eta Herriko Plazan lotuta utzi zituen, abiazioak herria bonbardatu aurretik. Misil batek plazan egin zuen eztanda, baina zorionez, ez zen hildakorik izan.

Omenaldian Juan Ramon Garai historialariak hitza hartu du, eta han bildutako guzti-guztiei azpimarratu dizkie orduko (30. hamarkadako) eta gaurko borrokaren arteko berdintasunak.

Hitz horiek egin ditu, Polizia autonomikoak ekitaldi jaizalea gainetik jarraitzen zuen bitartean, eta bideo batekin omenaldia grabatzen zuen bitartean.

Trini Ruiz de Alegriak 86 urte dauzka. Bere bi anai, Pedro eta Francisco, Errepublikaren aldeko Dragones batailoiko miliziano boluntarioak izan ziren, gerra frentean. Hurrenez hurren, Aretxabaletan eta Intxortan hil zituzten frankistek.

Bere aita (Valentin), ama (Maria), arreba (Nati) eta Trinik berak ihes egin behar izan zuten Arrasatetik, 1936ko irailean. Bilbo, Santander, Frantzia eta Kataluniar Herrialdeetan egon ziren erbestean. 1939ra arte ezin izan zuten sorterrira itzuli.

Valentin Zerrajerako langilea zen, 10 urte zituenetik, baina enpresako Zuzendaritzak ez zuen onartu 58 urte zituenean, “gorrien” aita eta errepublikanoa zelako. Beraz, kalean utzi zuen eta herritik kanporatu.

Valentinen anaia, Tomas izenekoa, preso hartu zuten frankistek. Kartzelatik irteterakoan, borroka klandestinoari ekin zion, eta berriro sartu zuten espetxean 1948an.

Jose Luis Uribesalgok
77 urte ditu. Frankistak Bedoña auzoko Elorrixa baserrira heldu zirenean, lau urte baino ez zituen.

Dionisio, bere aita, preso hartu zuten.Egun batzutan Arrasateko udaletxeko kartzelan gatibu izan zuten. Gero Ondarretako espetxera eroan zuten. Esan zioten libre utziko zutela, baina azkenean Oiartzun inguruan fusilatu eta gorpua desagerrarazi zuten.

Jose Luis Uribesalgok lau urte zituen, eta bederatzi anaia-arreba zituen. Kontuan hartu behar da guztietatik zaharrenak 13 urte zituela. Urte latzak bizi zituzten, beraz. Borroka klandestinoari ekin zion, eta ETAn buru-belarri sartu zen. 1961eko udan Jabier Arizabaletak eta biek Lapurdin aurkitu zuten erbesteko babesa.

Juan Ramon Garai
historialaria eta sindikalista ohia da. Bere aitajauna, Juan Bengoa, Zerrajerako langile zen, baina 38 urte zituenean preso hartu zuten. Ondarretako espetxera eroan zuten, eta “libre” utzi ostean, fusilatu egin zuten Hernaniko hilerriaren kanpoaldean.

Hortaz gain, Juan Ramon Garairen amandrea, sei seme-alaba zituen, baina Zerrajeran lana ukatu zioten.

Juan Ramon Garairen aita, Fermin deitzen zen, Loiola batailoiko boluntario zen eta preso hartu zuten. Ezin izan zuen ondorengo 7 urteetan Artia baserrira itzuli. 1962ko maiatzean Unión Cerrajerako greba bultzatu zuen, Jose Mari Lasagabaster “Bentxes”-ekin batera.

Juan Ramon Garai berak ere langile-borrokan lan egin du urte luzez. Gainera, historialari nekaezina da, eta memoria berreskuratzeko hainbat liburu idatzi ditu.

Hirurek jaso dituzte arrasatearren omenaldia eta txalo bero eta hunkigarriak. Zorionak hirurei!.

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=5379726&menuId=5704599

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak