'Zergatik ez zaie aplikatzen Alderdien Legea 16 alderdi faxistei?'

lunes, 19 de octubre de 2009 ·

MONDRABERRI. Gontzal Landa Herbias / 2009ko urriak 18, igandea
Gaurkotasunezko beste galdera interesgarri bat egin du Garaik: “Herritarrei bide guztiak ixten zaizkienean, ze egin dezakete?”

Politikagintzaz, sindikalgintzaz eta memoria historikoaz mintzatu gara Garaikin. Eskarmentu handiko militante ezkertiarra.

Gasteizko Gobernua ETAren biktimetaz hitz egiten du, baina frankismoaren biktimetaz hitzik ez...
- Egia esateko berba egiten dute, adibidez iaz, azaroan, Eusko Legebiltzarrak frankismoaren biktimei buruzko Egiaren Batzorde bana sortzeko proposatu zien Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari. Ia urtebete igaro da eta agerian dago Egiaren Batzordea sortzea, Gasteizko Gobernuaren prioritateen artean ez dagoela. Memoria historikoen legeaz ere hitz asko egin zen... Genozidio frankistaren biktimak bigarren mailako biktima gara. Biktima guztiak berdin-berdin tratatu behar izanaren printzipioa aplikatu gabe, borondate politiko eza adierazten ari dira. Baina hau kontu oso zaharra da. Franko ohean hil zenekoa.

Frankismoaren biktima askorekin egin duzu berba. Ze ondorio nagusi ateratzen duzu?
- Genozidio frankistaren biktima asko elkarrizketatu ditut, ehunetik gora izango dira. Bat edo bi kenduta beste denak gogo handiz kontatu dizkidate eurek edo senideek pasatutakoak. Errepresio bortitzena fusilamendua edo desagerpena izan ziren arren, ez ziren egon exekuzio pelotoiak bakarrik, bizirik zeudenek ere errepresio handia jasan zuten, Diktaduraren 40 urteetan bizi izan ziren gerra irabazle eta salatarien ondoan, beti isilean berba eginda, eta gero (Franko hil ostean) berriz ere isilik egoteko esan zieten, oraingoan haien senideek militatutako alderdien aldetik, hori izan zen askorentzat sekulako belarrondokoa.

Nobenaixuan, mikrofonoa eskuetan zenuela eta Polizia autonomikoa gainean, nabarmendu zenuen 30. hamarkadako eta gaur egungo borroken arteko berdintasuna…
- Aurtengo Nobenaixua irailaren 25ean egin zen, egun horretan udaletxeko plazan bizitzen ari ginena, beltzez jantzitako poliziak inguraturik, gogora ekarri zidan 73 urte lehenago, egun berdinean miliziano eta gudariek Kurtzetxikiko lubakietan, frankistei aurre egiten zietela, hurrengo egunean, irailaren 26an Askatasunaren alde borrokatzen zutenak, mondragotar asko, herria uztera behartuta egon zirela. Plazan ikusitakoaz miliziano eta gudari haiek borrokatu zuten askatasuna berriz ere kolokan ikusten nuela esan nuen. Hori esanda gero polizi batek iturrira igota bideoan grabatzen hasi zen...Arrasaten bigarren errepublikan ehunka preso egon ziren, eta orduan ere bere senide eta lagunek, bere aldeko ekintzak egiten zituzten, orduko preso gehienak gazte sozialistakoak ziren, eta oraingoan gobernu sozialista presoekiko elkartasuna erreprimitzailea.

Botereak baliatzen ari dira denboraren poderioaz? Hau da, gura dute denbora pasatzen uztea, horrela memoria historikoa gal dadin?

- 40 urte diktadurapean eta beste 33 urte demokrazian Egiarik gabe, Justiziarik gabe urte gehiegi dira, Genozidio Frankistaren biktima askorentzat denbora luzeegia izan da, errepresioa sufritu zuten pertsonak, gero eta gutxiago gelditzen dira, baina baita esan behar da, memoria historikoa berreskuratzeko lan taldeak gero eta gehiago garela. Gure amandre, aita eta ama ez dira gurekin egongo, baina euren memoria gurekin gelditu da, hortaz alperrik ari dira.

Zure ustez belaunaldi gazteak ohartzen ari dira frankismoak egindakoaz?
- Orokorrean ezetz esango nuke, eta jarrera honen azalpena oso sinplea da: ez dute ikasi, ez dute entzun…, benetan zer gertatu zen, urrun sentitzen dute, iragana eta oraina askotan lotuta daudenik ez dute ikusten. Hala ere, bai dago denetatik, batzuk konpromiso handia dute. Guri dagokigu belaunaldi gazteei lekukoa pasatzea, herriz herri gertatutakoa berreskuratzea, eskolako “curriculuma” behar den moduan aldarrikatzea, interpretazio museoak martxan ipintzea.
Helburu orokor horrekin, talde bana sortzen ari gara Oñatin eta Soraluzen. Bergarakoa urte amaierarako martxan izatea espero dugu. Aretxabaletan gerrari buruzko liburua argitaratzeke dago.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak