2009ko Herriaren Astea (Azaroak 10-14)

lunes, 2 de noviembre de 2009 ·

2009ko Herrien Astea-ren kartela 6-16 urte arteko haur-gaztetxoen marrazkiez osatua dago. “Pintatu ezazu bestea, zu bezelakoa ez dena”, esan genien. Eta haur batek marrazkia ondoan jarri zuen: “kaixo lagun”.

Haur horren adimena, etika eta giza-zentzua askoz ere sakonagoa da Europako Komisioarena baino. Haur horrek errez ulertzen du Galeanoren “Patas Arriba” liburuan esaten dena: “en la escuela del mundo al revés nos enseñan a ver al otro como una amenaza, en vez de verlo como una promesa”.

Berlusconiren sarraski arroputz mingarriak, Europako “Lotsaren Direktiba”, Zapateroren gobernuak aurkeztu duen “Ley de Extranjería”-ren moldaketa, Melillako hesiaren indartzea, Afrikako gobernuak emigrazioa traba dezaten erosten ahalegintzea…Europa arrazistaren adierazleak dira. Eta arrazakeriaren gogortze hori krisiaren eztandarekin erabat loturik dago. Etorkinak objektu erabilgarria baizik ez dira (lana dagoenean miserableki esplotatu, eta ez dagoenean miserableki espulsatu).

“A por ellos” Europan ustiatzeko lehen, “a por ellos” Europatik desagertarazteko orain. Hain erro sakonak eta agerpen anitz legal eta ohiturazkoak dituen arrazakeriaren gaitza izango dugu gogoetagai Xabier Aierdiren hitzaldian, “Euskal Herria Helburu” lehengoko eta oraingo emigrazioari buruzko dokumentalarekin eta babes etxetako gaztetxoek kantatuko duten “Gosetien Balada”-ren estrenaldiarekin.

Bestalde, aurtengo Herrien Astean gure haur lagunaren oihua (kaixo lagun!) biderkatu nahi dugu. Bestearekin nahi dugulako bizitza gozatu eta beraiekin hemengo eta hango zapaltzaileen aurka munduko zapalduen ahotsa sortu eta oihukatu. GOLore futbol torneoan aldarrikatuo dugun bezala: “Yo con ellos oe!....”. 14 herrialdetako 8 futbol taldeak elkarrekin jolasten eta bazkaltzen. Eta beraiekin, Palestinarrekin egotera eta laguntza eramatera zijoan “Itxaropena” karabanaren laburmetraia ikusiko dugu: --karabanari Israelek galarazi zion pasua; Europak aldiz harreman pribilegiatuak ditu Estatu terrorista horrekin. Eta haurrentzako “Azken portu” txontxongilo emanaldia izango da haurrentzat eta herriko harresi zaharrak ezagutuko dituzte. Eta grafiteroak aniztasunez eta elkartasunez marraztuko dute herria. Eta “mundua zure begiaz ikusi nahi dut” egitasmoan, astean zehar etorkinek egindako argazki-mostra ikusi ahal izango da. Eta momentu honetan kolpe militarraren pean oldartzen ari den Hondurasen herria izango dugu gogoan “Hondurasko Afaria” eta musikariekin.

Herri guztiari luzatzen diogu gonbidapena eta lerro hauek irakurtzen duten guztiei.
El cartel de la Semana de los Pueblos 2009 se ha realizado a partir de dibujos de niños-jovenes de entre 6-16 años. “Pinta al otro, al que no es como tú”, les dijimos. Y uno de ellos escribió junto al dibujo: “kaixo lagun”.

La inteligencia, ética y sentido humano de esa niña/niño es mucho más profundo que el de la Comisión Europea. Ese niño/niña entiende las palabras de Eduaro Galeano en el libro “Patas arriba”: “En la escuela del mundo al revés nos enseñan a ver al otro como una amenaza en vez de verlo como una promesa”.

Las crueles brutalidades chulescas de Berlusconi, la “Directiva de la Vergüenza” de la Unión Europea, las modificaciones a la ley de extranjería propuestas por el Gobierno de Zapatero, el reforzamiento del muro de Melilla, la compra de gobiernos africanos para que obstaculicen represivamente la emigración... son muestras de una Europa racista. Y el endurecimiento racista está ligado al estallido de la crisis en Europa. Los emigrantes no son sino objetos de utilizar y echar. Cuando hay trabajo miserablemente explotados, cuando no hay trabajo más miserablemente expulsados. Antes “a por ellos” para exclavizarles en Europa, ahora “a por ellos” para hacerles desaparecer de Europa. Este mal del racismo de raíces tan profundas y expresiones legales y de costumbres, dichos, chistes, actitudes diarias... será objeto de reflexión en la charla que nos ofrecerá Xabier Aierdi, en el coloquio tras el documental “Euskal Herria Helburu” sobre la emigración de hace unas décadas y la actual, en el estreno de “Gosetien Balada” que será cantada por jovenes de casas de acogida.

Por otro lado, este año, en la semana de los pueblos, queremos multiplicar el grito de nuestro amigo joven pintor: kaixo lagun! Con ellos queremos gozar la vida y con ellos queremos crear la voz y gritar la palabra de los oprimidos del mundo contra los opresores de aquí y de allí. Este deseo ha fructificado en varias iniciativas: El torneo de futbol “GOLore” con participación de 8 equipos de futbol de 14 países diferentes; la proyección del cortometraje “Esperanza” realizado sobre la epopeya del viaje de solidaridad a Palestina, viaje que fue torpedeado por el gobierno de Israel, el mismo con el que Europa mantiene trato preferencial; la visita guiada a las murallas de Orereta/Errenteria y el teatro de marionetas “Azken portu” para ninños y niñas; la sesión de grafiteros de la diversidad y la solidaridad; la muestra tofográfica “quiero ver el mundo a través de tus ojos” realizada por emigrantes; la “cena de Honduras” y música hondureña en solidaridad con el pueblo que resiste al golpe militar.

Todo el pueblo y los lectores de estas líneas quedan invitados.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak