Aminetu Haidar bihotzean eta Egunkaria libre! aldarria eztarrian

jueves, 17 de diciembre de 2009 ·

Joxe Iriarte, Bikila
Zutik-eko Gorripidea ildoko kidea.


Astelehen gauean Aminetu Haider-kin elkartasunean Hondarribiako aireportuan baraualdian ari ginenok, behartuak izan ginen kanpoko aldian jarritako jaiman gaua igarotzea. Eraikin barruko epeletik negu gorriko zero azpiko hotzean murgildu ginen. Lo zakuetan sartuta, handik ordu gutxitara Egunkariako auzipetuei elkartasuna helarazteko Madrileko bidea hartuko zuten bi nesken bisita izan genuen. Elkartasunaren besarkada goxoa. Izan ere, batean, Aminetu hil ala biziko deman ari dena, emakume eta saharar izateari dagokion duintasunari eusteagatik. Bestean, Egunkariako bost auzipetuek, beren euskaltasuna eta adierazpen askatasunarekin leial jokatzeagatik espetxeratuak izateko arrisku gordinean. Une horretan bihotza zatikatua sentitu nuen. Madrilen ala Hondarribian, ezin toki guztietan egon. Astelehenean, nahiz eta Madrilen joateko irrikaz izan Hondarribian egotea aukeratu nuen. Larunbatean, berriz, Madrilen Aminetu Haider-en aldeko manifestazioan ere egon nahiko nuke, baina, Bilbora joango naiz. Ez bata besteari garrantzi gehiago ematen diodalako. Elkartasunak besarkada zabala du eta ez zaudenean ere egon zaitezke. Astelehen gauean Hondarribian nengoen baina nire burua eta bihotza Madrilen zegoen ere Egunkarikoekin. Larunbata arratsaldean, alderantziz, Bilbon egongo naiz baina nire burua eta bihotza Madrilen egongo da ere Aminaturekin.

Baina oraingoan ez zait zatituko bihotza. Pozak eta itxaropenak biziko nau. Ziur bainaiz, Madrilen eta Bilbon, milaka izango garelako kaletan, bi kausa, bi aldarri horiek bateginez. Eta Rosa Diaz-i iradokizun xume bat: Andere txit agurgarria: Aminatu gose greban dago sahararra izan nahi duelako eta ez marokoarra. Askok eta askok euskaldunak eta europarrak izan nahi dugu eta ez derrigortutako espainolak. Zu espainola izan nahi duzu. Bejoindeizula! Eskubide guztia duzu. Baino, kasu batean onartzen duzuna, alegia nortasun desberdinekoa izateko eskubide zibil eta politikoa, zergatik bestean (guri ez) ez? Hain zaila da ulertzeko?

Izan ere, zein bidegabe ari da jokatzen Espainiako Estatua kasu batean zein bestean! Interes ekonomiko eta geopolitikoaren menpean kasu batean, nazionalismo espainiarraren alde bestean.

Bukatzeko. Aski da. Heldu zaigu garaia bidegabekeriari aurre egiteko ahalegin guztiz. Atzera egiten badugu oterreagoa izango da eta.Aminetu etxera! Egunkaria libre.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak