Hogeita hamar urteko atzerapenaz

jueves, 10 de diciembre de 2009 ·

Joxe Iriarte, “Bikila” Zutik-eko Gorripidea ildoko kidea

“Duela milaka urte dinosauruen (inoiz izan diren harraparirik petoenak) desagerpenaren garaian gertatu zen bezala, gurekin edo gu gabe, naturak bere bidea egingo du, horretarako nahiko denbora baduelako eta bizitzaren aukerak anitzak direlako. Izan er,e gure bizi-iraupenaren eskalan natura eternala da. Eta gu istripu genetiko bat besterik ez”.

Horrelako hausnarketarekin bukatzen dut argitaratu gabeko ipuin bat. Lurra arriskuan dagoela diogunean erdi egia esaten dugu. Arrisku bizian dagoena da egungo biosfera, gu gizakiok sortu eta garatzea (eta gurekin batera bizi diren animali zein landareri) ahalbideratu duen ekosistema, hain zuzen. Adituek diotenez (ni ezjakin hutsa naiz kontu hauetan) klima aldaketak biosferaren aldaketaren lehen urratsa adierazten du, eta gertatuz gero, gure asmo guztiak: gizarte aldaketa, nazio garapena, generoen arteko parekotasuna, senidetza, bizi iraupena. Gure asmo ederrenak, hitz batez, jai dute! Goseteak, izurriteak, migrazio erraldoiak, mugarik gabeko heriotzaren hedapena hain zuzen.

Gaur egunean begi bistakoa dena (ikusi nahi ez duenak baino itsuagorik ez dago) antzeman zezakeen duela hogeia hamar urte ere. Erromako Klubak oso modu adierazkorrean eman zuen bere iritzia. Geroztik etorri dira Kyotoko protokoloa eta beste zenbait saio hankamotz, eta okerrena dena, denbora alperrik galtzea, beti ere, multinazionalen, eta gobernu inperialisten jukutriak hala nahi izan dutelako.

Sistema kapitalistak eta eredu hiperdesarrollistak ez dute onartzen inongo kontrolik. Eta indarraz gain mila trikimailu erabiltzen dute euren interesen kontrako erabakiak oztopatzeko eta saihesteko. Espainiako gobernua eta Eusko Jaurlaritza, artistak bihurtu dira igeri egiten eta arropa zaintzen, alegia iruzurra egiten. Adibidea dugu CO2 emisioak murriztu beharrean handitzea utzi dutela bai batak zein besteak.

Hogeita hamar urteko atzerapenez (gutxienez) iritsi gara Kopenhageko gailurrera. Eta antza denez, erabaki zehatz eta eraginkorrik gabe amaituko da kontrakoa egitera ez baditugu behartzen, bederen. Eta horretarako, iritziak plazaratzeaz gain gogor mugitu behar gara.

Mundua kudeatzen eta gobernatzen dutenei klima aldaketa gerarazteko erabaki eta bermeak exijitzeko, behartzeko, milaka aktibistak bilduko dira Kopenhagen.

Euskal Herrian, abenduaren 12an (larunbata) manifestazioak burutuko dira Bilbon eta Errenteria. Oreretan (Donibaneko zentral termikoraino). Hor egon behar dugu Klima aldaketari aurre egin nahi digun guztiok.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak