ABERRI EGUNA, 2010 (zenbait gogoeta)

sábado, 27 de marzo de 2010 ·

Joxe Iriarte “Bikila”, Nathaly Pelage, Juan Ramon Garai, Josu Perea, Iñaki Martin (Zutik) Gorripideko kideak.

Gogoan dugu hirurogeiko hamarkadan, langile mogimenduaren berpiztearekin, euskararen aldeko ahaleginekin, eta batez ere frankismoaren aurkako erresistentziarekin batera, eman ziren eztabaida eta konfrontazio ideologiko latzak. Horietako bat, eta gogorra, (salaketa-irainak mingarriak ziren: españolismoa edota burgesiarekiko menpekotasuna) orduan “kontraesan nagusitzat” definitzen zenaren ingurukoa zen: zer zer garrantzitsuago, eremu soziala edo eremu nazionala? klase borroka edo klase nazionala? abertzaletasuna edota nazioartekotasuna?

Korronte baten ustetan, “soziala” garrantzitsua izanik, lehenetsi beharrekoa “nazionala” zen, hirurogeiko hamarkadan Euskal Herria, nazio bezala, heriotz bidean ikusten zelako. Ikuspegi hori hobekien zehazten zuen metafora honako hau zen: egin dezagun lehenik etxea eta gero ikusiko dugu zer kolore(ak) eman. Askok ez genuen ikuspegi hau konpartitzen, eta gaur egun ere ez. Ez da gauza bera aberatsentzat eginiko txaleta edo yupien apartamentua eta langile jendearentzako etxea. Ez da gauza berdina elitezko urbanizazioa, segurtasun zaintzariez bakartua, eta auzo herrikoi bat eskubide berdineko jende desberdinaren elkarbizitzarako diseinatua. Diseinuak azpimarratzen du klase izaera eta eredu eutsgarria edota baliabideen xahutzailea izango den.

Kapitalismo basatiak gobernaturiko munduan bizi gara, hiru krisi elkarlotuen barnean (ekonomikoa, ingurugiroarena eta elikadurarena), jendarma orokontrolatzailearen mehatxupean, behar den lekuan jo ta fuego muturra sartzeko prest (laguntza humanitarioa aitzaki zitala eta lotsagarria erabiliz), herri eta nazio gehienen burujabetza murriztuz edota ezabatuz batere lotsarik gabe (are globalizazio kapitalistatik onurak ateratzen ari diren estatuen kasuetan ere), eta gizadia, horrela, amildegiaren ertzean jarriz.

Gaur inoiz baino argiago, nekez plantea daiteke burujabetasun nazionala produkzio bitartekoen, diruaren jabetzaren izaera eta ingurugiroarekiko harremanak argitu gabe eta planetaren gainontzeko lur eta herriekin landu nahi den lotura. Burujabetza nazionala eta eko-sozialismoa ezin dira bakoitza bere aldetik joan.

Independentziaren aldeko fronte bakarra ez da garraio edo zaborren kudeaketari buruzko uneko bilgune baten neurrikoa. Eskaera globala da, eta horrek -demokrazia eskaera orokorrarekin bezala- gizarte eredua argitzea eskatzen du.

Gure iritziz, ez da egokia ikuspegi interklasista, Euskal Herriko benetako eraikuntzaren gai giltzarrietan adostasunik ez duten jende eta taldeak batuz eskaera formal hutsaren inguruan, eta horrelakoa da Estatu propioaren eskaria ez bada zehazten, behintzat, bere izaera bereziaren elementu nagusienak. Ezin dugu bazterrean utzi nolabaiteko independentismo baten eragilek gobernatu dutela edo gobernatzen ari direla mailan desberdinetan (gobernu autonomoak, foru aldundiak, hiriburuetako udalak) oso politika zehatzekin. Hau da, duela 40 urte eztabaida teorikoa zena, orain galdeikurra jartzen digu emaitza konkretuekin.

Artikulu honetako sinatzaileen eritziz, Aberri Egunak urtean zehar zapalketaren, esplotazioaren, ustiaketaren eta umiliazioaren aurka borrokan ari den Euskal Herriaren ildotik jo behar du (hala nola Maiatzaren Lehenak ere bere baitan bildu behar duen errealitate nazionalak eta beren arazo zehatzak, eta horietan bereziki nazio burujabetasunaren eskaera).

Libreki erabaki nahi dugu Estatu espainiar eta frantziarren parte izan nahi dugun edota Estatu independiente eta Europakin asoziatua bihurtzen garen -sinatzaileentzat azken aukera hau da egokiena- eta horrekin batera zer ekoizten dugun, nola ekoizten dugun eta zertarako ekoizten dugun. Elikadura-subiranotasuna sustatu nahi dugu agroindustria eta merkantzien mogimendu irrazionalari aurre eginez, errepideak kolapsatu eta ingurumena desegiten ari bait dira.

Erabakitzeko eskubidearen aldekoak gara. Are gehiago, autoorganizazio politiko eta sozialaren bidez, erabaki nahi dugu gai handitan (estatuaren antolakuntza) eta gai berezitan (TAV, ondare solidoen kudeaketa, Pasaiko Superportua, nekazaritza eredua, erakunde finantziarioak, zergak etabarr...). Gai hauetan hipokresia gaiztoena nabarmena da. Ez da gizalegezkoa batzutan biktima gisa agertzea eta bestetan borrero izatea.

Horregatik bilkura zabalen aldekoak gara, beti ere erabakitzeko eskubidea, bere osotasunean eta berezitasunetan, defendatzeko eta horren alde borrokatzeko, krisi mota desberdineko erasopean eta kontestu europear eta mundialen eraturiko gizartea eta nazioa osatzen duten gai guztiei buruzko jarduera demokratikoa planteatuz.

Gure gogoeta, kezka berdintsuak dituztenei zuzendua dago, eta modu berean, errespetoa eta arreta merezi diguten bi espazio edo manifestazio deialdiei. Barbarie kapitalista eta inperialistari aurre egiten dion mundu osoko eta Euskal Herriko erresistentziarekin urte osoan zehar altxaturiko borrokak defendatuz egonen gara Aberri Egunean.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak