Nazioa eta klasea (abertzaletasuna eta internaziolismoa)

jueves, 22 de abril de 2010 ·

Joxe Iriarte, Bikila

Aberri Eguna joan berri zaigu eta Maiatzeko Lehenaren bezperetan gaude. Mundu guztiko herri eta langileak, elkar gaitezen! aldarriaren bitartez Lenin eta Trotskiren garaiko Komiterak kapitalismo inperialistaren aukako fronte anitza gauzatu nahi izan zuen. Harez geroztik, kontrako iritziak nagusitu dira munduan zehar.

Nazio askapena abiapuntu, batzuentzat, berau ezin omen da uztartu klasearen internazionalismoarekin. Froga: Komunismoak inperialismo berri bat sortu zuen hizkuntza gutxituak suntsituz eta nazio asko zapalduz. Hots: Abertzaleok elkar gaitezen!

Internazionalismoa abiapuntu, besteentzat, ezin omen da uztartu abertzaletasunarekin. Froga. Berekoikerian oinarritzen da eta burgesiari bide ematen dio langileria zatikatzeko. Hego Irlandak independentzia lortu zuen baina eskuin elizkoia nagusitu zen. Jugoeslavia ohiko abertzaletasunak garbiketa etnikoak burutu zituen, eta Europa osoko eskuin muturreko gorakada abertzalekerian oinarritzen da. Hots: Izan gaitezen internazionalista aratzak!

Gezur guztiak dute bere egi puntta. Proletarioen Internazionalismoaren izenean Varsoviako itunak beren menpekoei “burujabetasun baldintzatua ”inposatu zien zinezko internazionalistari min eginez. Baina, zenbait nazio zanpatuak askatzerakoan beste nazioei egiten dietena kakazten dute abertzaletasuna -kroaziarrek krajinako serbiarrei, eta hauek erkideek bosniarrei, adibidez-.

Edo, urteetan pobre izandako herriek ongizate apurrak lortu ondoren zein erraz ahazten duten -dugun- duela gutxi arte bederen -gure- herritar askok deserriko bidea hartu zutela, eta egun, ezker txarrez etorkinei eskubide bera ukatzen dietela (diegula). Horrek bidea egiten dio arrazakeriari edo xenofobiari.

Alabaina, nire ustez, eta zailtasunak zailtasun, inoiz baino beharrezkoa dugu internazionalismoa eta burujabetza uztartzea. Izan ere, kapitalismo basatiak gobernaturiko munduan bizi gara, hiru krisi elkarlotuen barnean (ekonomikoa, ingurugiroarena eta elikadurarena), jendarme orokontrolatzailearen mehatxupean, herri eta nazio gehienen burujabetza murriztuz edota ezabatuz batere lotsarik gabe eta gizadia horrela, amildegiaren ertzean jarriz. Gaur egun nekez plantea daiteke burujabetasun nazionala produkzio bitartekoen, diruaren jabetzaren izaera eta ingurugiroarekiko harremanak argitu gabe eta planetaren gainontzeko lur eta herriekin elkartasuna landu gabe.

Nola egin? Bat. Nazio eta klasea bezala autodeterminatzeko eskubidearen bitartez zapaldu guztiak elkartuz. Bi. Asmo ederren handi ondoan sortzen diren arrai kondar-jale guztiak saihestuz.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak