Deshazkundea: Eraldaketarako trenza politikoa

miércoles, 5 de mayo de 2010 ·

Florent Marcellesi, Igor Moreno Jauregui eta Iñaki Valentin: Berdeak/Los verdes, Gorripidea ildoa Zutik eta Antikapitalistak alderdietako kideak, hurrenez hurren.

Krisi ekologiko, ekonomiko eta sozio-politiko nabarmena pairatzen ari garen egoera honetan, mugimendu eraldatzaileek erantzun berriak eta ekintza bide berriak behar dituzte.

Ezker antikapitalistaren alderdi baten aldetik eta ekologia politikoarenetik, deshazkundea balio handiko lanabes politikotzat hartua izan da. Horrela izanik, bere logika bidegabe eta defendaezina ezbaian jarri gabe alde "berde"-rantza jo nahi duen sistema kapitalista hau era eraginkorrean gainditu ahal izateko tresna dela pentsatzen dugu. Modu erabakiorrean ez badugu jarduten, etorkizun latzari egin beharko diogu aurre.

Deshazkundearen kontzeptuak, produktibismoaren oinarriak kolokan jartzen ditu, geure planeta amaikor honetan hazkunde amaigabea ezinezkoa dela mahaigaineratuz. Ideologia desberdina duten egileen lanetan oinarituz, hala nola Ivan Illich, André Gorz edo Nicholas Georgescu-Roegen, hazkunde ekonomikoa gizakiaren ongizatearen eredua dela, eta hare gehiago, ekosistemen kontserbazioa bermatzen duelako adostasun orokorraren kontra doa mugimendu hau. Honekin batera, orain 50 urtetik hona mundu mailan eman den BPG-aren (PIB) etengabeko igoera dela eta, gizateriaren aztarna ekologikoa -hau da, gure gizarteek ingurugiroarengan duten eragina- gaur egun gure planetak daukan birsortzeko ahalmena ia % 30 batean gainditzen dute. Pertsona guztiak euskal herritargoa bezala biziko balira, hiru planeta beharko lirateke. Bien bitartean, bidegabekeria eta desberdintasunak areagotzen dira, bide bazterrean utziz ez bakarrik hegoaldeko herrialdeak, baizik eta baita gaur egun Euskadin pobrezia erlatiboaren mailaren azpitik bizi den % 9-a ere (% 20-a estatu espainiarrean); hori, herritargoak auzi energetikoetan esku-hartu ezin izateak suposatzen duen defizit demokratikoa eta demokrazia zuzen eta erabakigarrizko bideen existentzia eza kontuan izan gabe.

"Deshazkunde" hitzaren egokitasun eta erabilpenak dituen ondorioak eztabaidagarriak badira ere, kasurik gehienetan kontzeptu hau arbuiatzeak, egiatan, bere eduki iraultzaileak eta berau manipulatzearen zailtasunak izu nabarmena ezkutatzen duela esan beharra dago ("garapen iraunkorra"-rekin gertatu ez den bezala). Era berean, geroz eta pertsona eta gizarte mugimendu gehiagok ari dira deshazkundea erabiltzen ez bakarrik haien "borondatezko soiltasun" printzipioen arabera bizitzeko, baita organizatu, hausnartu eta aldaketarako proposamen zehatzak eskaintzeko ere. Horrez gain, Frantzian, Italian edo eta Estatu espainiarrean, mugimendu "berde"-ak bultzada nabaria ematen ari dio auzi honi politikaren ildotik, eta ezker antikapitalistaren aldeko mugimenduek ere, gero eta gehiago ari dira honen inguruan lanean.

Dudarik gabe, deshazkundearen kontzeptuak, planeta honen amaikortasunaren ideia eta "gutxiagorekin hobeto bizi" leloa barne hartzean, ukaezinezko dohainak ditu, eta ikuspuntu politikoaren aldetik, etorkizunerako baliabide garrantzitsuak ekar litzake, hala nola:

Garapena, lana edo aberastasuna bezalako kontzeptuen birplanteamendua, eta beste batzuen errekuperazioa eta hoietan sakontzea, hala nola gizarte-justizia, herritargoa edo eta demokrazia. Proposamen berriztatzaileak, Ingurugiro-justizia eta Iparra-Hegoaren arteko harremanak kasu; ekoizpen-kontsumo prozesuen birlokalizazioa edo hirigintza eredu berrienganako apostua, "trantsizio-hiriak", esaterako.

Norbanakoaren jokaera eta taldekako ekintzaren arteko koherentziaren balioa.

Gizartea eta eraldaketa sozialerako guneen arteko zubia, eta alderdi eta mugimendu berde, antikapitalista eta ekosozialisten arteko lotura estrategikoaren eraketa.

Beraz, etengabeko hazkundean oinarritutako eredu kapitalistaren aurrean, deshazkundeak aukera berria eskaintzen du, ulertzeko erraza izanik, iraultzailea ere badena. BPG (PIB)-aren diktaduraren aurrean, jarri dezagun gizakia berriro ere eztabaidaren gune. Ez dezagun denbora gehiago alferrik galdu "bizibidea atera behar" horretan eta ingurugiroa suntsitzen; egin dezagun burujabetasun pertsonal zein kolektiboaren alde, hala nola ekonomiaren konbertsio ekologikoaren alde ere, kontsumoa gutxituz eta gure benetako beharrizanen arabera ekoiztuz; lana banatu dezagun denbora libre gehiago edukitzearren, eta aberastasun sozial zein ekologikoaren sortzaile diren ekintzetan erabili dezagun berau. Laburbilduz, hiritargoaren, ingurumen eta gizarte-justiziaren alde egin dezagun, gaur eta bihar, Ipar zein Hegoaldean. Hitz batean, egin dezagun gutxiagorekin hobeto bizitzearen alde!

Azken batean, deshazkundea ez da mugimendu erabat berria; beharbada, ezin daiteke ezta ideologia politikotzat hartu ere. Halabaina, sistema harrapari eta bidegabe honi aurre egiteko aukera eskaintzeko ahalmena dauka, bai eta tradizio politiko eta sozial ezberdinen arteko zubiak eratzekoa. Honek tresna politiko indartsu eta estrategiko bihurtzen du, eta era berean eraldaketa soziala gauzatzeko apustua.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak