Aire, aire!!

jueves, 24 de junio de 2010 ·

Arrasateko Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Plataforma

Jai egunak datoz, barre egitekoak, kalean ibiltzekoak, erlojuari begiratu barik egutegietatik kanpo dauden beste ordu txiki horietan. Baina jai hasiera horrekin batera, kale ertzean agertzen zaigu indarkeria sexistaren gerizpea...

Jai egunak datoz, barre egitekoak, kalean ibiltzekoak, erlojuari begiratu barik egutegietatik kanpo dauden beste ordu txiki horietan. Berriro batzeko egunak dira eta harreman berriak egiteko egunak, goizaldean lagunartean eta elkarren ondoan, lagunen arteko ajedun egunak. Iritsi da bai jaietako momentu hori, dultzaina eta txalaparta erritmoak iratzartu eta bizkortzen gaituena.

Aire aire!
Baina jai hasiera horrekin batera, kale ertzean agertzen zaigu indarkeria sexistaren gerizpea. Gizon batzuek pribilegio moduan erakusten duten baimen hori (gogoak emandakoak egiteko), hau da, gura duten guztia egiteko, edozerk balio du, ondo pasatzen ari gara eta. Jaietan egoteak ez dio ematen baimenik eragotzi edo molestatzen ibiltzeko, ez eta emakumeak erasotzeko ere, aitzakiarik gabe emakumeak EZETZ esaten dionean limurtu nahian dabilenari. Ligatzea ez da gogaikarria edo aspergarria izatea.

Ez inbaditu nire espazioa. Aire aire!

Ez ibili itzulinguruka. Zuk zeuk erabaki. Utzi lekua libre!

Zein ederra den jai giroan ibiltzea! Natural eta normal bizitzea baino hoberik ez dago. Parranda da anfitrioi aparta inhibizioak eta lotsak kentzeko. Dena dago prest dibertsioa borborka irten dadin bermatzeko. Ez dago aitzakiarik ezkutatzeko zein zaren eta adierazteko zer duzun gogokoen. Giro bikaina gure barruak askatzeko eta BAI esateko, topera gozatuz.

“…emoixtaxux muxutxuek maitie…” Aire aire!

Ondo pasau!!!
“…Fiesta, qué fantástica, fantástica esta fiesta, qué fantástica, fantástica esta fiesta, esta fiesta donde…” eta etenpuntu horietan, bakoitzak idatzi eta amets egin dezala gura duen guztia, gura duenarekin eta gura duen lekuan.
AIRE AIRE!

…Eta gogoratu: bai+bai=bai / bai+ez=ez


0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak