Ekainak 19, Bilbon, AHtren aurkako manifestazio nazionala

lunes, 14 de junio de 2010 ·

Abiadura Handiko Trenaren aurkako koordinadorak, AHT GELDITU! Elkarlanak, ekainak 19rako nazio manifestazioa deitzen du Bilbon. “EL TAV YA NOS ESTA HIPOTECANDO, AHT GELDITU!” lemapean burutuko den nazio mailako manifestaldi hau, arratsaldeko 17:30etan irtengo da Bilboko Bihotz Sakratu plazatik aurrekontu publikoetatik AHTaren lanek suposatzen duten diru xahuketa eta beronek dakarkigun hipoteca larria salatzeko, azpiegitura erraldoi honen eraikitzeak jendartean eragiten duen errefusatzearekin batera dituen eragin ekologiko, ekonomiko eta sozialengatik.

Uste dugu, aurkitzen garen egoera kritiko honetan, behin Espainiar Estatuko Goberbernuak AHTa edo bestelako azpiegitura handiekin itzelezko xahutze ekonomikoa egiten ari direla onmartu behar izan duenean honek, borroka eta mobilizazio soziala indartu beharra dauka “euskal Y”aren lanak eta gainontzeko proiektuak gelditu arte hauek jendartearentzat suposatzen duten hipoteca eta aurrekaririk ez duten eragik ekologiko larriak direla eta.


Orain egun gutxirarte ukaezina zen abiadura haundiaren aldeko politika, arrakalatu egin da goitik behera sostengaezina baita. Maiatzaren 19ko Sustapen ministroaren agerraldiakagerian utzi du, urteetan zehar, azpiegituretan gastu publikoaren gehitzea izugarria izan dela, inongo errentagarritasun ekonomiko ez sozialik ez zeukan gastu publikoa, kontolgabe batzuen esku zegoen azpiegitura politika: beraz, enpresa konstruktorek,Estatua erabili dute aberasteko, xahuketa politika honek eragindako zorpetze publikoari eskerrak, guzti honek, ekonomia desitxuratu, parasitario eta zentsugabea sortu du.

Espainiar Estatuko gobernuak, Euskal Herriko Foru eta Autonomi erakundeek bezala, AHTa bezalako obretan, xahuketa, despilfarroa eta gastu sustengaezinak ugaritzen jarraitzen dutela salatu behar dugu, horrela ba, beste sektore ekonomiko batzuk, hezkuntza, osasuna, etxebizitza bezalako beharrizanak, bete gabe geratzen dira. Pausuz pausu, egunez egun, aurrekontu publikoak AHTra eta gainontzeko azpiegitura erraldoietara bideratzen dituen partidak, pertsonon bizitzarako oinarrizkoak diren zerbitzuen kalitatea murrizten du, osasuna, hezkuntza, asistentzia zerbitzua… honela sektore kaltetuenak are gehiago prekarizatuz, sektore sozialeen aldeak zabalduz eta biztanleriaren gehiengoaren bizi baldintzak hondatuz.

Guzti honek esan nahi du dagoeneko azpiegitura erraldoien pelotazoaren factura ordaintzen ari garela lurraldearen zatiketa bezala, altxor publikoaren xahuketa bezala eta murrizketa sozial bezala. Eta ez hori bakarrik, Zapateroren gobernuak harturiko neurriek, zorra langileei, funtzionarioei eta pentsiodunei trasladatu nahi die, eta horrekin batera, sustapen ministerioakfinantziazio modelu berri bat bideratu nahi du, berau modu intentsibo batean liberalizaziora bideraturik dagoelarik, eta hurrengo 25 edo 30 urteetarako trenbide azpiegituren kontseziorako pribatizatzea aurreikusten du sektore pribatuaren bitartez edo erakunde finantzieroen bitartez.

http://www.ahtgelditu.org/

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak