Ezker internazionalista Euskal Herrian?

domingo, 6 de junio de 2010 ·

ARGIA. Mikel Asurmendi

Euskal Herrian lau familia politiko daudela esan ohi da (grosso modo): Ezker abertzalea/eskuin abertzalea. Ezker espainola/eskuin espainola. Non geratzen da ezker internazionalista?

Ander Rodriguez: Deskripzio hori oso erredukzionista da. Adibidez, zergatik ezker abertzalea esan ordez, ez dugu ezker subiranista esaten? Alternatiba alderdia ezkerreko subiranista zalea eta internazionalista da. Ni ezkertiarra naiz eta Euskal Herriko eskubide nazionalak defendatzen ditut, baina internazionalista bezala autodefinitzen naiz halaber. Beste herrien prozesu emantzipatzaileekin identifikatzen bainaiz, emantzipazio nazionala eta soziala uztartu aldera.

Orduan, Euskal Herriko espektro politikoa zutabe horietan laburtzea oso murriztailea iruditzen zait. Gainera, espektro horietan zein dago hurbilagoa zeinetik?

Bestalde, non jartzen dugu, berbarako, EB? Esan nahi dut, EBren soziologia aldatu egin da, Partido Comunista (PC) historikoaren soziologia aldatu da, bere inguruan ez dago duela urte batzuk arte boto ematen zuten hautesleen soziologia bera. Gizartea aldatu egin da, PCren inguruan zegoen ezker espainolista ordezkatua izan da, belaunaldi ordezkatze bat izan da, iragan horren oinordekoak bezala jotzen dute euren burua, baina baskismoa edota subiranismoa ere bere egiten dituzte.

Eskemak aldatu egin dira, lehen baino konplexuagoak dira. Ezkerrean dauden siglen amalgama konplikatua da zutabe horietako batean sinpleki sartzeko, eta beste esparruak ere konplexuak dira. Dena den, gu sektore horietako batean egotekotan, ezker subiranistan egongo ginateke, ezker subiranista erradikalean. Ezker abertzalearen espresioa baino zabalagoa da.

Ander Santiago: Pentsa, gu Liga Komunista Iraultzailetik (LKI) gatoz. Dena den, bereizkuntza hauek ez dira egokiak. Izan ere, ezker abertzalean ezkertiarra baino abertzaleagoa den sektore bat egon daiteke, eta baita alderantziz ere. Ezkerraldean, demagun, PSE-EEko jende asko ezkertiartzat hartzerik ba al dugu? Niri alderdi sozialista ezkertiartzat jotzea asko kostatzen zait. Denetik dago noski.

Katalunian ere funtzionatu zuen lau zutabe horien ereduak. Baina PSCk egin zuen eboluzioa dela medio, lau zutabeek ez dute funtzionatu. Gobernuan gaur egun PSC (PSUCren herentzia, PCren adarra), ERC (hemengo ezker abertzalearen kidekoa, nolabait) eta IPC (Iniciativa Per Catalunya eta berdeak) daude.

ETA eta borroka armatuaren garaia gainditzen bada, zutabe horiek ukituak egingo dira. Ez dut uste PSE-EE, PSC izango denik, baina espazioak aldatzeko arrazoiak eta motiboak emango dira. Ez, esate baterako, Eusko Jaurlaritzan, edo goi-mailako instituzioetan, ez berehala, baina udalerrietan aldaketak izango dira. Hau da, udaletxeetan ezkerreko sektore batzuk -alderdia edo siglak alde batera utzita- elkarlanean aritzeko gertu daude, ezkerreko jende asko eskuinaren kontra beste modu batez lan egiteko prest dago. Izan ere, eskuina espainolista edo abertzalea izan, eskuina da. Arrasateko udalerrian horren esperientzia ezagutu dugu EAJ-PNV udal gobernu buru izan zenean. Hau da, biek ala biek antza handia dute, helburu berberak dituzte, boterea helburu baitute, besteak beste.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak