Denborak argituz eta azkartuz dabiltza

viernes, 23 de julio de 2010 ·

Joseba Barriola

Udalbiltza aske-ren atzean ibili ginen larunbatean Bilboko kaleetan. Lagun batekin topo egin eta kaixoak ondoren, seme-alaben kontuak, san ferminetakoak, Iruinako udaltzaingok etorkin top-mantakoen aurka egiten edo eginarazten dietenari buruzko aipuak eta azkenian egiten ari gineari buruzko, manifari buruzko solasalditan bukatu genuen.

Denborak argituz. Izan ere, Egunkariarenean bezala Udalbiltzarenean ere argi geratzen den gauza, politikaren ukazioa da. Hau ez da ezta juizio politikoa. Burura etorri zitzaigun kontzeptua inkisizioa izan zen. Zeren inkisizioa ere epaiketa bat zen. Berezia. Ondorio politiko-pertsonalak zituen epaiketa morala. Pentsamenduen epaiketa morala. Moral aldetik akusatua deabru definituz gero, berdin dio defentsa, deabruaren hitzak dira, eta kondena ezinbestekoa da.

Gure garai hauetan, politika bi mehatxupean dago. Alde batetik globalizazio merkantilaren mehatxupean: erabakiak espazio publikotik jabetza pribatuko bulegoetara izkutatu dira (krisia eta Bolonia dira bi adibide garbiak) eta kapitalaren morrontzapeko “adituek” (tartean politikari profesionalak) egiten dute erabaki horien transmisio eta aplikazio ezinbestekoa. Ez da nahasi behar politikarekin, “politika” deitzen den hori, Gasteiz-Iruina-Madrid-Paris-Bruselasko parlamentutan egiten den hori, antzespen publizitario mediatikoa baizik ez da funtsean. Erabaki nagusienak beste nonbaiten hartzen bait dira. Bestetik, politikaren ukazio hori moralitate abstrakto batez jazten da: gerra humanitarioak eta prebentiboak, susmagarrien tortura prebentiboak, segurtasunaren aitzakiaren askatasunen murrizketak. Gizadiaren edo Bushen hitzetan “Ona”ren izenean egiten diren gerrak, etsaien bandoaren ez-gizatasuna sorrarazten du. Eta gizatasuna ez dutenez ez dute arrazoirik ez dute azalpenik, ez dute esplikaziorik... kondena da merezi duten bakarra. Mekanismo hau erabili izan da barra barra hemengo parajetan. Nork ez du entzun Aznar batasunekoei buruz “son una basura”, “son unas fieras” esaten. Nola negoziatu “basurarekin” edota “fiera”-rekin? Zaborrak eta animali basatiak ez du hitzegiten. Eta gainera zaborra inzineratu egiten da eta animali basatia akatu. Moralismoa bada, erabiltzen da, eztabaida ukatzeko eta benetako arazoak mahain gainean jartzeko. Moral abstratu horrek badu, bada, egikizun politikorik: benetako politika ixilaraztea. Hitz batez politikaren ordez, automatismo merkantila eta moralismo antzua.

Harresi itogarri horretatik irten nahi duenaren benetako ekintza politikoa debekatu egiten da. (Ilegalizazioak). Eta ilegalizazioa saiesteko, kondena exijitzen da. Hala ere, zerbait geratzen bada, epaitegiratu egiten da (Egunkaria, Udalbiltza). Eta hala ere, zerbait geratzen bada, moralizatzen da. Eta horren karirat moral abstraktu hipokrita edo inozo baten bidez erresistentzia desligitimatzen saiatzen dira.

Denborak azkartuz. “Inkisiorik ez, Udabiltza aske” kontsigna izan zen aurreko gogoetaren emaitza. Izan ere, manifestazio osoan ez zen Udabiltzaren inguruko ohiu zuzen zehatzik entzun. Herrien izenekin eta probintzien ikurrekin Udalbiltzaren eginkizuna bezala nazioaren eraikuntza adierazten zen. Horrela, hasiera hasieratik “Independentzia” oihua nagusitu zen manifestazio osoan zehar. Nire lehen pentsamendua izan zen: Udalbiltza epaitzen... lekutan dago independentzia! Badago denbora tartea Udalbiltza aske ikustetik independentziaraino! Bainan, gero, beste pentsamendu biziagoa bururatu zitzaidan. Eta “independentzia” oihuak, milaka pertsonen desio-intuizioak, nire arrazionaltasun estuari eginiko deia balitz? Zeren deia? Eta pentsatu nuen: erne! denborak azkartuz dabiltza! Gauza bera gertatu zen aste bete lehenago “autodeterminazioaren” aldeko manifestazioan: “independentzia” izan zen oihu nagusiena. Logika arruntaz independentzia autodeterminazioaren ondoren dator. Eskubidea lehen, gero egikaritu. Bainan bada logika dialektikoa ere. Orduan, zapalduen iragan zapaldua berpizten da oraingo oinordekoengan; orduan, geroak eragiten du orainean; orduan, denboraren abiadura azkartu edo mantsotu egiten da; orduan denborak hautsi egiten dira edo denborak batu egiten dira. Posibleen irekidurak egingarriak bihurtzen dira.

Eta nago denborak azkartzen ari direla. Zehazki: Transizioaren oinarrian hiru paktu nagusi egon ziren: 1) Errekontziliazio Nazionala: honen izenean kolpe militarra eta ondorengo diktadura “hechos consumados” bezala utzi ziren eta “Aministiaren Legea”-k, presoen askatasunaren truke, bermatu zuen saldukeria; 2) Pakto Konstituzionala: demokraziaren izenean onartu ziren monarkia botere faktikoaren garante bezala, soberania nazional espainola, sistema elektoral atzerakoia, ordurarte eta ondorengo jabetza pribatuaren onarpena, Elizaren pribilegioen onespena eta mendebalde kapitalistan integratzea –Europa eta NATO--; 3) Monkloako Paktoa: berriro ere demokraziaren izenean, kapitalista frankisten onurako paktu soziala ezarri zen. Hiru kolpe horien ondorioak sufritu ditugu azkeneko 30 urteetan. Milaka erresistentzia saio egin dira. Bada, susmoa dut, hiru zutabe horien egonkortasunean lehen pitzadurak hasi direla agerian jartzen mogimendu herrikoien eraginez: memoria historikoaren inguruko mogimendua, nazioen autodeterminazioaren aldeko mogimendua, krisiaren aurkako greba orokorrak, emakumeen emantzipazioaren aldeko dinamika berri eta sakonagoak, unibertsitateen eta hezkuntza osoaren merkantilizazioaren aurkako lehen oldarrak, naturaren ustiaketaren eta iraulketa klimatikoaren aurrean garatzen ari diren kezkak eta mobilizizazioak. Transizioarekin ezarritako harresia kraskatzen hasia da. Alde guztietatik harresi berarekin egiten dugu topo. Harresia geroz eta argiago dago, denborak azkartuz dabiltza.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak