Eutsi

domingo, 11 de julio de 2010 ·

Joxe Iriarte, Bikila

1. 29eko greba ostean badira borroka mota hori zalantzan jartzen dutenak, eta badira, grebarekin ados egon arren, irailaren 27an (29an) Europa osoan egingo diren greba eta mobilizazioetatik paso egin behar dugula diotenak, guk geurea egin omen dugulako. Ez nago ados bi iritzi horiekin. Alde batetik, garbi dago, burgesiaren benetako boterea bere klase estatusarekin eta ekonomia kapitalistan -finantziario edo produktiboa- betetzen duten paperarekin loturik dagoela. Aitzitik, langileek, sindikatuek, ezker sozial eta politikoak ezin dute ahaztu bere benetako boterearen iturria, azken finean, kalean mobilizatzeko ahalmenean dagoela, eta batez ere krisi kapitalista eta lege eta ohitura erreakzionarioek kaltetutako gizartearen zati guztien errebindikazioak antolatzeko eta biltzeko ahalmenean. Eta Greba Orokora, bere mugak kontuan harturik, dugu tresnarik eraginkorrenetakoa. Baldin eta ekintza isolatu bat bezala ez bada ulertzen, eta egin ondoren sindikatuek neguko kasernetara edo betiko martxara itzultzen ez badira. Bestaldetik, garbi dago ere, kapitalismoak mundua osoan ari dela langileria erasotzen eta herritarrak pobretzen. Gure kasuan Europako erabakiak eta Frantziako eta Espainiako gobernuen erabakiak zuzenki kolpatzen gaituzte. Horregatik gure beharra ere bada, langile gisa eta nazio gisa, Madrideko eta Bartzelonako, Sevillako eta Parisko, Marsellako eta Baionako langileekin batera jotzea kapitalismoaren aurka eta askatasunaren alde. Sindikal jokabide salduak kritikatuz, estatuen mailan eta Europa mailan borroka-elkartasun esperientziak egitea garrantzitsua da.

Krisiak, gorabeherak gain, luze joko du, eta konpontzen bada planetaren lurralde eta zoko guztietan ematen ari den indar harremanen lehiak erabakiko du norabidea. Beraz ez gara onik aterako krisia egoeratik, gizakia eta natura muturreko egoera batera eraman duen sistema hori pikutara bidaltzen ez badugu eta alde beren beste gizarte mota bat sortzeko pausu sendoak ematen bai Euskal Herrian zein munduan.

2 Euskal Herrian eta Katalunian espainiartasuna gainbehera dagoen une honetan futbola dugu ezbairik gabe espainiar harrotasuna hauspotzen duen bakarra, baita gurean ere. Espainiar selekzioak irabazten badu izugarrizko ospakizuna antolatuko dute eta ez bakarrik Cibelesen ingurumarian. Ez da kasualitatea instituzio batzuk pantaila erraldoiak jartzea hirietako plaza nagusienetan. Gasteizen esate baterako. Alabaina, selekzio nazionalaren auziak -espainola hala euskalduna- bere garrantzia izan arren, futbola eta kirol profesionala jarri behako genuke “punto de miran”, bere baitan mugitzen diren interesak salatuz, zein gizartean duen eragin kaltegarriak argituz. Egun Futbola dugu mundu osoan kapitalismoaren eta marka komertzialen diseinaturiko gizarte alienatu baten ikur nagusia. Erlijio unibertsal baten indarra duena, herriaren benetako opioa. Kirolzale aktiboa naiz eta uste dut bere praktika garrantzitsua dela gizarte osasuntsua izateko, baina kirol profesionala beste kupeleko sagardoa dugu, kiroletik gutxi duena eta negoziotik ia dena.

3 Erretiratzako garaietara iristen direnen bizitza duin bat izateko eskubidea izan da Ongizatearen Estatuaren aldarri nagusietako bat, egun kolokan dagoena. Nahiko arrazoia jubilatuok ere borrokan jarraitzeko. Dena den, ondo bizitzeko adina izango bagenu ere, ezin gara goxo egotera mugatu, onenean begirale hutsak izatera eta txarrenena hutsaren hurrengoak bihurturik. Azken hau da, nire uste apalean, benetako arrazoia zahartzaroan ere ez etsitzeko. Gure buruarekin eta gizartearekin matxinadan jarraitzeko.

4. Indar beteko gazteei dagokie gizarte berri baten aldeko borrokan lehen lerroetan kokatzea. Zoragarria hori gertatzen denean. Itsasondoko mehatze zuloan bost egunetan, bakardadearekin, hotzarekin, hezetasunarekin, eta batez ere botere bihotz gabe eta gupidagabearekin borrokan egon diren lagunek jarri nahi nituzke eredu. Krisia klimatikoaren eraginez eta kapitalismoaren porrotaren ondorioz, ingurugiroa eta ekonomia krisia larrian dagoen gariotan, gure diruak xahutzen eta natura larriki erasotzen ari direnen horiekiko desobedientzia zibila eta erresistentzia baketsua, zilegia ez ezik eraginkorra dela frogatu dute. Beste aldetik, ordea, “Hau gerra da!” erantzun du Beloki jeltzaleak, begiratzen dugun aldetik begiratzen dugula justifika ezina dena justifikatu nahian. Kanpoan uso eta etxean otso! Nola goraipatzen zituzten Green Paceren ekintzak, frantziar armadak egiten zituen froga nuklearrak gerarazteko Muroroa atoloian, edo Aldaketa Klimatikoaren aurkako Erreginaren aurrean egindako ekintza Danimarkan. Donostiako Alkatetik hasi, Espainiako Gobernuekin bukatu eta erdian euskal politikari guztiak sartuz txaloka ibili ziren. Eta nola zigortzen gurean. Nola goraipatzen diren munduko zenbait tokietan burutzen diren botereen aurkako jarrera intsumituak (Tibet-en adibidez) eta nola zigortzen eta laidotzen gurean, batez ere estrategikotzat hartzen diren azpiegituren aukakoak.

Lotsagarria iruditzen zait gauden egoera tamalgarrian, instituzioek agertzen duten egoskortasuna. Aldiz, eredugarria bere bizitza arriskuan jarriz bost egunean zulo beltzean egon diren lau neska mutil horiek diotena: “gu arriskuan egon gara, baina are arrisku handiagoan egongo dira obrako langileak” Bikain lagunak!

Itsasondoko hainbatek aspalditik dakite Itsasondo-Ordizia tunelarentzat marrazturiko ibilbidea arriskuz beteta dagoela, eta obraren arduradunak egindako indusketak oso kaskarrak izan direla arrisku horiek antzeman gabe, are kontutan izan gabe.

Hots, AHTren kontra izateko arrazoiei erantsi behar zaie arduradunen arduragabekeria. Bihotza hormigoizkoa izateaz gain odolez zipriztindu dezakete eta.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak