Izquierda Anticapitalistaren udako unibertsitatea

martes, 31 de agosto de 2010 ·



Oarsoaldeko Gorripidea-ko taldetxo bat Banyoles aldera abiatu ginen abuztuko azken astean Izquierda Anticapitalistako lagunek antolatutako Udako Lehenengo Unibertsitatera. Orokorrean, asmoa izan da sortu berria den (baina bide luzekoa) erakunde honen gainean apur bat gehiago jakiteko eta, bide batez, formakuntza tailerretan parte hartzea (beti beharrezkoa dena). Egitaraua trinkoa antolatua zegoen, goizetik gauera hamaika gai jorratu zirelarik. Festarako ere aukera izan zen eta, nola ez, halakoetan izan ohi da harremanak hobekien lantzeko unea.
Berrehun bat lagun bildu ginen guztira estatu osotik etorriak, batez ere katalanak eta madrildarrak. Europar legebiltzarrerako hauteskundeetan eman zen ezagutzera Izquierda Antikapitalista eta ordutik hona erakundea indartzeko eta zabaltzeko ahaleginetan ari dira. Formakuntza egun hauetan ikusi da ezinbestekoa dela mende berri honetarako ideien berpentsatze eta finkatzea, izan ere, azken urtetan izan diren gora beherak, ezker mugimenduak noraezean dabiltzala dirudi. Europan, eta batez ere Frantzian NPA alderdiarekin, sortzen ari diren mugimendu berriekin erabat lotuta ikusten du bere burua I.A-k; azken gaueko mitinean hala erakutsi zutelarik, NPA, Spartakus, Sinistra Critica eta Bloco d'Esquerda, alderdien parte hartzearekin. Jakina, Oliver Besancenot-ena izan zen interbentziorik esperatuena.

Baina guztien gainetik, gaietan errege irailaren 29ko grebarena izan zen. Arlo sindikaleko jendeen bilerak eta etengabeko aipamenak egun horretarako giroa pizteko deiak ziren. Somatzen zen I.A.-rentzat egun seinalatua dela hori krisiaren kontrako borrokan ezker mugimendu antikapitalista antolatzeko, gerora ere jarraipena izateko asmoarekin. Euskal Herrian zer demontre gertatuko den oraindik jakin gabe, honako edo bestelako proposamenak bideratzeko aukeraz mintzatu ginen Euskadiko Antikapitalistak lagunekin. Ikusiko dugu nola bideratzen diren gauzak.
Balantze orokor gisa esan dezakegu halako jardunaldiak, duten alde formatiboaz gain, lagungarriak dira oso erakunde baten sendotasunerako, izan ere elkar ezagutzeak erakundeari berari alde humanoa ematen dio. Ez da harritzekoa, beraz, lagun gisa joandako hainbat jende I.A.-ren barruan lanean hasteko prest egotea, eta lehendik lanean dihardutenek "pilak" kargatuak irtetea. Erakunde berria da, baina lanerako gogoarekin. Aurreak zer ekarriko duen erakutsiko digu atzeak. Gure aldetik etorkizun oparoena desiratuko diegu. Antikapitalismoa ideia zaharkitua baino, inoiz baino gehiago behar den jarrera da. Gorripidean ere bide gorriak zabaltzen ahaleginduko gara.


0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak