Greba egiteko arrazoiak

jueves, 23 de septiembre de 2010 ·

Joxemari Carrere Zabala. Ipuin Kontalaria

Ez gara luzatuko hemen krisi ekonomikoaren nondik norakoak azaltzen, argi daudela uste baitut. Horren aurrean nolako erantzuna eta jarrera behar den askoz ere interesgarriagoa iruditzen zait azaltzea. Izan ere, halako egoeren aurrean inpotentzia izan ohi da nagusi, batez ere gaurko egunetan. Kapitalismoak halako eraso bortitz eta bihozgabearen aurrean egia da zaila dela erantzun eraginkor eta bateratua ematea; baina, zer egin bestela? Norberak bere lepoa nola edo hala zaindu? Ekaitza noizbait baretuko ote denaren itxaropenaz biziraun? Amorrua taberna zuloan aldarrikatu, urdailean zuloa ez sortzearren? Hamaika arrazoi topa dezakegu mundua hankaz gora jartzeko eta era berean etxean telebista aurrean gelditzeko; gauza da hutsean pasa behar ote dugun ezarri diguten krisi deabruzko hau.

Krisi egoerei aurre egiteko langile mugimenduaren mobilizazioak izan ohi dira erantzunaren seinale. Dena dela, ezin dugu ahaztu krisiek ez dutela bakarrik langileen egoeran eragiten, jendarte osoan baizik, beraz erantzuna jendarte osoarena beharko luke izan. Eta jendarte horren parte izanik arte eszenikoetan gabiltzanok zer esan izango dugu. Krisiak sektore produktibo eta finantzieroetan eragiten omen du, beraz arlo horren inguruan eman ohi dira erantzunak; zer gertatzen da ordea sormen artistikoaren eremuan? Kultur langileak non sartuko ote ditugu krisi honetan? Edo mundutik aparte dagoen jende "etereoa" al da? Jakina ezetz, are gehiago, krisi honek izugarriko triskantza egiten ari da arte eszenikoetan, antzerkigintzan batez ere. Baina badirudi isilean eramaten den eritasuna dela. Aktoreen artean berez bizi den prekarietatea, izugarrizko larritasunean sartu da. Lanik ez, diru sarrerak urriak edo inongoak, eta, gainera, babes sozial hutsarekin. Hori gutxi balitz, urtetan lortu ahal izan diren lan baldintzen hobekuntza kaskartzen ari dira, bai soldata aldetik zein bestelako baldintzetan. Ipuin kontalaritzan ere berdintsu. Ematen ari den egoera ikusita esan dezakegu antzerkigintza Euskal Herrian inoiz bizi duen krisirik larrienetakoan dagoela. Konpainiak desagertzen, programazioak hustutzen, ikusentzunetan lanik ez... Etorkizuna ilun ageri da.

Krisiaren eraginez arte eszenikoek bizi duten egoera honen aurrean ezin isilik egon. Bizirautearen kontua da, ez bakarrik horretan diharduten pertsonena bakarrik, baian baita ere kultura berarentzat. Halako unea, dena dela, ezin hobea dela, orain arte eman den kulturgintzaren eredua zalantzan jartzeko. Merkantilismo hutsunean antolatu den kultur egitura beste bide batzuetatik eramatea ezinbestekoa zaigu. Sortzaileen babesa derrigorrezkoa da hain goraipatua den kultura erakuslehio hutsa izan ez dadin. Eta horretako bertan gabiltzanok, krisia jasaten dugunok mugitzea baino ez zaigu gelditzen. Gure ahotsa altxatu, gure arrazoiak ezagutarazi, gure egoera erakutsi, guk ere krisiaren ondorioak jasaten ditugun langileak garela aldarrikatu. Makina bat arrazoi greba egiteko.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak