Nire arrazoiak irailak 29ko greba egiteko

martes, 28 de septiembre de 2010 ·

J. A. Izquierdo Delegado de estibadores. Puerto de Pasaia.

Uda aurretik garbi neukan irailaren 29an greba orokorra egin behar zela, eta pentsatzen nuen, sindikatuen arteko diferentziak handiak izan arren, LAB-ek eta ELAk eta euskal gehiengo sindikala osatzen duten gainontzeko sindikatuek, ekainaren 29 greba orokorra egitera deitu zutenek, orain ere deituko zutela beraien planteamentu propioak sustatuz.

Horrela pentsatzen nuen; izan ere, greba arrakastatsua izan bazen ere, erreforma laboralak bere bidea egiten jarraitu zuen eta, aurreikusi zen bezala, okerrera jozuen. Sindikatuek, sindikatu guztiek esaten dute, eta horrelaxe da, hau da Euskal Herriko eta Estatu Espainol osoko langile guztien aurkako “erasorik handiena”(despidoa are errazagoa egiten du; konbenioei enpresak muzin egitea ahalbidetzen du; ETTi eskumen gehiago ematen dizkie eta horrela prekarietatea areagotzen du, langabezian dauden langileak zigortzen ditu...).

Garbi, oso garbi daukat, eta pentsatzen nuen greba batekin aski ez bada, mobilizazioak jarraitu behar duela, eta hauxe zen okasio bat gehiago. Eta oso garrantzitsua.

LABek eta ELAk greba ez zutela bultzatuko adierazi zutenean, deserosotasun larria sartu zitzaidan barrura. Eta ez CCOO eta UGTri egiten dizkioten kritikengatik, kritika horiek konpartitzen bait ditut. Sindikatu hauek eraman duten “dialogo soziala”-ren politikak erakarri duen egoeraren erantzule bait dira, erreforma bata bestearen ondoren denbora daramagu eskubideak galtzen eta lan baldintzak okerra egiten. Patronalarekin egiten dituzte trapitxeoak “langileen formazioaren” aitzakian milioika euro eskuratu dituzte; jubilazioen gaian egiteko asmo duten mozketak gobernu eta enpresariekin adosteko mahai berean daude; eta konbenioak estatal mailan zentralizatzeko asmoarekin euskal langilegoen erosketa-ahalmena galdu-araziko digute Almeria edo Badajozeko egoerarekin parekatuz (eta hauxe da ongi esplikatu dezaketena SABECO –Orereta-ko langileak). Eta, gainera, greba hau nahiko berandu iristen dela, beranduegia agian.

Deserosotasuna, batez, ikusirik, berriro ere, diferentzia sindikalei lehentasuna ematen zaiela, erantzun ahal den erabatekoena emateko beharraren kaltetan. Eta ez zait baliagarria egiten esatea jadanik hemen bi greba orokor egin direla. Erasoak jarraitzen du, geroz eta gogorragoa, eta erantzuna ezinbestekoa da.

Deserosotasuna ere estatuko lurraldeetan zeharreko jende borrokalariengan pentsatzen dudanean. Badago eta, horrelakoa, eta uste dugun baino gehiago. Horiek aldarrikatu dute mobilizatzeko beharra eta neurri hauen eta beste batzuren aurka borrokatzeko beharra, saiatzen ari dira eta hemengo grebak jarraitzeko moduko eredu bezala ikusi dute. Ulergaitza egingo zaie sindikalismo borrokalari eta erreibindikatiboa gehien aldarrikatzen dutenak greba honetara ez biltzea.

Deserosotasuna, azkenian, nire kontzientzia (okasio honetan greba egin behar dela iruditzen bait zait) eta nire militantzia sindikalaren, hau da, nire sindikatuak egin behar dela dionaren artean dagoen ezbaia.

Pentsatzen dut mobilizazioa eta borroka dela bidea, horiek direla langileok ditugun tresnak gure bizi baldintzak hobetzeko, erreforma hau geldiarazteko (eta ez dezagun ahaztu erreforma hau datozen beste gogor edo gogorragoen hasiera baizik ez dela: pentsioen erreforma, osasungintzaren merkantilizazio eta pribatizazioa, mota guztitako babes sozial publikoaren hondorapena... urte honen bukaera baino lehenagorako jadanik abisatuak).

Garbi gera dadin, nire kontzientziari kasu egitea erabaki dut eta 29ko greba orokorrean parte hartuko dut. Nire sindikatu lagunekiko eta hartuko duten jarrerarekiko errespeto guztiz. Bainan, argi dago, kasu honetan, ez nago bat jarrera horrekin.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak