Deflazioa, “euro ona” edo haustura?

jueves, 18 de noviembre de 2010 ·

Elkarrizketa Costas Papavitsas-ekin.
ContreTemps: Ezkerreko komunisten ikuspuntua jasotzen duen “euroaren zonaldeko krisia” aztertzen duen txostenaren erredakzioan hartu duzu parte. Txosten horretan, uste duzute 2007an hasitako zirimola ekonomiko handien bigarren fasean sartzen ari garela.Zeintzuk dira bi fase horien ezaugarriak eta nola dauden beraien artean lotuak?

Costas Lapavitsas: Adostasun nahiko zabala dago 2007an hasitako krisia gertakizun historikotzat hratzeko orduan. Nire ikuspegia da finantziarizazio krisia dela, urte hori geroztik ezkerraren baitan nahiko hedatua dagoen terminoa. Finantziazioaz ulertzen dut sistema kapitalistaren aldaketa estructural bat inplikatzen duena: lehenik monopolio handien independentzia askoz ere handiagoa bankuekiko; gero, bankuen jardueraren norabide-aldaketa nabarmen bat finantza merkatuetan transakzioak eginez eta langileei maileguak eginez etekinak ateratzen ahaleginduz; azkenik geroz eta menpekotasun handiagoa langileen aldetik sistema finantziarioarekiko, maileguak direla eta baita ere pentsioen bidez, aseguruen bidez eta aurrezkien bidez.

Krisia 2007an hasi zen burbuila inmobiliario amerikarraren eztandarekin. Orduan krisi bankarioa bihurtu da, gero oso azkar errezesio globala bihurtu da. Prozesu honek islatzen du ekonomika kapitalista helduengan finantza-sektorearen nagusitasuna, finantziaritzearen sintoma da. 2009ko eskuarte publiko neurriz kanpokoak egonkortu du sistema finantziarioa eta sahiestu du ekonomia mundiala ez zedin sakonkiago errezesioan murgildu. Mogimendu guzti honi dei diezaiokegu krisiaren lehen fasea, periodizazio honi garrantzi gehiegirik eman gabe. Haatik, estatuen interbentzioak ahultasun ekonomiko berriak sorrarazi ditu. Aurrekontuetako defizitak eta zor publikoa hasi dira orduan biderkatzen kontrolik gabe, eta ordainezitasuna emango balitz bankaren krisi berriaren espektroa sorrarazi dute.

Langileentzat jokoan dagoena neurri handikoa da. Estatuek sistema finantziarioa salbatu dute beren interbentzioa soldatapekoen bizkar gainean jarriz. Finantza, berrindartua, estatuen aurka jarri da kostoak ahal den azkarren langileei inposatuak izan daitezen, gastu publikoetan murrizketak eginez. Politika hauen ondorioekin larriagotuko dira oraindik gehiago langabezia eta produkzioaren beherakada. Hil ala bizikoa da neurri hauek geldiaraztea.

CT: Zor grekoaren, eta ondoren euroaren zonaldeko beste herrialdeen zorraren aurkako eraso espekulatiboek agerian jartzen dute finantzaren arrokeria. Bainan asmo horiek egikaritzeko posibilitate bera instituzio europearren izaera interesatuaren baitan dago.

C.L.: Euroaren zonaldeko politika ekonomikoa, eta orohar, Europako Batasunarena, kapitalaren, eta bereziki bankuen, aldekoa izan da erabat. Emaitzak desastre hutsa izan dira Europa osoan. Hazkundea ahuldu da, langabezia biderkatu da, produktibitateak ez du azkartasunez aurrera egin azken hamar urte pasa hauetan. Gainera euroaren zonaldeko estatuen eskuartzea, krisiaren lehen fasean, askoz kontserbakorra eta desorganizatua izan da Estatu Batuena baino. Estatu bakoitzak bakarrik utzia izan da banku handien aurrean, eta bitartean kudeatu behar zuen errezesio ekonomikoa bainan Egonkortasun Paktuaren hersturak onartuz. Denbora honetan, europako banka zentrala bankuak eta interese finantziarioak babesten aritu da. Politika konbinazio honek adierazten du 1920-1930eko politika kontserbakorrak berpiztu egin direla. Europa mehatxatzen duen deflazioaren ulermen-eza erakusten du, eta ez dakitela nola egin daitekeen aurre mehatxu horri. Errezesioan sarturik ez dago zergatik aurrekontuak murriztu eta politika publikoak produkzioaren interesak hartu beharko lituzke kontutan, eta ez bankuena. Europako populazioaren gain, langabezia mailan eta bizitza mailaren murrizketan, marrazten ari diren mehatxu astunak oso larriak dira.

PARA LEER EL ARTICULO ENTERO PINCHA AQUÍ

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak