Zor publikoaren amarauna

domingo, 21 de noviembre de 2010 ·

Joseba Barriola
1.- Hiru epizentro ezagutu dira 2007an eztanda egin zuen krisi finantziario-ekonomikoaren bilakaeran: Herrialde Azpigaratuetan; Estatu Batuetan eta Bretaina Handian; Europan.

Lehenengoa, 2007-2008an, herrialde azpigaratuetan: elikaduraren krisia. NMF-k (Nazioarteko Moneta Funtsa) eta Banku Mundialak urteetan ezarritako austeritate politika eta kanpo-zorraren eraginez hedatutako pobreziari gehitu zitzaizkion uzta txarrak, elikaduraren inguruko espekulazio finantziarioa eta (krisi energetiko eta krisi klimatikoaren eraginez) bioerregaien produkzioaen biderketa. 1.000 milio pertsona gosez munduan eta gosearen kontrako matxinadakak errepikatu ziren hirugarren munduko hiriburu askotan. ONUren esanetara bildu ziren munduko estatu gobernu boteretsuenek gose horri aurre egiteko. 800.000 mila milioi dolar behar ziren 10 urteetan gosearekin amaitzeko... 20.000 soilik bildu ahal izan ziren.

Bigarren epizentroa, 2008-2009an Estatu Batuetan eta Britaina Handian. Enpresa handi batzuren hondamena lehen, gero banku eta aseguru etxe handienetakoak. Subprimeren arazoak kutsatua zuen finantza mundu guztia. Erreskateak, erdinazionalizazioak edo nazionalizazio osoak eman baziren ere, Brother Lemanen kasua (hondoratzen utzi bait zuten) izan zen deigarrienetakoa, eta lurrikara eragin zuen Walt Streeten. Ilusio faltsuak gezurtatuz, lurrikararen uhinak ekonomia globalizatu osora hedatu ziren. Hilabete gutxitan langabezia ziztu bizian gora egin zuen, eta ekonomia moteltzen, gero errezesioan sartzen, azkenian depresioa onartzen hasi zen. Azkar, segituan, Estatu Batuetan soilik, bertako finantza mundua eta produkzio enpresa handiak (autogintza...) salbatzeko 800.000 mila milioi dolar jarri zuen Bush oroimen txarrekoak Obama ados zelarik. Gauza bera egin zuen Britaina Handian eta atzetik jarraitu zuten Europako gobernu guztiek. Bitartean Copenhagen-en biltzen ziren gobernu buruak, eta krisi klimatikoaren aurrean ez-gaitasun eta ez-nahitasun kriminala erakutsi zuten. Ez bait dago modurik “bakoitza beretzat” nagusitzen ari den une honetan, ondare amankomun planetarioaren defentsan elkarrekin ezer egiteko. Bolibian elkartu zen krisi klimatikoaren aurkako Munduko Herrien Batzarra.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak