Desiren erregimena. El régimen de los deseos

jueves, 2 de diciembre de 2010 ·

Sarrera (euskaraz)
Afektu alaitsu intrinsekoak
(gazteleraz)
Historia atsekabe bezala eta klase paisaia (gazteleraz)

SARRERA
Kapitalismoa ez da finean diskutigarria izatera bihurtzen. Ez balitz ikuskaria batzutan hain nazkagarria, ia ia mirespenez begiratuko genuke zein ausardiaz eta zein punturaino ankapetzen duen kapitalismoak beraren pentsamenduaren korpusaren maximarik nagusiena, bere ageri-ageriko ereferentzia ideologikoa: liberalismoa bait da, modu kantiarrean, agintzen duena gizakiak modu batez jokatu behar duela “non eta gizadia, bai norberaren baitan eta baita bestearen baitan ere, beti tratatu behar den helburu gisa, eta inoiz bitarteko huts gisa”. Instrumentazio egitasmo handiek soilik duten sekretuaren harira, bira dialektiko bitxi baten bidez, baieztatu da, libertatearen zer-izanaren arabera, libre direla batzuk besteak erabiltzeko, eta besteak libre direla bitarteko gisa erabiliak izatea uzteko. Bi libertate horien bategiteari deitzen zaio alokairugoa.

La Boétiek gogoratzen du zein punturaino joputzaren ohiturak joputza bera ikustea galarazten duen. Ez da ez, gizakiok ahazten dutela zorigaiztoan daudela, gaitz hori barneratzen dutelako baizik fatum bat bezala, bestelako aukerarik gabe nahitanahiez sufritu beharrekoa, joputza begitanduz bizitzeko modu bat bezala eta hortara eginak daudela. Morrontza arrakastatsuak dira morrontzapekoen imaginazioan, morrontzapeko afekzio tristeak eta morrontzaren ideia elkarrekiko ebakiak gelditzen direnean -nahiz eta dena den, beti gerta daiteke, konstzientzian garbi agertzen denean, errebolta egitasmoak berjaiotzea-. La Boetieren oharpen hau kontutan hartu beharra dago joputza kapitalistaren “nukleo gogorra”-ri aurre egitera itzuli nahi eta behar denean, eta neurtu behar da holako jarrera zer sakontasunez sarrarazia dago. Izan ere, harrigarria bada ere, inor ez da jadanik harrituta gelditzen: gizon batzuk, jabeak deitzen zaie, beste asko jabearen beraren desiran sartzera eta desira horretarako eragile bihurtzera eraman “ahal dezakete”.

“Botere” hori, horretan pentsatuz gero nahiko estraino ere badena, beraiena al da benetan? Marx ondoren ongi dakigu ezetz: egitura sozialen konfigurazio jakin baten, zehazki, alokairu bidezko harremanen egituraren emaitza da, langileak bananduak gelditzen bait dira produkzioaren bitarteko eta emaitzengandik. Bainan egitura horiek ez dute organizazio kapitalistetan gertatzen den guztiaren azken hitza. Esango da horixe dela, hain zuzen, psikologiaren edota lanaren soziologiaren lan berezitua, eta egia da. Ondorengoa ez dator lan berezitu horretan erregistro propio bat gehitzea; nahi dudana da proposamen abstraktuago bat egin, zenbait elementu baliagarri izango zaielakoan: harremanen estrukturalismo bat eta pasioen antropologia bat konbinatzeko proposamena. Marx eta Spinoza.

Zihur aski bi horiek ezagunak dira -tarteko iruzkingileen bidez. Asko dira dituzten afinitateak, bainan honek ez du esan nahi guztitan ados direnik. Nahiko indartsuak dira, halabaina, elkarrekin jartzearekin korrokada intelektual batean erortzeko arriskua ez izateko. Hauxe bait paradoxa tenporala: Marx Spinozaren ondorengo bada ere, Spinozak lagun gentzake orain Marx osatzen. Zeren egiturek (soldatapekoen mobilizazio kapitalista) ez digute oraindik esaten zertan “funtzionatzen” duten egitura horiek. Hau da, zerk eragiten du zehatz-mehatz beren efikazia, ez makinaren mamua motorra baizik. Erantzun spinoziarra da: afektuak.

Egin klik hemen artikulo osoa irakurtzeko

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak