Denok Bilbora!!

jueves, 30 de septiembre de 2010 · 0 comentarios





Euskal Herrian, 2010ko irailaren 30an

Gorripidea ildoa Zutik desea manifestar públicamente su apoyo a la MANIFESTACIÓN convocada por un grupo de ciudadanas/os, para este próximo Sábado día 2 de Octubre y que partirá de la Plaza Aita Donostia de Bilbo, bajo los siguientes lemas:

No a la prohibición de manifestaciones
Ninguna imposición, ninguna violencia
Si a los derechos humanos, civiles y políticos

Consideramos inaceptable que los poderes públicos, y en este caso la Justicia, en vez de velar por los derechos y las libertades individuales y colectivas, se dedique a prohibir e intentar criminalizar cualquier acto o iniciativa por la mera presencia de personas de formaciones ilegalizadas y extender la sombra de la sospecha a cualquier persona o colectivo que se atreva a acompañarlas.

Consideramos necesario asimismo, el fin de la conculcación de derechos fundamentales, como son: el de la Libertad de expresión, asociación y manifestación. Por ello, EXIGIMOS:

.- La derogación de la Ley de Partidos y la desaparición de la Audiencia Nacional por ejercer como un tribunal de excepción.

.- El cese de detenciones arbitrarias y su posterior manipulación mediática.

En Euskal Herria, vivimos momentos importantes que pueden favorecer la apertura de un proceso de paz. Podemos entender y por supuesto respetar, la cautela y reserva de gran parte de la ciudadanía pero no entendemos ni respetamos la actitud que mantienen los representantes políticos e Instituciones (desde Zapatero a Patxi Lopez) de no hacer nada por favorecer que la palabra sea la protagonista en vez de la imposición y la violencia.

Kapitalaren eta gobernu morroien aurka!!

martes, 28 de septiembre de 2010 · 0 comentarios





Irailaren 29an Denok kalera!!

Euskal Herriko egungo egoera ekonomiko eta soziala dramatikoa da benetan. Krisia hasi zenetik langileria soilik izan da kapital handiak eta hainbat urtetako espekulazio finantzar eta inmobiliarioak eragindako porrot ekonomikoaren ondorioak jasan dituena.

Aurreko mendean hasitako eta mende honen hasieran amaitutako hazkunde ekonomikoak ez du langileriarentzako benetako aberastasunik edo ongizate sozialik ekarri. Hazkunde garaian irabaziak pribatizatu egin ziren. Gaur egun galerak dira sozializatu egiten direnak.

Nazioarteko Diru Funtsak, erreforma “urgente eta erabakigarriak” egitera dei egin dio Espainiako Gobernuari, eta Zapaterok men egin dio eskaerari: erreforma ongizate Estatua zalantzan jarriko du, langileriak bere eskubide eta interesen defentsan hainbat hamarkadetako borrokaren ondoren lortutako lorpenak arriskuan jarriz.

Horregatik bat egiten dugu irailaren 29eko grebarekin.

SALIMOS EN JUNIO, AHORA… TAMBIÉN!!

La patronal, la banca y la derecha llevan desde el inicio de la crisis presionando a los gobiernos. No se contentaron, en su día, con ingentes cantidades de dinero de las arcas públicas para dedicarlas a sanear sus cuentas y ahora siguen utilizando cualquier excusa para exigir el recorte de los gastos sociales y de los derechos de las personas trabajadoras. No tienen ningún reparo para poner en marcha sus escuadrones más mortíferos, los especuladores financieros, que han conseguido doblegar a todos los gobiernos europeos, en su exigencia de continuas medidas de ajuste, que empezaron con los recortes a los salarios y el empleo público y la congelación de las pensiones y que no terminan con la reforma laboral.

Para contrarrestar esa presión es necesaria la movilización de las personas trabajadoras y del resto de la sociedad. En consecuencia apoyamos la convocatoria del HG del 29 de septiembre.

Juicio por la agresión a Mikel

· 0 comentarios


El próximo día 5 de octubre se celebrará el juicio por la agresión que nuestro camarada de Zutik, Mikel sufrió en las calles de Donostia por parte de cuatro militares de la brigada paracaidista. El juicio será a las 10:00, estando convocada una concentración a las 9:45 delante de los juzgados de Donostia en Atotxa. ¡Contra la impunidad! Mikel Elkartasuna!

Nire arrazoiak irailak 29ko greba egiteko

· 0 comentarios

J. A. Izquierdo Delegado de estibadores. Puerto de Pasaia.

Uda aurretik garbi neukan irailaren 29an greba orokorra egin behar zela, eta pentsatzen nuen, sindikatuen arteko diferentziak handiak izan arren, LAB-ek eta ELAk eta euskal gehiengo sindikala osatzen duten gainontzeko sindikatuek, ekainaren 29 greba orokorra egitera deitu zutenek, orain ere deituko zutela beraien planteamentu propioak sustatuz.

Horrela pentsatzen nuen; izan ere, greba arrakastatsua izan bazen ere, erreforma laboralak bere bidea egiten jarraitu zuen eta, aurreikusi zen bezala, okerrera jozuen. Sindikatuek, sindikatu guztiek esaten dute, eta horrelaxe da, hau da Euskal Herriko eta Estatu Espainol osoko langile guztien aurkako “erasorik handiena”(despidoa are errazagoa egiten du; konbenioei enpresak muzin egitea ahalbidetzen du; ETTi eskumen gehiago ematen dizkie eta horrela prekarietatea areagotzen du, langabezian dauden langileak zigortzen ditu...).

Garbi, oso garbi daukat, eta pentsatzen nuen greba batekin aski ez bada, mobilizazioak jarraitu behar duela, eta hauxe zen okasio bat gehiago. Eta oso garrantzitsua.

LABek eta ELAk greba ez zutela bultzatuko adierazi zutenean, deserosotasun larria sartu zitzaidan barrura. Eta ez CCOO eta UGTri egiten dizkioten kritikengatik, kritika horiek konpartitzen bait ditut. Sindikatu hauek eraman duten “dialogo soziala”-ren politikak erakarri duen egoeraren erantzule bait dira, erreforma bata bestearen ondoren denbora daramagu eskubideak galtzen eta lan baldintzak okerra egiten. Patronalarekin egiten dituzte trapitxeoak “langileen formazioaren” aitzakian milioika euro eskuratu dituzte; jubilazioen gaian egiteko asmo duten mozketak gobernu eta enpresariekin adosteko mahai berean daude; eta konbenioak estatal mailan zentralizatzeko asmoarekin euskal langilegoen erosketa-ahalmena galdu-araziko digute Almeria edo Badajozeko egoerarekin parekatuz (eta hauxe da ongi esplikatu dezaketena SABECO –Orereta-ko langileak). Eta, gainera, greba hau nahiko berandu iristen dela, beranduegia agian.

Deserosotasuna, batez, ikusirik, berriro ere, diferentzia sindikalei lehentasuna ematen zaiela, erantzun ahal den erabatekoena emateko beharraren kaltetan. Eta ez zait baliagarria egiten esatea jadanik hemen bi greba orokor egin direla. Erasoak jarraitzen du, geroz eta gogorragoa, eta erantzuna ezinbestekoa da.

Deserosotasuna ere estatuko lurraldeetan zeharreko jende borrokalariengan pentsatzen dudanean. Badago eta, horrelakoa, eta uste dugun baino gehiago. Horiek aldarrikatu dute mobilizatzeko beharra eta neurri hauen eta beste batzuren aurka borrokatzeko beharra, saiatzen ari dira eta hemengo grebak jarraitzeko moduko eredu bezala ikusi dute. Ulergaitza egingo zaie sindikalismo borrokalari eta erreibindikatiboa gehien aldarrikatzen dutenak greba honetara ez biltzea.

Deserosotasuna, azkenian, nire kontzientzia (okasio honetan greba egin behar dela iruditzen bait zait) eta nire militantzia sindikalaren, hau da, nire sindikatuak egin behar dela dionaren artean dagoen ezbaia.

Pentsatzen dut mobilizazioa eta borroka dela bidea, horiek direla langileok ditugun tresnak gure bizi baldintzak hobetzeko, erreforma hau geldiarazteko (eta ez dezagun ahaztu erreforma hau datozen beste gogor edo gogorragoen hasiera baizik ez dela: pentsioen erreforma, osasungintzaren merkantilizazio eta pribatizazioa, mota guztitako babes sozial publikoaren hondorapena... urte honen bukaera baino lehenagorako jadanik abisatuak).

Garbi gera dadin, nire kontzientziari kasu egitea erabaki dut eta 29ko greba orokorrean parte hartuko dut. Nire sindikatu lagunekiko eta hartuko duten jarrerarekiko errespeto guztiz. Bainan, argi dago, kasu honetan, ez nago bat jarrera horrekin.

Greba egiteko arrazoiak

jueves, 23 de septiembre de 2010 · 0 comentarios

Joxemari Carrere Zabala. Ipuin Kontalaria

Ez gara luzatuko hemen krisi ekonomikoaren nondik norakoak azaltzen, argi daudela uste baitut. Horren aurrean nolako erantzuna eta jarrera behar den askoz ere interesgarriagoa iruditzen zait azaltzea. Izan ere, halako egoeren aurrean inpotentzia izan ohi da nagusi, batez ere gaurko egunetan. Kapitalismoak halako eraso bortitz eta bihozgabearen aurrean egia da zaila dela erantzun eraginkor eta bateratua ematea; baina, zer egin bestela? Norberak bere lepoa nola edo hala zaindu? Ekaitza noizbait baretuko ote denaren itxaropenaz biziraun? Amorrua taberna zuloan aldarrikatu, urdailean zuloa ez sortzearren? Hamaika arrazoi topa dezakegu mundua hankaz gora jartzeko eta era berean etxean telebista aurrean gelditzeko; gauza da hutsean pasa behar ote dugun ezarri diguten krisi deabruzko hau.

Krisi egoerei aurre egiteko langile mugimenduaren mobilizazioak izan ohi dira erantzunaren seinale. Dena dela, ezin dugu ahaztu krisiek ez dutela bakarrik langileen egoeran eragiten, jendarte osoan baizik, beraz erantzuna jendarte osoarena beharko luke izan. Eta jendarte horren parte izanik arte eszenikoetan gabiltzanok zer esan izango dugu. Krisiak sektore produktibo eta finantzieroetan eragiten omen du, beraz arlo horren inguruan eman ohi dira erantzunak; zer gertatzen da ordea sormen artistikoaren eremuan? Kultur langileak non sartuko ote ditugu krisi honetan? Edo mundutik aparte dagoen jende "etereoa" al da? Jakina ezetz, are gehiago, krisi honek izugarriko triskantza egiten ari da arte eszenikoetan, antzerkigintzan batez ere. Baina badirudi isilean eramaten den eritasuna dela. Aktoreen artean berez bizi den prekarietatea, izugarrizko larritasunean sartu da. Lanik ez, diru sarrerak urriak edo inongoak, eta, gainera, babes sozial hutsarekin. Hori gutxi balitz, urtetan lortu ahal izan diren lan baldintzen hobekuntza kaskartzen ari dira, bai soldata aldetik zein bestelako baldintzetan. Ipuin kontalaritzan ere berdintsu. Ematen ari den egoera ikusita esan dezakegu antzerkigintza Euskal Herrian inoiz bizi duen krisirik larrienetakoan dagoela. Konpainiak desagertzen, programazioak hustutzen, ikusentzunetan lanik ez... Etorkizuna ilun ageri da.

Krisiaren eraginez arte eszenikoek bizi duten egoera honen aurrean ezin isilik egon. Bizirautearen kontua da, ez bakarrik horretan diharduten pertsonena bakarrik, baian baita ere kultura berarentzat. Halako unea, dena dela, ezin hobea dela, orain arte eman den kulturgintzaren eredua zalantzan jartzeko. Merkantilismo hutsunean antolatu den kultur egitura beste bide batzuetatik eramatea ezinbestekoa zaigu. Sortzaileen babesa derrigorrezkoa da hain goraipatua den kultura erakuslehio hutsa izan ez dadin. Eta horretako bertan gabiltzanok, krisia jasaten dugunok mugitzea baino ez zaigu gelditzen. Gure ahotsa altxatu, gure arrazoiak ezagutarazi, gure egoera erakutsi, guk ere krisiaren ondorioak jasaten ditugun langileak garela aldarrikatu. Makina bat arrazoi greba egiteko.

Greba orokorra, batasun sindikala eta eztabaida estrategikoak

domingo, 19 de septiembre de 2010 · 0 comentarios

Joseba Barriola

1.- Greba Orokorra eta langileen interesen defentsarako batasun sindikala, landu beharrekoak dira. Ez da aski horiek aldarrikatzea. Egoera eta baldintzak aztertu behar dira eta ondoren erabakia hartu eta lanean jarri. Sindikatuak borrokan (kalean edo negoziazioan borrokan) bateginik ikusteak, dudarik ez, adorea eta konfidantza ematen du. Bainan batasuna abstraktuan ezin da ezinbesteko baldintza bezala hartu.

2009ko maiatzaren 21eko greba orokorrak agerian utzi zuen batasun sindikala gauzatzeko zegoen ezintasun erabatekoa. Langabezia izugarri eta oso denbora laburrean hazi egin zen prekarioz eta EREak biderkatu egin ziren, bainan orduan UGT eta CCOOeko zuzendaritzek ez zuten borroka egin nahi. Beraien konfidantza klaseen arteko kolaborazio mahaian zegoen jarrita. Egoera eta baldintza horietan ez zegoen batasun sindikalik egiterik, eta greba orokor hura (patronala, gobernuen eta UGT eta CCOOen propagandaren aurka) egitea, urrats garrantzitsua izan zen. Hego Euskal Herrian, grebarekin, agerian jarri zen norabide sindikalen zatiketa; bainan zatiketa, izan, estatuko lurralde guztietan zegoen: “minoritario” deituriko sindikatu eta korronte sindikaletan borroka borondatea antolatua zegoen, eta baita UGT eta CCOOen barruan ere bazeuden desadostasunak. Andaluziako Sindicato Obrero del Campo-k, adibidez, lurralde mugatu batean greba orokorra antolatu eta egin zuen. Borroka ez da aski izan norabide politikoa aldatzeko, bainan estatu osoan krisiari, patronalaren eta gobernuen arrokeriari, lapurketa legalari (bankuen “salbazioa” gure zergen kontura) erantzuteko zegoen beharrari muzin egin zion UGT eta CCOOen zuzendaritzen jarrerak. Negoziazio mahaia, berriz, adar-jotze galanta izan da: patronala eta gobernua (Europako Komisioaren eta FMIren babesarekin) geroz eta erasokorragoak eta sindikatuak eta langileak geroz eta umiliatuagoak.

Borroka hartan, eta ondorengoetan, gainditu beharreko bigarren oztopoa jarri da agerian: sindikatuen jarrera nazionala. Ez dut nik onartzen langileen batasun internazionalaren izenean Espainiako batasun nazional ukiezinaren inposizioa babestea. Aitzitik, langileen batasun internazionalaren izenean sindikatuek beharko lukete inposizio horren aurka eta autodeterminazioaren aldeko ahotsa altxatu. Uste dut, aldiz, UGT eta CCOOeko jokamoldea, besteak beste, ondo egokitua dagoela pakto konstituzionalaren barruan, eta beraiek direla ere, injustizia horren euskarriak.

Azkenik, badago ere gainditu beharreko hirugarren zailtasun bat: sindikatuen arteko aparatuen konpetentzia. Normala da. Bainan kontutan hartu beharko genduke sektarismorako joera elika dezakeela.

2.- Aurtengo udaberria eta uda parte honetan Europan aldaketa nabarmen bat eman da. Greziako langilegoari ezarritako zigor eskandalosoaren ondoren, Europa osoko estatu guztiek, estrategia berdintsua jarraituz, gerra ekonomikoaren deklarazio ezin garbiagoa egin dute. Langabezia tasa altuen onarpena, austeritate plan gogorrak (soldatak, hezkuntza, osasungintza, babes soziala), erreforma laboralak, pentsioen murrizpenak. Pakto sozialerako zirrikituak ere itxi egin dira. Patronalak eta gobernuek onartzen duten bakarra gerri-estutze latzaren bidean, ogi-apurtxoak dira. Egoera hoen aurrean, nahiko kolaborazionista den Europako Sindikatuen Konfederakundeak (Europako konstituzio neoliberal eta militaristari baiezko kritikoa eman zion) mobilizazio europearrak egiteko deia luzatu du. Eta egoera berberean UGT eta CCOO zuzendaritzak behartuak sentitu dira greba orokorra egiteko deia egitera.

Greba orokor honen aurrean esango dute batzuk greba-tranpa dela edota greba-espainola dela eta horregatik paso egin behar dela. Ez nago ados. Greba hau borroka bidean urrats bat da eta horregatik ari dira sindikatu guztien aurkako eta grebaren aurkako desprestigio kanpaina itzela egiten patronala, gobernuak eta horien menpeko hedabideak. Greba hau milaka langile militante ari dira prestatzen (UGT eta CCOOko lurralde eta nazio guztietako militanteak eta “minoritario” deituriko sindikatu guztiak: CGT, SOC, CSI...) eta milioika langilek egingo dute greba. Eta hauek ez daude “pakto sozialaren” filosofiaren alde, borrokaren alde baizik. Ezin dugu greba murriztu eta zuzendaritza burokratikoen inkoherentzia eta asmoekin berdindu. Greba hau okasio bat da borrokako sindikalismoaren agerpen publiko eta indartsurako. Gu izan gaitezke agerpen horren euskarri eta bultzada. Bestalde, lasaitu dezakegu geure kontzientzia esanez greba espainola dela, bainan justu orduan, erantzun beharko diegu galdera hauei: zertan datza euskal langilegoaren internazionalismoa? ez al da hau okasio garrantzitsu bat, gu borrokan inplikatuz, aldi berean, sindikalista borrokalari askorengan Euskal Herriaren eskubide nazionalen justiziaren eta autodeterminazioaren eskubidearen aldeko jarrera sustatzeko? Nik dakidala ELAk Bruselasko euromanifestazioan parte hartzeko asmoa du. Eta ondo iruditzen zait. Bainan ez al da Europako Sindikatuen Konderakundea erakunde nahiko kolaborazionista? Nik dakidala LABek babestu du Frantziako greba orokorra irailaren 7an. Eta ados nago. Bainan ez al zen hura greba frantzesa? Orduan, zergatik hemen ez? Ezin al dugu gure nazioaren langilego bezala geure ahots propioa altxa borrokan bat eginik?

Niretzako, irailaren 29a okasio bat da. Krisiak eztanda egin zuenetik Europako langilegoaren borrokan batasuna esperimentatzeko lehen okasioa, eta batasun hori gurutzeala izango da datozen urteetan. Eta langileak ondoratzearekin batera, nazioen eskubideak ukatuz, kulturak manipulatuz, patriarkatua defendatuz eta lurra suntsituz ari diren gobernu monarkiko konstituzional guztien aurkako langileen arteko aliantza lantzeko okasioa ere bada. Eta alianza hau, sahietsezina da guztiontzat. Horregatik, uste dut nik, komenigarria litzateke ELAk eta LABek 29rako beren dei propioa egitea.

Irailak 29, bazen garaia

· 0 comentarios

Joxe Iriarte 'Bikila'

Etekinak pribatizatu, galerak sozializatu eta kaleratze librea ezarri! Horra hor, krisiak sortu duen shock egoera aprobetxatuz kapitalismoaren gobernu morroi guztiek praktikan jarri nahi dutena. Taktika ez da berria. Naomi Kleim-en La doctrina del shock (The shock doctrine) liburua irakurtzea gomendatzen dut.

Izan ere, mundu osoan zinezko klase borroka gordinean murgilduta gaude, zeinean, zoritxarrez kapitalistek aurrea hartu diguten. Europan, esate baterako, Greziarekin hasi ziren, eta berehala gurekin. Zapateroren plana, ezbairik gabe, frankismoaren amaieratik hona Espainiako Estatuan egin den langileen eskubide sozial eta ekonomikoen aurkako erasorik handiena eta gogorrena da. Eta EAJ, Gernikako Estatutuan jasotzen diren transferentzien truk, PSOEri laguntzeko prest dago. Hogeita hamar urte geroago miseria kudeatzeko transferentziak. Tamalgarria bezain patetikoa.

Zorionez, zenbait tokitan langileria hasi da haserretzen. Grezian bost greba orokor egin dituzte jadanik, Frantzian, irailaren 7an beste bat. Guk bi. Alabaina ez da aski. Gehiago egin behar dira eta batez ere Europa osokoak. Horregatik ongi etorria Europako Konfederazio Sindikalak irailaren 29rako mobilizazioak egiteko egindako deia. Grezian greba orokorra bilakatuko da, baita Espainiako Estatuan ere, UGTk eta CCOOk deituta. Bazen garaia!

Zergatik grebak eta mobilizazioak? Denok dakigu burgesiaren boterea diruaren jabegoan eta estatuaren nagusia izatean datzala. Aitzitik, langileek, sindikatuek, ezker sozial eta politikoek ezin dute ahaztu beren benetako boterearen iturria, funtsean, kalean mobilizatzeko ahalmenean dagoela. Batez ere, krisi kapitalistan, lege eta ohitura erreakzionarioek kaltetutako gizartearen zati guztien errebindikazioak antolatzeko eta biltzeko ahalmena landu behar dutela. Eta Greba Orokorra dugu, bere mugak kontuan harturik, tresnarik eraginkorrenetakoa. Noski, baldin eta ekintza isolatua bezala ez bada ulertzen, eta borroka egun hauen ondoren sindikatuak neguko kasernetara edo betiko martxara itzultzen ez badira.

Zoritxarrez, mobilizazio orokorrerako dei horrek kalapita eta istiluak ekarri ditu Euskal Herriko sindikalgintzan. ELAk eta LABek bere desadostasuna azaldu dute argudiatuz, ekainaren 29ko grebarekin geure kupoa bete genuela, eta batez ere, ez direla fidatzen sindikatu konbokatzaileekin.

Errespetu osoz, ez nago ados argudio eta jarrera horiekin. Lehenengo argudioak ez du funtsik, gauden egoera kontuan hartuta. Bigarrenari buruz, bi sindikatu horien estrategiarekin haserre egoteko arrazoiak izanik ere, ezin diogu Espainiako Estatua astinduko duen greba bati bizkar eman, eta are gutxiago, ezin dugu greba jo ta ke sustatzen ari diren zenbait sindikatu txiki eta aipatu sindikatuen korronte borrokalariekin solidaritatea apurtu.

Bestaldetik, ezin dugu ahaztu, Europako erabakiek ez ezik, Frantziako eta Espainiako gobernuen erabakiek zuzenki kolpatzen gaituztela. Horregatik gure beharra ere bada, langile gisa eta nazio gisa, Hegoaldeko eta Iparraldeko euskal langileok Espainiako eta Frantziakoekin batera kapitalismoaren aurka eta askatasunaren alde jotzea. Bestela jai dugu!

Queer Ekintza taldea Greba Orokorren deialdiei atxikitzen zaie

· 0 comentarios

Bollerak eta maritxuak ere langileriaren parte gara!

Gure organizazio txiki honetan uste dugu guztiz oinarrizkoa dela borroka guztietan beste borroka batzuekin osagarritasunarekin eta konplizitatearekin lan egitea, bereziki gaur bizi dugun eraso neoliberal eta ultrakontserbakorraren testuinguruan. Azken finean, ulertzen dugu borrokan dihardugun guztiok azken helburu bera elkarbanatzen dugula: gaur egungo zapalkuntza‐sistema heteropatriarkal, neokolonial, kapitalista eta produktibistaren aurkako alternatiba baten eraiketa.

Argi daukagu identitate sexu‐generiko eta sexu‐praktika zapalduak ditugun pertsonak ez gaudela krisi zibilizatorio honetatik at, eta berau aldarrikatzen dugu. Guk defendatzen dugun sexu‐askapen mugimendua ez da monolitikoa, politikoki neutroa ezta interklasista ere, eta berau aldarrikatzen dugu. Guk mintzaide ditugun bollerak, maritxuak, trans‐ak, intersex‐ak eta bestelako pertsonak ere langileriaren parte direla uste dugu, eta berau aldarrikatzen dugu.

Jada ekainaren 28aren kausaz argitaratu genuen komunikatuan gauzatzen ari diren murrizketa sozialetan zentratu genituen gure aldarrikapenak. Orain klase bezala elkartzeko momentua heldu da, beste talde eta mugimendu sozial, politiko eta sindikal batzuekin batera borrokatu behar dugu gure eskubideen alde. Hau ez da azken urtean gure gizartean deitzen den lehenengo Greba; ekainaren 29an beste bat egon zen, zoritxarrez, Askapen Sexualaren Egunaren hurbiltasuna zela eta ez genuen lan‐kapazitaterik izan greba horren alde agertzeko. Beraz, abagune hau aprobetxatu nahi dugu zentzu honetan egiten den edozein deialdiren alde publikoki agertzeko.

Gure sexu‐askapenaren aldeko borroka partikularrean subjektu politikoa baztertuok osatzen dugu, bereziki genero eta sexu normatiboaren disidenteek. Hau da, gure gizartean, modu batean edo bestean, femenino edo feminizatu bezala identifikatzen diren posizioak betetzen ditugun pertsonok. Gure zapalkuntzaren arrazoi bakarra ez dira gure baldintza edo praktika sexualak, baizik eta heteropatriarkatuarekin bat egiten duten beste faktore asko ere, hala nola arrazakeria edo logika kapitalista. Zapalkuntza anitz horiek jasan behar ditugulako, eztabaida honetan hartu nahi dugu parte, murrizketa sozialek modu berezi baten eragiten gaituztela azpimarratuz:

Zaintze‐lanak. Gure bizitzetan guztiz beharrezkoak izan arren Ikusezinduta jarraitzen dute, lana enplegua den neurrian bakarrik hartzen delako kontutan; beraz, ez dira baloratzen eta ez dira aintzakotzat hartzen. Osasun zerbitzuetan eta Mendetasunari buruzko Legean egingo diren murrizketek zaintze‐lanen karga emendatuko dute, berriro ere historikoki eta oraindik gaur egun lan horiek burutzen ditugunoi egotziko zaiguna.

Langabezia‐sorospena eta enpleguaren ezegonkortasuna. Sexismoa, homofobia eta transfobia existu existitzen dira, eta beren kausaz guk ez ditugu “gizon” kontsideratzen direnek dituzten aukera berdinak enplegu bat lortzeko. Gaur egun, oraindik, kontratazioan diskriminatu egiten gaituzte, diru gutxiago ordaintzen digute, gure baldintzengatik egozten gaituzte, laneko jazarpenaren biktima ohikoenak gara, aintzakotzat hartzen ez diren sektore eta jarduerez arduratzen gara... Hori guztia dela eta, langabezia‐sorospenaren murrizketak eta lan‐baldintzen ezegonkortze berri hau gehien pairatuko dituztenak gu izango gara.

Pentsio eta jubilazioak. Gutako askok ez dugu oraindik gure lekua topatu nahi instituzio patriarkal garrantzitsuenean, hau da, ezkontzan, eta ezkontza babes sozialaren parte bat jasotzeko ezinbesteko betebeharra da oraindik. Bestalde, kontratu ezegonkorrenak izan ditugunok, langabezian denbora gehien egon garenok, arrazakeria instituzionala jasan behar dugunok (eskubide gabe geratzen gara beste leku batean jaio izanagatik!), pentsio‐plan pribaturik ordaindu ezin dugunok, jubilazioa lortzeko biderik zailena izango dugu ere.

Gastu publikoa. Finantza‐merkatuek inposatu dituzten gastu publikoaren murrizketak ez dituzte banketxeek pairatuko, baizik eta politika sozialen behar gehien dugun gu bezalako taldeek. Beste urrats bat da, beraz, ezberdintasun sozialen sakontzerantz.

Migrazioa. Berriro ere borrokakide migratzaileen egoera salatu nahi dugu, gero eta babesgabeago geratzen direlako krisi‐uneetan. Paperak lortzea gero eta zailagoa da eta argi eta garbi arrazistak diren politikak gero eta komunagoak dira; guzti horrek faxismoaren hasierara garamatza. Pertsona migratzaileek jasaten duten zigorra bikoitza da, zaintze‐lanetan duten garrantziaren ahaztearekin eta enpleguaren ezegonkortasunarekin.

Guzti hori dela eta Queer Ekintzak deitu diren Greba Orokorrei atxikitzen zaiela adierazi nahi du, bai pasadan ekainaren 29koari baita irailaren 29an izango denari ere. Gobernu Espainiarrari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diegu, gure ahotsa beste eragile sozial askoren ahotsei gehituz, hiritargoaren eta langileriaren gehiengoak luzatzen dituen eskakizunei jaramon egiteko eta murrizketa sozialak ekarriko dituzten beren planak atzera botatzeko. Edonola, edozein Greba deialdirekin ere ez gara kontentatzen, ez da nahikoa gogo gabe borroka‐egun bat deitzea ez bada sistema bera zalantzan jartzen.

Kaleetan ikusiko dugu elkar! Guztiok Grebara! Bollera eta maritxuak ere langileriaren parte garelako!

Des de baix, ezkerreko hautagaitza Catalunyan

jueves, 16 de septiembre de 2010 · 0 comentarios

Defensem una República Catalana i la necessitat de vincular la lluita social i la nacional”

16/09/2010

E-notícies

La candidatura Des de baix ha presentat algunes de les seves propostes en defensa de la plena sobirania de Catalunya i dels drets nacionals. El Manifest programàtic de Des de Baix assenyala que la candidatura defensa “la plena sobirania del poble català i rebutja la Constitució espanyola monàrquica de 1978″.

La candidata de Des de baix, Esther Vivas, ha manifestat que “el procés fallit de reforma de l’Estatut mostra clarament que la via estatutària és una via morta i que la satisfacció dels anhels de sobirania del poble català exigeix trencar amb la Constitució”.

Per aquests motius Vivas ha demanat: “la convocatòria d’un referendum en la propera legislatura, trencant amb la legalitat vigent, on el poble català pugui exercir lliurement el seu dret a l’autodeterminació i avançar cap a una República catalana que pugui decidir lliurement els vincles que vol tenir amb la resta de pobles ibèrics i europeus”.

A més, considera que la defensa dels drets nacionals de Catalunya ha d’anar acompanyada de la defensa dels drets socials i un canvi en les polítiques econòmiques actuals. “El sobiranisme proempresial de Laporta o Carretero no és l’alternativa. La Catalunya que ells defensen és una Catalunya al servei de les grans empreses, amb un mercat de treball precaritzat, amb els serveis privatitzats, infestada de transgènics i amb centrals nuclears”, ha dit la candidata.

En aquest sentit, ha afegit que “la dreta sobiranista busca canalitzar els anhels de sobirania del poble català cap a un projecte que va en contra de la majoria dels i les treballadores del nostre país. La seva Catalunya no és la dels i les treballadores, els i les aturades, els sectors populars, és la Catalunya dels alts executius empresarials, dels homes de negocis, de l’alta societat”.

Europa berria posible da

miércoles, 8 de septiembre de 2010 · 0 comentarios

Joseba Barriola

1.- Bizitzen ari garen krisia irakasle zuhurra da. Krisiak erakusten digu akumulazio kapitalistaren helburuaren inguruan antolaturiko sistema ekonomikoaren logikak, ez duela ez bizitza (gosea eta langabezia), ez askatasuna (demokraziaren bahiketa), ez pakea (gerrak), ez kontzientzia (gezurraren erabilera eta sentimenduen manipulazio lotsagarria), ez kultura (pentsamenduaren merkantilizazioa), ez lurra (kutsadurak eta txikizioak), ez zerua (aldaketa klimatikoa) errespetatzen.

Krisiak erakusten digu kapital handiaren (nazional eta multinazionalak) erakundeak gerra egiteko prest daudela, eta ahoskatzen dituzten hitzak geroz eta erasokorragoak, krudelagoak, lotsagarriagoak eta iraingarriagoak direla jende umila eta pobrearekiko.

Krisiak erakusten digu gobernuak, parlamentuak eta epaitegiak, salbuespen bat edo beste kenduta, kapitalaren morroi ondo koipetsuak baizik ez direla. Europako gobernu guztiak sail honetan sartuak daudela.

Eta krisiak erakusten digu populazioaren jende gehienak, langileak (lanetuak eta langabetuak, denak dira langileak) ezin direla ez bankan ez multinazionaletan ez enpresari handietan ez gobernutan fido. Eta fidagarritasuna, konfidantza eta esperantza kolpez golpe eraiki beharra dagoela. Behekoen arteko elkartasun kolpez, behekoek elkarrekin altxatutako borrokaren bidez. Geuk, gugan, eraiki beharreko zapalduen batasunean izan dezakegu esperantza, beste inon ez.

2.- Azken urteetan Europan bertan ezagutu ditugu: krisiaren eztanda eta langabeziaren hazkunde gogorra; bankaren salbazioa; austeritate planen ezarpena; erreforma laboralak……Europako gobernu guztiek ildo berdinetik jo dute, berdintsu jokatu dute. Eta gogor jotzen ari dira, latza delako krisia eta, gainera, sozialdemokraziaren partiduak irentsiak dituztelako, sindikato nagusienak domestikatuak, eta langilegoa desmobilizazio eta pakto politikaren bidez urte luzeetan ahuldua.

Eraso hauen aurrean bi erantzun estrategiko nagusi ikusi ahal izan ditugu: Pakto sozialaren aldeko estrategia. Estrategia honek bilatzen duena da krisiaren ondorioak “guztion” artean banatzea eta horregatik mobilizazioa baztertu du, eta sistemaren erreformak bilatzen ditu. Estrategia hau antzua gertatu da, eta erabat insolidarioa prekario, langabetu eta jubilatuekin, eta etsipena elikatzen du. Beste estrategia, borroka eta autokonfidantzaren estrategia izan da: krisia erantzulek ordain dezatela bilatzen du, pakto sozialaren ilusio faltsuak ezabatzen saiatzen da, eta ulertzen du gizartea antolatzeko sistema kapitalista irauli beharra dagoela. Bere helburua ez da krisitik ateratzea, krisiaren aurka borrokatuz eta krisia argituz kapitalismotik irtetzea baizik. Euskal Herrian ikusi ditugu bi joera horiek garbi azken bi urteetan.


3.- Azken urte hauetan Europako lurralde desberdinetan egin izan dira hainbat greba eta mobilizazio handi krisiaren aurka. Hego Euskal Herriko bi greba orokorrak; Greziako hainbat greba orokor indartsuak; Frantzian egindako Greba Orokorrak; Andaluziako nekazariek egindako greba orokorra; hainbat manifestazio erraldoiak; borroka sindikal gogorrak; Bolonia prozesuaren aurkako unibertsitateetan egindako grebak, manifestazioak, okupazioak….

2010eko iraila honetan, eta Europako gobernu guztiek adostu duten erasoen aurrean, deialdiak ugaritu dira: irailaren 29rako, Sindikatuen Konfederakunde Europearrak mobilizazio eguna konbokatu du eta Bruselasen egitekoa da manifestazio europearra; irailaren 7an Frantziako estatuan sindikatuek grebara deitu dute eta Sarkozyren politika arrazistaren aurkako manifestaldiak konbokatu dira; irailaren 29an Grezian eta Espainiako estatuetan greba orokorrerako deialdia dago.

4.- Espainiako estatuan CCOOk eta UGTk, behartuak eta beraien ildo sindikal antzuaren porrot osoa ikusiz eta beraien entregismoa zuritu nahian, greba orokorra egitera deitu dute irailaren 29rako. Enpresari handien komunikabideek aspalditik ari dira edozein grebaren, eta bide batez, sindikatu guztien aurkako kanpaina zitala egiten. Zapaterok erakutsi du Japonen bere talante iraingarria eta zitala, esanez prest dagoela greba ondoren negoziatzen jarraitzeko, hau da, langileei egurra eman eta gero zurikeritan ibili.

Bainan irailaren egun berean, 29an, eta sindikatu hauen pakto politika antzua eta etsitzailea kritikatuz eta aldaketa erradikal bat aldarrikatuz hainbat sindikatuk (CGT,USO, SAT, Sindicato de Obreros del Campo, Corriente de Izquierda Sindical etabar...) greba egiteko deia egin dute. Greba egun horretan agerian jarriko dira krisiari aurre egiteko bi korronte, bi planteamendu, baita Espainiako estatuko lurraldeetan ere.

5.- Hego Euskal Herrian bi greba orokor eginak ditugu azken urte pare hauetan. Espainiako gobernuaren eta Europako komisioaren aurka Bruselastik Andaluziaraino Grezia eta Paris zeharkatuz altxatzen ari diren ahotsak eta mobilizazioak pozten naute. Beharrezkoak ikusten ditut ahal den mobilizazio orokorragoak eta indartsuagoak egitea. Bereziki estimatzen dut militante kopuruz txikiagoak diren bainan asmoz eta borondatez saiatuagoak eta argiagoak eta esperantzagarriagoak diren sindikatu “minoritario” horien ahalegina. Eta uste dut, nola edo hala, agerian jarri beharko gendukeela Euskal Herrian borroka horiekiko begirunea, eta mobilizazioen bidez eta egun berean erakutsi. Nire aldetik, greba orokorra hemen ere. Gure nazioaren langilegoaren hitza altxatuz, beste eredu baten alde, eta beste herrialdetan gorripidean borrokan ari direnekin bat eginez. Gure hitzak oiartzun handia izan dezake.

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak