300 babesle gehiagorekin, akordioa betetzera joko du Gernikako Itunak

lunes, 28 de febrero de 2011 ·

Berria 11-02-27
Gernikako Akordioa. Sinatzaile berriak

Amaitutzat eman dute sozializazio fasea, Atano III.a frontoian sinatzaile berriei ongietorria emateko egindako ekitaldian.

Prozesuari trabak jartzea egotzi diote sinatzaileek Espainiako Gobernuari
Oihana Elduaien Donostia.

Bikila, atzo, akordioa sinatzen. / G. GARAIALDE /ARG

«Bakea eskuekin uki daiteke eta normalizazioa gizarteak gero eta gehiago partekatzen duen helburua da». Hala uste dute Gernikako Akordioaren sinatzaileek, eta hori, azken urteetan euskal politikagintzak «aldaketa nabarmena» egin duelako dela. Bake bidean aterabide demokratikoa lortzea helburu duen Gernikako Akordioak amaitutzat eman du sozializazio fasea, 300 eragile gehiagoren babesarekin. Orain, itunean adostutako puntuak betetzeari ekingo diote sinatzaileek: «Euskal gizartearen eskakizun argi eta ukaezinak direlako».

Sinatzaileei ongietorria emateko ekitaldia egin zuten atzo Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Sinatzaile guztien ordezkaritza zabala izan zen ekitaldian, eta nabarmentzekoa izan zen politikarien presentzia. Ezker abertzale ko kide ugari izan ziren: Jone Goirizelaia, Rufi Etxeberria, Joseba Alvarez, Niko Moreno, Marian Beitialarrangoitia eta Tasio Erkizia, besteak beste. EAtik, Pello Urizar, Ikerne Badiola eta Jesus Mari Larrazabal, Aralarretik Patxi Zabaleta eta Rebeka Ubera, Alternatibatik Oskar Matute eta Amaia Agirresarobe.

Bi ordu inguruko ekitaldian Gernikako Akordioan sinadura jarri zuten eragile horietako 23k -beste sinatzaileak herrietako taldeak dira, batik bat-. Jose Mari Gorroño Gernikako alkateak izan zuten zeregin horretan laguntzaile eta begirale. Bi bider jaiki behar izan zuten sinatzera eragile berriek, izan ere, edukiz ere berritua aurkeztu zuten atzo, irailaren 25ean sinatu zuten ituna. Euskararen inguruko puntu bat batu zioten Gernikako Akordioari, euskarak «behar duen estatus juridikoa» eskatzeko.

Puntu hori sinatzera, sinatzaile berriak ez ezik, aurrekoak ere altxatu ziren. Txaloka hartu zituzten publikokoek guztiak, baina bereziki indartsuak izan ziren gazte independentisten, Etxerat-en, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren, ezker abertzalearen eta EAren ordezkariek jasotakoak. Sinadura guztiak jasota, ituna Gernikako herrian gordetzeko eginkizunarekin joan zen Gorroño agertokitik.

Hazi egin da akordioa, eta sozializatze fasea amaitutzat eman duten arren, gehiago hazteko bokazioa ere mantentzen dute, ekitaldian behin eta berriz, eta formatu desberdinetan adierazi zuten gisan, elkarlana baita, beraien ustez, lortu nahi duten helburua lortzeko aurrera egiteko giltza.

Bakerako konpromisoa
Akordioaren sinatzaileek argi dute zein den beraien egitekoa, eta argi adierazi dute horretarako konpromisoa, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez irakurritako testuan: «Konpromisoa hartzen dugu behin betiko bakera iristeko euskal gizarteak duen nahiari erantzungo dion egoera ekarriko duen elkarrizketan oinarritutako irtenbidearen alde lan egiteko».

Helburu horretara bidean urratsak egiten ari direla azpimarratu zuen Iñaki Lazarobaster EHNEko kideak, euskaraz irakurri zuen testuan. Pausu baikortzat jo zuen ETAren su-etena, «bermedun» prozesu demokratikorako «beharrezko». Baina, akordioa osorik bete dadin, beste urrats batzuk ere beharrezkoak direla ekarri zuen gogora. Hala, Espainiako Gobernuaren jarrera salatu zuen: «Euskal Herriko eszenatoki berriari uko eginez, atzera bueltarik ez duen egoera bati oztopoak jartzea beste helbururik ez du». Hor kokatu zituen atxiloketak, euroagindu eskaerak, eta torturak. Baina prozesua geldiarazterik ez duela lortuko ohartarazi zion, sinatzaile guztien izenean, Espainiako Gobernuari, nahiz eta «inolako laguntzarik» ez duen ematen «politika indarkeriarik gabeko egoera batetara» eramaten.

Sinatzaileek argi dute gizartea dela «egoera berriari zilegitasuna ematen diona». Horregatik, kontuan hartzeko modukoa iruditzen zaie milaka pertsona mobilizatu izana presoen eskubideen defentsan, eta aukera politiko guztien legalizazioa aldarrikatuz. Ez zen hori izan atzoko ekitaldian presoei egindako keinu bakarra. Euskal Preso Politikoen Kolektiboak, BERRIA-ren atzoko alean argitaratutako eskutitza eskertu zuten sinatzaileek. EPPK-k akordioko sinatzaileekin biltzeko borondatea berretsi zuen gutunean. Presoen eskubide guztiak errespetatzeko eskatu zuten atzo, eta haiei zein haien senitarteko eta lagunei «eragiten dien» kartzela politika baztertzea galdegin zuten.

Hitzez eta sinaduraz betetako ekitaldia izan zen, batik bat, atzokoa, bertsolari eta dantzarien parte hartzearekin. Aitor Mendiluze, Uxue Alberdi eta Julio Soto izan ziren kantuan. Honela amaitu zuen Mendiluzek azken bertsoa: «Bide luzea daukagu baina jadanik martxan gaude gu».

EPPK-k sinatzaileekin batu nahi du oztopoen gainetik
Atzoko ekitaldian sinatzaileen artean agertu ez bazen ere, Gernikako Akordioko kideekin elkarlana egin nahi du EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak. Hala jakinarazi du birritan. Atzo bertan BERRIA egunkariak argitaratutako gutunean honela zioten: «Ea bada, oztopo guztien gainetik eskatu izan dizuegun harremana berehala abiatzen dugun». EPPK-k sinatzaileei zuzendutako gutun hori eskertu egin zuten atzoko ekitaldian bildutakoek. Izan ere, EPPKren asmoa argia da: «Elkarren berri izan, dinamika bat sortu eta jarrera bateratu eta eraginkor bati ekin». Elkarlanerako prestutasuna are argiago ere erakutsi zuen: «Pozik, besoak zabalik eta bidea elkarrekin egiteko prest».

ESANA. IÑAKI LAZAROBASTER. EHNE
«Atzera bueltarik ez duen egoera bati oztopoak jartzea beste helbururik ez du Espainiako Gobernuak»

ESANA. PAUL BILBAO. Kontseilua
«Euskaldunak duintasunez bizi behar du bere herrian, norbere hizkuntzan bizitzea oinarrizko eskubidea delako»

Flandriarren babesa eta indarra Atano III.ean
Flandriako bi ordezkari ere izan ziren atzo Donostiako Atano III.ean, Gernikako Akordioaren sinatzaileei beraien babesa eta indarra helarazten. Erik Defoort N-VAko europarlamentaria eta Europako Parlamentuko European Free Alliance taldeko presidentea da, eta Frieda Brepoels N-VAko europarlamentaria da eta Basque Friendship-eko kidea izan ziren. Espainiako Gobernuari «errepresioa uzteko» eta Sortu legeztatzeko eskatu zion Defoortek. Autodeterminazioa bide demokratikoetatik lortu behar dela nabarmendu zuen. Brepoelsek, berriz, atzoko ekitaldian urrats handia egin zutela esan zien sinatzaileei, eta bide horretatik etorriko dela gatazkaren amaiera baketsua.

Zerrenda
Sinatzaile berrietako 23 aurkeztu zituzten atzoko ekitaldian. Gainerakoak herrietako eragileak dira.

ATZOKO SINATZAILEAK
Gorripidea ildoa Zutik
Euskal Komunistak-PCPE
IPES-GITE
Ahaztuak
Emakume Internazionalistak
Ezker Gogoa
Andere Bidatz
ESAIT
Askapena
Ekologistak Martxan
Kontseilua
Anitzak
Komite Internazionalistak
EHGAM
Lumagorri
Bizigay
Anai Artea
Lau Haizetara
Orreaga Elkartea
Sasoia
Eusko Sozial
Memoriaren Bidean
Arabako Emakumeen Asanblada

HASIERAKO SINATZAILEAK
Abertzaleen Batasuna
Alternatiba
Aralar
Eusko Alkartasuna
Ezker abertzalea
EHNE
LAB
EILAS
ELB
ESK
Hiru
Amnistiaren Aldeko Mugimendua
Herria 2000 Eliza
Etxerat
Giza Eskubideen Behatokia
Torturaren Aurkako Taldea
Iratzarri
GaztEHerria
Apaizen Koordinakundea
Bilgune Feminista
Euskal Herriak Bere Eskola
Euskaria
Ezker Soberanista
Gazte Abertzaleak
Gazte Independentistak
Alternatiba Gazteak
Gernikako Batzordea
Ikasle Abertzaleak

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak