Libiarekin eta Ipar Afrikako herriekin, elkartasun aktiboa!

miércoles, 23 de febrero de 2011 ·

Joxe Iriarte, Bikila. Gorripideako kidea

Ipar Afrikako basamortuetako haize bortitzak (Simuna edo Riag entinak) zirimolaka hasten denean aurrean harrapatzen duen guztia airean eramaten du edo hareaz estali. Tokiz tokiko berezitasunak dela medio, antzeko zerbait ari da gertatzen lurralde horietako herrietan. Izan ere, Tunezen hasitako herri erreboltak, toki askotan iraultza demokratikoa gauzatzen ari dira diktadurak abailduz eta erreforma sakonak bultzatuz.

Iraultza horik, beti bezala odolez ziprinduta jaio dira. Herriek odolez ordaindu kalea bere egiteaz. Harrigarria izan da ikusteak errepresioak hiritarrak kikildu beharrean, ernegatu eta askatasunaren egarria areagotu egin duela. Une honetan Libian gertatzen ari dena dugu lekuko. Harritzen ez gaituena, baina bai lotsatzen, beren burua demokratatzat duten Europako estatu buruen jarrera da, eta batez ere Europako Batasunarena. Zein doilor zuri eta nazkagarriak dira gure agintariak beren aliatuen aurrean¡

Ez nago batere pozik ere, gertakizun horiekiko Europako ezkerraren jarrera pattalarekin, Euskal Herrikoarena barne. Ez naiz inozoa eta badakit gurean gauzak nola dauden, eta gure fanetan eta zereginetan itota gabiltzala askotan. Baina, guzti hori ezin da aitzaki izan gure jarrera zuritzeko. Euskal herriko ezkerrak bere tradizio internazionalistari eutsi behar dio, orain inoiz baino, eta Ipar Afrikako herriekiko elkartasun adierazi kalean ere.

Une honetan Libian gertatzen ari denaz mutu eta geldi geratzea ez du barkaziorik gure aldetik. Lagunok, arren, kalera! Eta kaleratze horretan, Saharako herriaren aldarrikapena ere ezin ahaztu.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak