MADARIKATUAK!

jueves, 17 de marzo de 2011 ·

Joxe Iriarte, Bikila. Gorripideako kidea

Madarikatuak, energia nuklearraren aroari ateak ireki zenizkien (politikariak, enpresariak, militarrak eta zientzialariak) guztiak! Eta batez ere, Hiroshima eta Nagasakiren gainean lehergailu atomikoa jaurtitzea agindu (eta agindua bete) zenutenak!

Madarikatuak, oreka nuklearraren aitzakiaz mundu guztia bonba atomikoaz bete zenutenak, eta Sobiet Batasuna desagertu arren, bere horretan jarraitzen duzuenak!

Madarikatuak, “bakerako atomoak” edo arlo zibileko energia nuklearraren mozorropean, militar arloari laguntzeaz gain, energiari arriskutsuenari bide eman zenutenak! Eta batez ere nuklear lobbiarentzat morrontzan lan egiten duzuen zientzialari, katedradun eta idazleak!

Madarikatuak, Txernobylen hondamendian gainean urteak pilatzen utzi era beroketa klimatikoaren aitzakiaz energia nuklearraren aldeko sasi argudioak zabaltzen ibili zaratenak, gure (euskal) zientzialari laudatuak eta goraipatuak barne!

Madarikatuak, Fukushimako hondamendiaren aurrean ere (oraindik ez dela ezertxo ez dela gertatu dioten horiek, batez ere) lobbien konsignak itsu-itsu zabaltzen dutenak! Eta batez ere, tragediaren erdian nuklearraren beharra aldarrikatzen jarraitzen duten CONFEBASC-eko bozeramaileak. Horiengatik balitz Lemoizko zentrala lanean izango genuke.

Madarikatuak ere, beren interesa partikularengatik energia nuklearraren “dohainen” propaganda egiten ari diren langile astapotro ustel horiek! Eta gizarte kontsumistan goxo bizi al izateko nuklearrekin ados daudenak!

Eta madarikatua kapitalismoa! Ingurumenaren egoera aztertzen dituzten adituek zera esaten digute: "Mende erdian, ahalik eta etekin gehien lortzea helburu duen munduko ekonomia -kapitalista- zazpi bider handitu da, baina ekonomia hori sostengatzen duten sistemak suntsitzen ari dira: itsasoaren gehiegizko ustiaketa eta kutsadura, ur eskasia, zoruaren erosioa, baso soiltzea, klima aldaketa, espezie ugariren galtzea, baliabideen eskasia, hondamen naturalaren ugaritzea. Guzti horrek ondorio bat dakar: biziari eusteko behar diren zikloek oreka baten menpe daude. Egun oreka hori arrisku latzean dago, betirako galtzeko arriskuan". Erantsi beharko genieke gerra nuklearra eta istripu nuklearraren arriskuak.

Izan ere, ekonomia arloan bezala, pertsona guztientzat eskubide guztiak bermatzea eta naturarekiko oreka ekologikoa ziurtatzea ezinezkoa dela neoliberalismoaren markoan, eta ezta kapitalismo abegikorrago batean ere.Beste askotan esan duguna, errepikatuko dugu. Errepide sarean, garraio arloan zein industria edo energia arloan ere, norabidez aldatzeko aroa iritsi da. Emergentzia galgak sakatzeko ordua.

Hots! !NUKLEARRAK? EZ, ESKERRIK ASKO! Berriro ere, gure hormak kartelez, garraioak (publikoak badira hobe) pegataz eta gure paparrak txapaz bete behar ditugu, eta kaleak berreskuratu! ETA GAROÑA LEHENBAILEHEN ITXI ARAZI!

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak