ABERRI EGUNA, 2011. Gernika eta Baigorri

miércoles, 20 de abril de 2011 ·






Aberri Egun bakoitza, garaian garaiko edukiez bete behar dugu. Egun, bakea lortzea helburutzat dugu; baita, gure etorkizuna erabakitzeko ahalmen politiko orokorra lortzea (autodeterminazio eskubidea, hain zuzen); baina ezin albora edo bigarren mailan utzi, berebiziko garrantzia duten zenbait esparru edo gaietan (besteren artean ingurugiroan) gure herriak jasaten ari duen enbata edo tsunami suntsitzaileari aurre egiteko beharra. Eraikuntza nazionala ezin da izan ideal abstraktu edo ideologikoa. Aberria, klase sozialak eta pertsonak osatzen dute, eta lurraldea egituraz eta azpiegituraz antolatzen da.

Europa birmoldatzen ari da, baina Zazpiak Bat, oraindik gauzatu gabeko egitasmoa dugu, eta horrek kezkatzen gaitu. Kapitalistek inoiz baino etekin handiagoak ateratzen ari dira langileen bizkar, eta gainera, gure ongizatetxo maila bermatzen dituzten zergen zati garrantzitsuena langileen poltsikotik ateratzen da (are, aldundiek murriztu nahi dituzke kapitalistek ordaintzen duten zatia). Eta inguruneren alorrean gertatzen ari dena kezkatzen gaitu bereiziki. Natura, inguragunea, inflexio egoeratik haratago joanda (eta oso gertu gaude egoera horretatik) itzuli ezina bilakatzen baita. Hor datza gakoa.

Zoritxarrez, naiz eta aldian aldiro, egoeraren larritasunaz jabe direla imintzio eta teatroa egin, aberria (espainola edo euskalduna) eta demokrazia aho bete hitz ari diren mandatariek ez dute norabidea aldatu nahi. Are gehiago, lasterketa zoro batean tematu dira.

Horregatik, egun seinalatu honetan aldarrikatu dezagun batera: Aberri libre eta burujabe, eko-sostengarria eta esplotaziorik gabea!

Datozen tokitik datozela behartuta hala gogoz datorrenei irekia; gizon eta emakumez osaturiko gizarte igualitarioa, eta bere inguramenarekin errespetuz jokatuko duena!

Eta egitasmo horretan elkarturik goazen batera Ipar eta Hegoalde (eta hegoaldean Nafarroa eta Erkidego Autonomoa), ahaztu gabe auzo-herriek ere (elkarrekiko errespetuz oinarritutako internazionalistak izatera behartuta baikaude).

Euskal Herrian, 2011ko apirilaren 18an

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak