Haserretu zaitez / Indígnate

viernes, 20 de mayo de 2011 ·

Haserretu zaitez herritarren zerbitzura ez dauden udalekin

Euskal Herri osoan erresistentzia soziala antolatzea da aurretik dugun zeregin garrantzitsuena. Langileen mobilizazioak ezin dira gertakari isolatuak izan, mobilizazio sozialen ziklo berri baten abiapuntu eta gizartearen ezinegona borroka kolektiboa bihurtzeko tresna baizik. Hurrengo udal hauteskundeen aurrean, mobilizazioen jarraipena lantzea da Gorripidea eta Antikapitalistak taldeen gaur egungo helburu nagusiena.

Ez dago laburbiderik ezta formula magikorik norabide honetan aurrera egiteko. Lan prozesu luzea izango da, presarik gabe, hausnartuz, eztabaidatuz eta berriro hausnartuz eta eztabaidatuz, gaur egun hainbat erakunde eta eragile sozialetan dauden pertsona ezberdinen bateratzea bilatuz. Bateratze hori gune anitzetan bilatu behar dela uste dugu, batzuetan bat eginez eta beste batzuetan, beharbada, ez.

Gorripideak eta Antikapitalistakek hauteskundeak eta alor politikoa gune horietako bat dela uste dugu. Esperientziak erakutsi digunez, ezker erradikalak eremu horretan lehiatzeko zailtasun eta oztopo asko ditu gaur egun. Eta, naiz eta hurrengo udal hauteskundeetan antikapitalista guztion bateratzea lortzeko aukera ez izan, badakigu etorkizunean bateratze hori bilatzen jarraitu beharko dugula, hauteskundeetan ere ezker instituzionalaren monopolioari aurre egiteko.

2011eko maiatzeko hauteskundeen aurrean, Gorripideak eta Antikapitalistakek langileen haserrea era baterakoian antolatzea eta ekologista, feminista eta internazionalisten haserrea batzea proposatzen diogu Euskal Herriko ezker sozial eta politiko osoari; gure eskubideen alde borrokatzeko eta udalak herritarren zerbitzura jartzeko indar eta borondate gehienak batzeko helburuarekin.

Hauteskundeen gainetik, Gorripideak eta Antikapitalistakek mobilizazio sozialen ziklo berria sendotzeko lanean jarraituko dugu energia berriekin, borroketan aldamenean ditugun hainbat lagunekin batera, gaur egun gero eta beharrezkoa den “ezkerraren ezkerra” eraikitzeko.

Eskubiaren eta sozialiberalismoaren proposamen nagusiek bazterketa soziala, arrazakeria, beharrezkoak ez diren gastuak, aht-a, homofobia, ustelkeria, solidaritate eza eta partehartze demokratikoaren gabezia ekarri dizkigute (errepresioa, aukera politikoen ilegalizazioa...) eta udalak errealitate honen parte dira. Konponbiderik ez dagoela eta errealitatea onartu behar dugula esaten digute, baina badakigu gezurretan ari direla, beharrezkoak diren alternatiba posibleak daudelako, arabiar herrietan edo Amerikan ez ezik, baita Europan ere, Islandia, Italia, Frantzia edo Greziako mobilizazioek erakutsi diguten bezela. Ez digute ziria sartuko: "duintasun erreboltaria eraikitzen ari gara”. Milaka eta milaka pertsonak gara errealitate hau aldatu nahi dugunok, beraien “errealitatearen” aurrean haserretzen garenok, beharrezkoa den aldaketa denboran jarraipena duen erantzun sozial globalak ekarriko duela uste dugunok. Herriz herri. Borrokaz borroka. Udalaz udal.

Antolatzera dei egiten dugu, ezin dugu gure etorkizuna hauteskudeetan eta egungo egoeraren erantzule den eta planeta osoko pertsonei eta herriei hondamendia ekarriko digun sistema ustel eta tranpati baten eskuetan utzi. Antolatzera dei egiten dugu eta “udal erakundeen gure ordezkariei” langileon haserrea entzutea exijitzen diegu.

Haserretu zaite zeta borrokatu ezazu:

Udal demokratiko eta partehartzaileen alde. Demokrazia partehartzailearen alde.

Administrazio publikoetan adiskidekeri, jauntxokeri eta nepotismoaren kontra eta ustelkeriaren kontrako borroka tinkoa.

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna errespetatzen duten udalen alde. Hiri integratzaile, eta kultur eta arraza anitzekoen alde. Arrazakeria, xenofobia eta homofobia gure herrietatik kanpo.

Herritar guztien zerbitzura, eta ez gutxi batzuena, dagoen ekonomia sozial eta jasangarri baten alde.

Kalitatezko zerbitzu sektore baten alde. Langabezia borrokatu behar du eta herritar guztiei pobrezian ez bizitzeko oinarrizko errenta bat bermatu behar die.

Euskal Herriko kultura eta hizkuntza nazionalak defendatzen ditugu, herri bezela dugun duintasuna defendatzeko modu bezela. Herritarrek administrazioan euskara erabiltzeko duten eskubidea bermatu.

Udal sektore publikoa indartu, pribatizazioak amaitu eta egin direnak herritarrei itzuli. Sektore hau udal langileen eskubideak errespetatu eta enplegu egonkorra ardatz duen lan-harremanen eredu batean oinarritu behar da, gazteriak gure herrietan lan egin eta bizitzeko aukera izan dezan.

Hirigintza plusbaliotan oinarritu beharrean fiskalitate progresiboan oinarrituko den udal finantza eredua defendatuko dugu, iruzur fiskala borrokatuz eta aberastasuna hobeto banatzen lagunduz.

Gure herri eta hirietan landa eremua eta ingurugiroa errespetatzeko beharra.

Etxebizitza sozial eta duin bat izateko eskubidea, horretarako alokairuko udal etxebizitza parkea sortuz.



Indígnate con unos municipios que no están al servicio de la ciudadanía

Organizar la resistencia social, en el conjunto de Euskal Herria, es la tarea primordial que tenemos por delante. Las movilizaciones de los/as trabajadoras no puede quedarse en un hecho aislado, sino que debe constituir un punto de inflexión para iniciar un nuevo ciclo de movilización social y traducir el malestar social en lucha colectiva. Se trata de buscar una perspectiva de continuidad y ese es ahora mismo el objetivo prioritario para Gorripidea y Antikapitalistak ante las proximas elecciones municipales.

Para avanzar en esta dirección no hay atajos ni fórmulas mágicas. Será un proceso largo de trabajo sin precipitación, reflexionando, debatiendo y volviendo a reflexionar y debatir, buscando siempre la confuencia de gentes diversas, que hoy están en distintas organizaciones o que forman parte de los movimientos sociales. Pensamos que hay que buscar esa confluencia en muchos espacios, coincidendo en unos y quizás no en otros.

Gorripidea y Antikapitalistak pensamos que uno de esos espacios es el terreno politico y electoral. Sabemos muy bien, por propia experiencia, las dificultades y los obstáculos que hoy tenemos la izquierda radical para enfrentarnos en este terreno. Y sabemos que hoy a pesar de no haber podido buscar esa confluència de los/as anticapitalistas para afrontar los proximos comicios municipales debemos seguir buscando cómo disputarlo en un futuro a la izquierda institucionalizada que lo monopoliza…

Desde Gorripidea y Antikapitalistak proponemos al conjunto de la izquierda social y política del Euskal Herria organizar unitariamente la indignación de los /as trabajadores/as unificar la indignación de los ecologistas, feministas e internacionalistas unitarias para las próximas elecciones municipales y autonómicas de mayo del 2011, con el objetivo de juntar los máximos esfuerzos y voluntades possibles para seguir luchando por nuestros derechos y por unos ayuntamientos al servicio de sus ciudadanos y ciudadanas.

Más allá de las cuestiones electorales, Gorripidea y Antikapitalistak seguiremos trabajando con energías renovadas para que se consolide el nuevo ciclo de movilización social y para construir en él, junto con compañeras y compañeros con quienes ya estamos codo con codo en las luchas, esa cada día más necesaria “izquierda de izquierdas”.

Los grandes propuestas politicas de la derecha y el social liberalismo nos ofertan exclusión social, racismo, gastos superfluos, tav, homofobia,corrupción, insolidaridad… y falta de participación democrática (represión, ilegalizaciones de opciones politicas…) y los ayuntamientos que forman parte de esta realidad. Nos dicen que esto no tiene arreglo, que hay que asumir lo que tenemos.. pero sabemos que mienten, sabemos que hay alternativas posibles y necesarias, No solamente los Paises Arabes o en América, también en Europa, el ejemplo de Islandia y de las movilizaciones en Italia, Francia, Grecia,… no nos engañarán: “estamos construyendo la dignidad rebelde”. Somos miles… y miles los que queremos transformar esta realidad, los que nos indignamos contra “su realidad” los que creemos que el cambio necesario esta en la respuesta social, global y continuada. Pueblo a pueblo. Lucha a lucha… Ayuntamiento a ayuntamiento.

Llamamos a la organización, a no confiar nuestra suerte a unas elecciones y a un sistema corrupto y tramposo que se ha demostrado culpable de la situación actual y que lleva al caos al planeta y, sobre todo, a las personas y pueblos que en él vivimos. Llamamos a organizarnos y exigir de “nuestros representantes en las instituciones municipales” a escuchar la indignación de los/as trabajadores/as.

Indígnate y lucha:

Por unos Ayuntamientos más democráticos y participativos. Por la democracia participativa.

Contra el clientelismo, el caciquismo y el nepotismo en la administración pública y por una lucha decidida contra la corrupción.

Por unos ayuntamientos de mujeres y hombres iguales. Queremos unas ciudades de integración, multicultural y multirracial, donde no tenga cabida ni el racismo ni la xenofobia y donde la homofobia este desterrada de nuestro entorno.

Por una economía social y ecológicamente sostenible al servicio de la inmensa mayoría de la ciudadanía y no de grandes fortunas.

Apostar por un sector servicios de calidad, capaz de combatir el paro y garantizar a todo ciudadano y ciudadana una prestación económica básica para no vivir en la pobreza.

Defendemos la cultura y lengua nacionales de Euskal Herria, como forma de defender también nuestra dignidad como pueblo. Recuperación del Euskara como derecho de los administrados/as a la utilización de la misma.

Potenciar el sector publico municipal, que ponga fin a las privatizaciones y revierta las ya realizadas, que tenga como eje el impulso de un modelo de relaciones laborales basado en el empleo estable y con derechos de los trabajadores y trabajadoras municipales que permita a la juventud trabajo y un futuro en nuestros municipios.

Defenderemos un modelo de financiación municipal no basado en las plusvalías urbanísticas, sino en una fiscalidad progresiva, que combata las bolsas de fraude fiscal y que ayude a una mejor distribución de la riqueza.

Necesidad de que nuestros pueblos y ciudades sean ciudades donde se respeten el medio rural y el medio ambiente.

Acceso a la vivienda social digna, creando un parque de viviendas municipales en alquiler.

Video: http://www.youtube.com/watch?v=GkjF_TEOOjM

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak