Hiru Tsunami

miércoles, 25 de mayo de 2011 ·

Joxe Iriarte, Bikila

Aurtengo hauteskundeak testuinguru latz batean eman dira: jendea gogor kolpatu duen sistema kapitalistaren krisi ekonomikoa; aurrekaririk ez duen ingurumenaren krisi larria, mehatxatzen gaituen aldaketa klimatikoa izanik krisi horren agerpen ikusgarriena, nahiz bakarra ez izan.

Eta gauza berria, hirritaren benetako matxinada sortu da (baketsua formetan, erradíkala eskarietan), krisiaren erantzule eta Espainian nagusi diren partidu politikoen arteko konplizitatearekin nazkaturik. Oldarrak, hauteskunde prozesua nahastu du, partiduen arteko lehia aspergarria bazterrean utziz eta herriko plazetara eraman du atentzioa. Kanpamendu gisa antolaturik, batzar iraunkorrak bihurturik, ideia eta adin desberdinetako pertsonak, modu kolektibo eta publikoan, benetan eragiten dieten arazoei buruz eztabaidatuz. Horrela erakutsi dute zer den benetako demokrazia (garai batean ezker muturrekoak soilik azpimarratzen bait zuten demokrazia liberal formala eta kapitalista eta demokrazia erreala edo sozialista berezituz).

Elementu guzti horiek islatu dira emaitza kontraesankorretan, hiru tsunami mota gisan: lehen tsunamia, joera autoritario eta ultranazionalista espainola indartuz; bigarrena, oldartze hiritarra; hirugarrena, Bilduren ingurukoa. Lehena, beste biei kontrajarria. Azken biak, bakoitzak bere modura, lehenaren aurkako etorkizuna elikatzen dute edo beharko lukete.

Ikus dezagun.

Lehen tsunamia (PPren garaipenarekin lotua) krisiari muturreko jarrera polítiko kontserbakorrez eta ekonomi neurri neoliberalez erantzun nahi diotenen mobilizazioen emaitza da. Eta tsunami horrek bere atzetik eraman du kapitalaren exijentziei makurturiko PSOEren kudeaketa penagarriarekin nahasi eta etsitutako hainbat jende. Gobernua aldatu beharra dago! Eta ulertu da kontserbadoreen txanda zela.

Horren ondorioa da M15-ari buruz esandakoak: “Hau da demokrazia eta ez Puerta del Sol-ekoa”. Eta Bildu instituzioetatik botatzeko asmoa. Hori da PPren asmoaren erakusle adierazgarriak.

Bigarren tsunamia, benetako hiritar matxinadaren iratzarpenarekin dator, batez ere MadriLen eta Bartzelonan. Nork ordaindu behar du krisia? Nork eta nola hartu behar dituen erabaki kolektiboak gizarte demokratiko batean? Galdera horiek batzar guztietan presente daudelarik, M 15ak eztabaida politikoaren erdigunean kokatu du demokraziaren kalitatearen auzia eta polítika ekonomikoan eta sozialean bira emateko dagoen premia. Baina ez da demokrazia gehiago eskatzera mugatu. Demokrazia gauzatu egin dute kanpaleku-hiri autoantulatuetan, eta Junta Elektoralen erabakiekiko intsumisio jarrera hartuz. Eta hauteskundeak pasa eta gero jarraitzea erabaki dute, sendotu eta zabaltzeko beste eremu geografikoetara (auzoak, hiriak etabar...) eta abian jarri dituzte mobilizazio berri eta irudimentsuak. Tsunami honek, berandu baino lehen, talka egingo du PPk gidatzen duenarekin, baina espero dezagun hirugarrenarekin batera joko duela.

Hirugarren tsunamia Euskal Herrian gertatu da, eta Bilduren inguruan eman da. Bere arrakasta, neurri handi batean ezker abertzaleak egindago bira estrategikoak eragindakoa da. Modu honetan erabateko baieztapena jasotzen du, eta erakusten du ETAren ekintza-bideak, auzi etikoak sortzeaz gain, traba zela ezker abertzaleak bere ahalmen elektoral eta soziala gara zezan. Bainan gainera, eta honek ere ez du Espainian parekorik (Ezker Batua ez baita gai izan, ezkerretik, PSOEren alternatiba gisa agertzeko), jende askok Bildun ikusi du eskatzen duena (M15ekoak bezala): korrupzioan inplikatu gabeko jendea eta politikatik etekinak atera nahi ez dituenak; instituzioetan gardentasuna eta garbitasuna ezarri nahi dutenak, eta gainera murrizketa sozialen aurka, makro-azpiegituren aurka eta duintasuna eta lurrarekiko orekaren aldekoak.

Horregatik, nire ustez, badaude bigarren eta hirugarren tsunamien artean sintonia egoteko baldintzak. Biolentziaren amaiera urrats garrantzitsua da intsumisioa eta ez-biolentziaren aldekoa sortu den mugimenduarekin loturak egiten joateko. Autodeterminazio nahia, nork bere kabuz erabakitzeko nahia (batzarretan ageri den bezala), abiapuntu ona da nazioen autodeterminazio eskubidea onartzeko. Eta erakutsi duen izaera solidarioa oinarri izan eta bidea eman diezaioke elkartasun joera anitzei, besteak beste, eta argi agerian jarri den, nazioarteko elkartasunari.

Sortu diren eta sortzen ari diren esperantzei bidea eta garapena eman behar zaie: alkate eta diputatuak pribilegioei eta orain arteko eskandaluzko soldatei uko eginez; instituzioak ireki herritarrei, azpiegitura erraldoei galga jarriz eta aurrekontuak gastu sozialetarako...

M-15 mugimenduak lortu du kaleak eta herriko plazak berpiztea, eta hori, ezkerreko estrategian lehentasunezkoa izan da beti. Instituzioetan dagoen ezkerreko jendeari dagokio hori kontutan hartzea.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak