Mikelazulo Kultur Elkartean

miércoles, 25 de mayo de 2011 ·

Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkarteak XI. Poesiaren Astea antolatu du maiatzaren 26tik ekainaren 2ra bitarte.

Aurtengoan 'Poesiaren ibilbideak' gaiaren inguruan gogoeta egiteko baliatuko dira ekitaldi guztiak. Zeintzuk dira idatzia izan eta gero poema batek jarrai ditzakeen bideak? edizio moduak, errezitaldiak, beste diziplina artistikoekin egiten diren elkarlanak... edo poemaren burujabetasuna. Poesiaren bide posibleak aztertuko dira Poesiaren Aste honetan: xede horrekin errezitaldi bakoitzaren ostean haren egileekin hitz egiteko aukera egongo da, igandean egingo da goizean eta arratsaldean errezitaldi kolektibo irekia Oihana Leundak egin duen iruditik abiatuta idatziko diren poemekin, gogoetaren bidea osatzeko.

Atxikirik duzue egitaraua osorik, eta Leundaren irudia.

Informazio gehiagorako:
Mikelazulo k.e.: 943 517002 / 679 977 276 / 617 819 981 / mikelazulo@hotmail.com





Egitaraua:

Maiatzak 26, 20:00:
‘Huntza hezur berritan’ musipoema emanaldia. Hitzak Juan Ramon Makuso, biolina Jon Makuso.

Maiatzak 27, 20:30:
‘Duintasunaren eta askatasunaren koloreak’, herrialde arabiarretako poesian oinarritutako errezitaldi musikatua.

Maiatzak 28:
18:00etan ‘Bustilehorreko poemak (itsasoa eta jendea)’ errezitaldia: Jose Luis Otamendiren hitzak, Juan Azpillagaren musika.


20:00etan 'Igo gora' errezitaldia: Marco Bianchi (soinuak, ehundurak), Manex Agirre (ahotsa) eta Jon Aranburu (gitarra, zaratak, ahotsa).

Maiatzak 29, 10:30:
‘Poesiaren ibilbideak’ gosari-solasaldia, hiru gonbidaturekin: Imanol Epelde, Ixiar Rozas eta Auxtin Zamora, Mikelazuloko lan-taldea gidari.
Bazkaria Txintxarri elkartean

izena emateko: mikelazulo@hotmail.com

17:00etan errezitaldi kolektiboa, Oihana Leundak egindako iruditik abiatuta. Parte hartzea irekia izango da eta Poesiaren Astean aurreko hamar urteetan parte hartu duen jendea ere gonbidatuko dugu parte hartzera.

Ekainak 2, 20:00:
‘Bulkada’ liburuan oinarritutako errezitaldia, Jon Benitoren eskutik.

*Bazkaria izan ezik, ekitaldi guztiak Mikelazulon izango dira.
** Kartela: Oihana Leunda.

EMANALDIEI BURUZKO INFORMAZIOA:

POESIAREN IBILBIDEAK

“Hamar urteko ibilbidearen ostean gogoetarako erabiliko dugu XI. Poesiaren Astea Mikelazulon. Hamar urte hauetan poesiari loturiko argitalpen, erakusketa eta emanaldi ugari ezagutu dugu. Aste osoko egitarauak prestatu arren sarritan geratu izan gara esku artera iristen zitzaizkigun proposamen guztiak ekitaldien zerrendan sartu ezinik. Poesia gutxiengo batek jarraitzen omen duen literatur generoa izanik, nola uler tamainako mugimendua? Poesiak dituen berezko ezaugarriek erraztu dezakete publikoarekiko harremana eta beste diziplina artistiko batzuekin egiten ahal den elkarlana? Poesiaren Aste honetan atzera begiratuko dugu aurrerako grinaz, eta galdera horien inguruan mugituko gara parte hartzaileen laguntzarekin: emanaldien ostean solasaldi laburrak egingo dira ikusi berri diren errezitaldiei buruz, gogoetarako tartea zabalduko da igande goizeko gosari-solasaldian”. Mikelazuloko lan-taldea.

HUNTZA HEZUR BERRITAN

Huntza, landare apala da; paretak eta beste euskarriak behar ditu garatzeko, bere ibilbidea egiteko. Ni, gizaki bezala, bidea egiten ari naiz, egunero goizeko argiarekin batera.
Ez dut sinesten esaten denean, poesia agortua dagoenik, agian hori esaten duenak, bera da, agortua dagoena. Gizakiaren ahalmena hor dago, giza baldintza hori baita, beti egon behar dugu gure izpiritua lantzen, argitzen.

Gogoratzen dut nire haurtzaroan, Errenterian saiatzen ginen trolebusa bi pisutakoa hartzen. Goiko solairu horretatik, nire begirada iruditzen zitzaidan, argiagoa zela. Eta gogoratzen dut Donostiarako bidean, Mirakruz gainera heltzen ginenean, nola ezkerretako etxean huntzak paretetako bidea egiten zuen, bere leihoak eta alboan zegoen begia, inguratuz. Hori niretzat liluragarria zen. Nire ibilbidean hori saiatzen naiz egiten, begiratu eta hedatu nire sorkuntza, hezur berritan nahiko nuke egotea.

Ume harren begirada gosetia, huntzak duen ibiltzeko nahia, ez dut agortzea nahi, hori agortuko da hezurrak agortzen direnean. Gizakiaren begirada ez da itzaletan geratu behar, itzalak nire begirada itzali egiten baitu.
http://www.makuso.com/


0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak