ARRASATE: Euskal preso eta iheslarien aldeko kontzentrazioa

jueves, 27 de enero de 2011 · 0 comentarios

EUSKAL PRESOAK, EUSKAL HERRIRA

http://www.mondraberri.com/mondraberri/agenda.item.action?id=887472&type=0438647&menuId=&onlypath=true

Pentsioak: Iparraldeko jendearen bidetik jo dezagun!

miércoles, 26 de enero de 2011 · 0 comentarios

Lidia Rekagorri y Diego Calvo (Antikapitalistak), Iosu Murgia y Mikel Zurbano (Aralar), Exabier Arrieta y Ana Etxarte (Alternatiba), Mikel Isasi y Josu Perea (Gorripidea), Joxean Cuesta y Vicente Silva (Ezker Batua-Berdeak)

Quilapayun musika talde txiletarrak ezagun egin zuen abesti batek zioen aberria ez dela fusila eta bandera, lurra lantzen ari diren nire anai-arrebak baizik. Hots, antolatuta dauden edo geuk antolatu nahi ditugun entitate politiko-administratiboek ez dute inolako zentzurik izango komunitate horretako kideak diren pertsonen bizi baldintzak hobetzeko baliagarriak ez badira.

Gobernatzen gaituztenek ideia horrekin bat egingo balute, ez lituzkete inolaz ere hartuko krisiaren aitzakiaz indarrean jarri edo prestatzen dituzten gizartearen kontrako neurriak. 4 milioi langabetu dauzkan herrialdean, lehentasuna lanpostuak sortzea izan beharko litzateke, eta ez langileak kaleratzea subentzionatzea. Hego Euskal Herrian kobratzen diren pentsioetatik % 71a pobreziaren mugaren azpian daude, eta estatu espainiarrean % 84a. Gauzak horrela, lehentasuna pentsioak hobetzea izan beharko litzateke, eta inolaz ere ez izoztea. Era berean, etorkizuneko pentsioak hobeak izatea bultzatu beharko litzateke, hain urriak ez izateko, eta inolaz ere pentsioa kalkulatzeko epea luzatzea % 20an gutxitzeko.

Hego Euskal Herrian 25 urte baino gutxiago duten gazteetako % 32a langabezian dago, eta lanean daudenetako % 59,5ak behin behineko kontratuak ditu. Bestalde, lanaldi laburreko kontratu gehienak emakumeei egiten zaizkie. Datu horiek ikusita, edonori bururatzen zaio pentsioa eskuratzeko gutxieneko luzatzen bada, edo pentsioa kalkulatzeko epea luzatzen bada, milioika emakume eta gazte pentsiorik gabe edo oso eskasa den pentsioarekin geratuko direla.

Eredu ekonomiko nazkagarria da pertsonak ume direnetik hiltzen diren arte lan egitera behartzen dituena. Gizateriaren zati handiak egindako borrokaren ondorioz, haurtzaroa prestakuntza eta hazkuntzarako errespetatzea lortu da, eta helduaroa ez dela soilik lan egitea kontsideratzen da. Harremanak, gizarte ekintzak, zaletasunak eta, jakina, deskantsatzea ere bizi zibilizatuaren ezinbesteko osagarriak dira. Baina horretarako gutxieneko osasun maila behar da. Osasun onean bizitzeko bataz besteko itxaropena 57,2 urtekoa zen gizonezkoentzat eta 53,4 urtekoa emakumezkoentzat (espainiar estatuko datuak, 2007), eta datu horiek esplikatzen dute langile asko 65 urte bete baino lehen jubilatzen dela, orain ekidin nahi duten egoera, alegia. Erretreta adina 67 urte bete arte atzeratzen bada, gure bizitzaren urte erabilgarri guztiak lanean emango ditugu (azken urteak zailtasun handiz) eta ezin izango gara erretretaz disfrutatu, osasun kaxkarra izango dugulako. Gainera, norberaren lan mota eta maila soziala osasun egoera beste edozer baino gehiago baldintzatzen duten faktoreak dira. Beraz, neurri horiek askoz kaltegarriagoak dira lan astuna eta maila sozioekonomiko baxua dutenentzat.

Neurriak hartzen dituzten politikariek ez dute pertsonen ongizatea helburu. Beraien aberria fusila eta banderarena izango da, gorri-horia edo bikruzifera, baina ez pertsonen aberria. Are gehiago, beraien aberri bakarra diruarena da, dirua daukatenek baitira gobernuek egin behar dutena erabakitzen dutenak. Herritarrei botoa eskatzen zaie, baina merkatuentzat gobernatzen da. Eta herritarrek hutsaren hurrengoa izateaz ez jabetzeko, sasi aukeraketa proposatzen zaie, murrizketak konbentzimendu osoz egiten dituzten eta zapaltzen dituzten eskubide sozialak babesteko egiten dutelako aitzakia jartzen dutenen artean.

Neurriei aurre egiteko moduei dagokienez, berriz, desberdintasunak daude leku bakoitzean. Estatu espainiarrean gehiengoa duten sindikatuek erreformak gobernuarekin adosteko bidea aukeratu dute, merkatuak baretzeko eta etor daitezkeen neurri batzuk ekiditeko asmoz. Hala ere, gaur amore emateak ahulago egingo gaitu, eta hurrengo sasi-negoziazioetan emaitzak askoz okerragoak izango dira.

Baina, zorionez, gero eta gehiago gara Frantziako ereduaren alde egiten dugunok. Han gobernuaren neurriek oso erantzun sozial gogorra jaso dute. Greba ugari egin dira, hala arlokoak nola orokorrak, mobilizazio plangintza baten barruan. Ez dute lortu erretreta adina 62 urtetara ez atzeratzea, baina argi dago Frantziako gobernuak bi aldiz pentsatuko duela murrizketa gehiago proposatu baino lehen, herriak erantzungo duela dakielako.

Guretzat bereziki inbidiagarria da Iparraldeko egoera, non estatu mailako sindikatuak mobilizatzen diren, eta sindikatu abertzaleek beraiekin datak eta deialdiak partekatzen dituzten, norberak bere ñabardurekin. Gainera krisiaren aurrean etengabeko erantzun soziala bultzatzen duen mugimendu sozial anitza eta aktiboa daukate: Oldartu.

Hori guztia dela eta, erakunde sozial eta politikoek, eta gizarte osoak berak ere, murrizketa sozialei aurre egiteko erantzun bateratua eta etengabekoa eman behar dugu. Urtarrilaren 27ko Greba Orokorrean parte hartzea bide horretan aurrera egiteko ezinbesteko urratsa izango da.

¡Contra el Pensionazo, las reformas y recortes sociales HUELGA GENERAL EL 27-E!

· 0 comentarios

Marcelino Freire, Mikel Isasi, Josu Perea y Javier Perez (Antikapitalistak y Gorripidea)

La mayoría de las personas asalariadas y paradas estamos pagando, sufriendo y sintiendo las crueles consecuencias de esta crisis del Capital, no podíamos empezar peor este enero del 2011. Desde el 2008 estamos sometidos a constantes despidos, EREs, autónomos sin trabajo,..., llegando a 5 millones de paradas/os. La precariedad de los contratos nos amenaza con la pobreza derivada del paro. Miles de familias son desalojadas de sus viviendas. Los precios y tarifas suben sin freno y los salarios y pensiones se recortan constante y gradualmente con respecto a estas subidas. La Reforma laboral nos recorta los derechos laborales y abarata los despidos. Los servicios sociales se recortan y privatizan, mientras aumentan los privilegios de los representantes políticos. Y ahora se empeora la situación, nos quieren robar 2 años de vida, aumentar los plazos de cotización y nos rebajan las cuantías a percibir por las PENSIONES.

Estas medidas ANTISOCIALES no parecen tener fin, además en febrero pretenden liquidar nuestras condiciones de trabajo y nuestros derechos en la negociación colectiva (los convenios). Y si no les paramos, están dispuestos a seguir mes tras mes, no se sabe cuántos años mas, con un PLAN DE AUSTERIDAD CONTINUO contra las clases asalariadas más vulnerables. Pretenden hacernos retroceder varias décadas en nuestras condiciones de vida y trabajo, para saciar la voracidad criminal de los beneficios de los bancos y las grandes empresas mientras pasan al estado y a los trabajadores las perdidas en estado puro.

El sistema, con sus medios de comunicación a la carta, nos venden, que todo esto es temporal. Es una especie de gripe del capital, que con cuatro tiritas y un poco de vinagre, se cura. Sí es verdad, para el que tiene dinero bajo un ladrillo. No lo es para los miles de trabajadores y trabajadoras despedidos, ni para los miles de familias embargadas, con sus viviendas subastadas, y la ruina general como común denominador en la antesala del horizonte diario de la supervivencia.

Para algunos: esta Huelga es una provocación. Para las personas afectadas directamente ha de ser una necesidad de hacerse fuertes ante tanto discurso conciliador y ramplón, donde los agresores salen indemnes y los damnificados, van al paro, o a una mini-asistencia social parapléjica y desbordada que les trata como perdedores y no, como ciudadanos y ciudadanas con plenos derechos.

Ya basta, no puede ser que los que no hemos generado la crisis la estemos pagando. Nuestra única salida es la lucha. Es la MOVILIZACION CONTINUADA, UNITARIA Y CONTUNDENTE. Tenemos que discutir en las empresas, en las zonas, en los centros de estudio, en los movimientos sociales un PLAN de movilizaciones CONTRA LAS MEDIDAS ANTISOCIALES DEL GOBIERNO Y DE LAS PATRONALES, que comience desde las mismas empresas y las zonas donde vivimos, que se fortalezca con las movilizaciones al unísono contra el gobierno de Zapatero, hasta llegar a la confluencia con el resto de las huelgas y luchas que se desarrollan en Europa contra los mismos planes que parten desde Bruselas, del Banco Central Europeo, del capital y de sus gobiernos.

Este mes la mayoría sindical ELA-LAB-STEE/EILAS-EHNE-HIRU han convocado HUELGA GENERAL PARA EL 27 ENERO en la CAV y Navarra. Los motivos y la necesidad están más que justificados. Pero hace falta que se prepare de otra forma, después de 6 meses de desmovilización, trabajar la masividad implica, que se discutan las acciones en Asambleas, que se contemple la unidad de acción local con los movimientos sociales, y sindical con el resto de organizaciones dispuestas a movilizarse como ESK, CNT y CGT. Apoyamos la huelga, pero echamos en falta, el haber hecho un esfuerzo por una convocatoria unitaria, con un emplazamiento explícito al resto de las fuerzas sindicales. La división sindical basada más en el modelo de nación que en el sindical es un lastre cada vez más pesado que perjudica a las personas asalariadas y dificulta la movilización social. Sabemos que es difícil cambiar la actual actitud de mucha gente de nada vale para parar las medidas del gobierno, por eso el sectarismo sindical es cada día un problema mayor y hay que trabajar para superarlo.

Cualquier trabajador/a entiende que solo desde la CAV y Navarra no se tira abajo la ley de Pensiones. Se ha de buscar la máxima unidad de acción a nivel de todo el estado propiciando fechas coincidentes en la movilización con CCOO, UGT, CGT, CNT, el sindicalismo alternativo y los movimientos sociales

CCOO y UGT tienen una enorme responsabilidad, deben hacer frente a la intransigencia del gobierno. En las mesas de dialogo y negociación, esta claro, solo hay más miseria y retrocesos para los/as de abajo. Los dirigentes de CCOO y UGT, por su poder de convocatoria, deben impulsar un PLAN DE MOVILIZACION CONTINUADA, que contemple todas las huelgas generales y movilizaciones, que sean necesarias, y que sea elaborado sin sectarismos con la participación de todos los sindicatos, plataformas y movimientos sociales que estén dispuestos a luchar. Desgraciadamente, su propuesta de hacer unos nuevos Pactos de la Moncloa no parece ir en esta línea.

Los firmantes de este articulo, expresamos que a pesar de todos los obstáculos del camino, vamos a trabajar y a movilizarnos por estos objetivos, para fortalecer la lucha por la defensa de nuestros derechos y necesidades, hasta conseguir derrotar todos estos planes de recortes, despidos, medidas y leyes antisociales que el gobierno de Zapatero, el PP, la patronal y los banqueros están impulsando.

¡Contra el Pensionazo, las reformas y recortes sociales HUELGA GENERAL EL 27-E!

Calentando motores

domingo, 23 de enero de 2011 · 0 comentarios

Bilbo. Acción conjunta entre Antikapitalistak y Gorripidea.

Esk: U-27-E GREBA OROKORRA!!

viernes, 21 de enero de 2011 · 0 comentarios

















ESK: http://www.esk-sindikatua.org/

VIDEO. Rumba flamenca en el Banco de Santander de Sevilla

jueves, 20 de enero de 2011 · 0 comentarios

Ante la crisis... creatividad y lucha SIEMPRE.
Altercado flamenco en el Banco de Santander de Sevilla. Vedlo pues seguramente lo retirarán de Youtube.

Gerraz eta Bakeaz

martes, 18 de enero de 2011 · 0 comentarios

Joxe Iriarte, Bikila

Askotan esan dut, eta errepikatu egingo dut, besterik gabe. ETAk borroka armatua utz dezan nire arrazoi nagusiak ez dira inondik inora sistema politikoa demokratikoa delako; ezta ere elkarrizketa eta kontzentzua direlako arazoak konpontzeko modu bakarra (borrokarik gabe, gu beti galtzaile).

Nire arrazoiak beste motakoak dira: hartzen dugun aldetik hartzen dugula, borroka armatuak, sufrimendua luzatzeaz gain, gero eta eragin negatiboagoak dituelako gurean: gatazkatik (politikotik jakina) irteteko behar den indar metaketa oztopatzen du; leku gehiegi betetzen du gure zereginetan; ia-ia gure indar intelektual eta politiko guztiak xahutzen ditu; dogmakeria eta setakeria ernarazten du oskol-kultura bat elikatuz, eta erdietsi nahi ditugun helburu politikoak usteltzen ditu okerreko bitartekoen bidez... Eta batez ere, euskal ezkerra berrantolatzeko eta estrategia berriak asmatzeko oztopo nagusia bihurtu delako. Hots, ETAk bere kabuz utziko balu borroka armatua, ezker abertzalearen eskuetan utziz bere mundua osatzen duen unibertsoaren berrantolaketa, izugarrizko mesedea egingo liguke.

Azkenean etorri da ETAren agiria. Ez nik nahiko nukeen bezain modu zehatz eta erabatekoan baina, 8ko manifestazioaren leloarekin bat eginik, urrats garrantzitsu bat eman da. Izan ere inoiz ez da beranduegi estrategiaz aldatzeko, eta alde horretatik ongietorria da ETAren erabakia.

Baina, ikas dezagun erruetatik (bakoitzak bereetatik, lehendabizi); eta oraingo hau izan dadila behin betikoa eta aurrerantzean ez dadila gertatu, berriro, ezusteko txarrik. Hau da, aurrean izango diren oztopoak duela hamar urtekoak baino askoz gogorragoak izango baitira gainditzeko. Presoen arazoa konpontzeko edo Partiduen Legeak ezarritakoak gainditzeko, adibidez. Ezker abertzaleak inoiz baino pazientzia eta irmotasun gehiago erakutsi beharko du hautu berriari eutsi ahal izateko. Eta ETAk zer esanik ez!

Izango da beta alperrik galdutako Lizarra-Garazitik honako hamar urteetako balantzea egiteko, eta oro har Trantsiziotik honako borroka armatuarena ere.

Dena den, arlo politikoan bake nahiak bidea egiten ari den bitartez, sozial arloan gerrarenak geroz eta nabarmenagoak dira. Hots, kapitalak eta beren erakunde eta instituzioek gobernu morroien laguntzaz klase-gerra gordina deklaratu diote langileriari eta herritar orori. Eta gerra horretan gero eta latzago joko du. Kontroladoreen aferarekin egin duena adibide bat besterik ez da. Kontroladorren akatsak akats, greba hori gobernuari baliagarri izan zaio aginte erakustaldia egiteko eta militarrak erabiltzea beharrezkoa badu, egingo duela ere.

“Estatuari pultsua botatzen dionak badaki galdu egingo duela” (Rubalcalba dixit). Horrelakoak dira gure agintariak: beraiek baino ahulagoekin, harro eta gupidagabe; nagusi eta jabeen aurrean, zakurra bezain apal eta leialenak.

Zorionez, Urtarrilaren 27an, Euskal herrian, berriro, Greba Orokorra izango dugu pentsioen erreformaren aurka. Zenbaterainoko eta zer nolako eragina izango duen gizartean, kontuan izanik nortzuk eta nola konbokatua den, beste kupeleko sagardoa dugu. Askotan esan dut Greba Orokorra (bere mugak kontuan izanik) dugula tresnarik eraginkorrenetakoa krisiari aurre egiteko. Baldin eta indar metaketa ahalik eta zabalena egiten bada, ekintza isolatu bat bezala ez bada ulertzen. Eta, egin ondoren, sindikatuak neguko kasernetara edo betiko martxara itzultzen ez badira. Eta zoritxarrez, egin diren Greba Orokor guztiek, arrazoi bat edo bestearengatik, ez dute bete baldintza hori bete.

Horrez gainera, gurean egitea ez de la aski. “Gure beharra ere bada, langile gisa eta nazio gisa, Madrileko eta Bartzelonako, Sevillako eta Parisko, Marsellako eta Baionako langileekin batera jotzea kapitalismoaren aurka eta askatasunaren alde. Sindikal jokabide salduak kritikatuz, estatuen mailan eta Europa mailan borroka-elkartasun esperientziak egitea garrantzitsua da”. Antzeko zerbait idatzi nuen irailaren 27rako, eta rirtzi berarekin jarraitzen dut. Beste baterako utziko dut zatiketa sindikalaren nondik norakoak aztertzea, baina garbi esan nahi dut: gobernuek (Madrilgoak eta bertakoak) eta patronalek duten jarrerari gogor eta batuta erantzuten ez badiegu, jai dugu!

Krisiak, gora-beherak gorabehera, luze joko du; eta konpontzen bada, planetaren lurralde eta zoko guztietan ematen ari den indar harremanen lehiak erabakiko du norabidea. Beraz ez gara onik aterako krisi egoeratik gizakia eta natura muturreko egoera batera eraman duen sistema hori pikutara bidaltzen ez badugu, eta aldi berean beste gizarte mota bat sortzeko pausu sendoak ematen ez baditugu, bai Euskal Herrian zein munduan. Eta horretarako estrategia bat gauzatu behar du bai ezker sozialak zein ezker politikoak. Gerta zer gerta, estrategia garbi eta gupidagabea daraman aurrera Kapitalak. Guk geurea gauzatzeko gai izan behar dugu.Irmotasuna erausteko.

Urtarrilak 27an, GREBA OROKORRA

· 0 comentarios

Patronala, banka, eta kapitalaren intituzioek, ari dira krisia hasi zenetik presioa egiten eta gobernu lagun edo morroiak erabiltzen ( izan eskubi gogorrenekoak Frantzian bezala, izan sozial-liberalak, Espiniar Estatuan bezala), eta arrakasta handiz. Hasieran finantza erakundeen pozoinez beteriko kutxak garbitu zuten diru publikoarekin eta aldi berean milioika prekario langabezira bota zuten. Ondoren beraiek sorturiko zor publikoaren aitzakiz, dituzten sor pribatuen beldur eta lehiakortasunaren izenean ofentsiba orokorra eratzen ari dira. Hauek dira lehen pausuak: gastua sozialak murriztu, soldatak behera, langileen eskubideak abolitu.

Ekainean ezarri zuten Lan Erreforma, despidoa merketuz eta subentzionatuz ere. Orain, erretiro adina 67 urtera eta kotizazio epea 25ra luzatu nahi dute. Ez dira azken neurriak. Ajuste itzela ezarri nahi dute. Zertarako? Krisiaren ondorioak arintzeko? Ez. Larriagotzeko. Krisia bera gainditzeko? Ez. Langile jende guztia hankapean jarriz kapitalistek behar dutena egiteko. Inposatu nahi duten bidea, miseria larriz, injustizia itzelaz eta lurraren suntsiduraz beteta dago. Ez dago zer negoziatu.

Besoak gurutzaturik geldituko ote gara bata bestearen atzetik datorren eraso, harrokeria eta irainak erantzun gabe? Mobilizazioari serio hartu behar zaio. Greba Orokorra landu beharra dago.

Patronalak eta gobernu espainolak, autonomikoak eta foralak, eta horien gidari eta euskarri diren partiduek (eta euren liderrak, besteak beste, Urkullu eta Artur Mas, Lopez eta Zapatero, Sanz eta Rajoy) amankomunean ari badira hondamenaren bidean, arrazoi gehiago elkarrekin jo behar dugu sindikatuak, langile eta hiritar guztiak.

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
La patronal, la banca, y las diversas instituciones del capital llevan desde el inicio de la crisis presionando a los gobiernos lacayos (sean de la derecha mas dura como en Francia, o social liberales como en el Estado Español) con gran éxito. No se contentaron con que ingentes cantidades de dinero de las arcas públicas se dedicaran a sanear las cuentas de la Banca, ni con mandar al paro a miles y miles de personas. Han utilizado cualquier excusa para exigir el recorte de los gastos sociales y de los derechos de las personas trabajadoras.

En junio aprobaron la Reforma Laboral que abarata y hasta subvenciona el despido. Ahora, quieren retrasar la edad de Jubilación a los 67 años y aumentar el tiempo de cotización a 25 años para su calculo final y poder cobrarla en su totalidad. Argumentan que lo hacen para mantener el Estado de Bienestar. Mentira. Lo hacen para que los trabajadores y la ciudadanía en general, paguemos los platos rotos producto de la especulación y el al afán de beneficio sin limites que domina al capital.

¿Vamos a quedarnos con los brazos cruzados mientras ellos sigue ejecutando sin piedad todo tipo de atropellos? Hay que continuar movilizándose. Hay que ir a la huelga general.

Si la patronal, el gobierno central y los autonómicos, y los partidos que los dirigen (con sus lideres al frente, Urkullu y Artur Mas, Lopez y Zapatero, Sanz y Rajoy) actúan unidos, razón de más, para que los sindicatos, los trabajadores y la ciudadanía afectada también lo hagamos.

Un alto el fuego suficiente, pero un proceso tutelado

martes, 11 de enero de 2011 · 0 comentarios

Ramon Zallo. Catedrático de EHU/UPV

EL comunicado del 8-1-11 no es el deseable para un alto el fuego de ETA, pero sí es el comunicado esperable de una organización no destruida -aunque muy tocada militarmente-, agotada políticamente y dañina para una corriente de izquierda abertzale histórica que mantiene unas bases sociales incólumes, a pesar de la larga ilegalización de su estructura política organizativa.

El comunicado tiene la misma fecha de la manifestación de fuerza y por los presos celebrada en Bilbao. Ojalá ambos hechos -manifestación y alto el fuego- fueran el anuncio del pase del testigo del liderazgo de una organización armada en quiebra a una fuerza política que tome las riendas definitivas porque tendría fuerza, legitimidad y proyecto.

La hipótesis del azucarillo -esperar que ETA, sin más, se rinda, disuelva, entregue las armas y además pida perdón- no responde al mundo real sino al deseo de quienes no quieren acabar con el problema y pretenden finiquitar al nacionalismo radical en su conjunto, sin importarles el dolor y la viabilidad de un país. Pero además es una tontería. Con un comunicado imposible de esas características no le quedaría a ETA nada para dialogar. Y a la izquierda abertzale ningún rol político. Por definición, las organizaciones armadas no se suicidan conscientemente ni dejan a sus presos colgados.



Es un comunicado unilateral y suficiente para empezar a abrir un proceso de paz y de pacificación porque se compromete a un alto el fuego permanente, general y verificable. Era lo que se le pedía desde los foros por el diálogo, incluidos los de Bruselas y Gernika. Ha cumplido.

Da margen para abrir procesos de diálogo técnico con el Estado a efectos de las secuelas de la violencia siempre que los observadores internacionales vean cumplida una agenda de requisitos. Otra cosa es que el Gobierno español lo quiera. También da margen para que las fuerzas políticas vascas, en la medida en que el proceso sea irreversible, se planteen diálogos sobre las salidas políticas en claves de democratización del país y de ejercicio del derecho de decisión que, al parecer, la presencia de ETA impedía. Dará, también, la oportunidad de que se vean caras y caretas de quienes han utilizado a ETA como excusa de su falta de compromiso con la democracia y con la nación vasca.

Suficiente sí, pero no era el deseable. Aparece como un alto el fuego no definitivo y sin garantías de final feliz. No aparece como irreversible. El comunicado se guarda ases innecesarios en la manga. Dice cuál y cómo debe ser el proceso. Si éste se desviara se entiende implícitamente que se reservan, de nuevo, la vuelta atrás.

De todos modos, no necesariamente hay que leer la primera parte del comunicado como unas condiciones que ponen al proceso, puesto que solo dice cómo lo ve ETA. Pero sí aparecen esos párrafos como reservas para una eventual vuelta atrás, lo que le da el carácter de proceso inquietantemente tutelado, especialmente cuando dice que "debe resolver las claves de territorialidad y el derecho de autodeterminación". Esa expresión puede interpretarse o no como la vuelta a la fórmula imposible que rompió el preacuerdo de Loiola y que, de nuevo y lamentablemente, la izquierda abertzale de Navarra ha resucitado en su comunicado de 29-12-2010, cuando le propone a Aralar que "se creará un órgano institucional que elaborará un Estatuto de Autonomía para los territorios de Araba, Gipuzkoa, Bizkaia y Nafarroa". O sea, dan el problema a resolver por resuelto y mediante magia que se salta las mayorías navarras. ¿Si no se acepta ese listón se acabó el proceso como en diciembre de 2006?


Ya es una mera impresión que tenga el aspecto de forzado por su propia corriente sociopolítica que se encuentra en condiciones difíciles de participación política. Parece que ETA no se termine de creer del todo la apertura ahora del proceso; y de nuevo estaríamos al albur de otras posibles mayorías en la cúpula dentro de unos meses. En sucesivos comunicados deberían despejar ésta y otras cuestiones. Tampoco extrañaría que el documento fuera el equilibrio de una negociación interna de convencidos, resignados y reacios obligados. Eso no da confianza.

Inaugura un proceso inédito: un diálogo mediante intermediarios, no directo, de pasos verificables. Quebrada la vía de las dos mesas -una de negociación técnica (Gobierno- ETA) y otra de negociación política (entre fuerzas vascas), en la que la primera mesa interfirió y arruinó la segunda- se abre un proceso con el protagonismo de unos observadores internacionales que han de tener la inteligencia de entender el proceso, leer en los límites de cada parte y ser propositivos. Todo ello lo convierte en un proceso dilatado.

Vistas las reacciones, no parece que este comunicado, si no va seguido de otros, le mueva al Gobierno y fiscalía a autorizar listas de la izquierda abertzale, lo que descarta que el motivo de la tregua sea ese sino que apunta más bien a un proceso a más plazo. De todos modos, uno no se imagina a un PP triunfante dentro de un año y pico dándole alas a un proceso de pacificación que no sea arrasador. Hay cierta prisa.

El Gobierno español puede hacer dos cosas: una, ningunearlo y, vista la inutilidad del alto el fuego, que ETA dentro de un año vuelva a la lucha armada con el consiguiente fracaso de Pilatos, de todos y de la oportunidad. Y otra que, con mano izquierda, canalice un problema endémico y nos quite de encima esta losa que lastra nuestra construcción política como país. De paso, si el tándem Zapatero-Rubalcaba lo hiciera bien, podría exhibir ante su oponente electoral, que hoy ya le gana por goleada, un resultado pacificador satisfactorio, incluso ante la opinión pública española.

Y para empezar ¿Qué hace Otegi en la cárcel? Todo lo que fortalezca a la izquierda abertzale política elimina la funcionalidad de ETA. ¡A ver si ésta va a ser la buena…!

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak