Erresistentzia globalizatu behar dugu

lunes, 27 de febrero de 2012 ·

BERRIA 12/02/24. Joxe Iriarte, Bikila. Gorripideako kidea

1.- 2008ko krisiaren hasieran, kapitalismoaren instituzioak, gobernu neoliberalak eta sozial-liberalak, une batez noraezean aurkitu baziren ere (kapitalismoaren birsorkuntza planteatzera iritsiz), azkar xamar gaindutu zuten noraeza, eta bere gobernu morroien bidez erasoari ekin zioten krisiaren ondorioak populazioaren gain deskargatzeko. Besteak beste, Europar Batasuneko zimentarriak astintzeraino iritsi dira.

Une hauetan, merkatuek, hau da, inbertsio bankuek, aseguru konpainiek, pentsio fondoek eta fondo espekulatiboek edozein motatako aktibo (europearrak) erosi eta saldu egiten dituztelarik, urrats erabakiorra eman dute benetako estatu kolpeak emanez, eta hasi dira zuzeneko ordezkarien bidez (teknokratak deituak) polítika murriztaile gogorrak ezartzen. Guzti honekin hiritargoaren gehiengo zabala sufrimendu larriak jasaten ari da.

Eta, PPren eskuetan dagoen Espainiar gobernuaren kontraerreforma ekonomikoa bide horretik doa!

2.- Neoliberalismoak, etekin ekonomiko finantziarioak jasotzeaz gain, indar harremanak klase kapitalistaren alde jarri du, langile klasea eta sektore herrikoiak ahulduz (klase egiturak eta sozializazio identitarioa bideratzen zuen habitat deseginez...) eta mogimendu sozial berrietako asko, beren diskurtso askatzaile bereganatuz eta pozoinduz, eta ezkerra europearra salbuespenak kenduta (lehendik baziren edo sortu berriak diren korronte antikapitalistak: Alemania, Frantzia, Portugal, Italia, Euskal Herria) desitxuratuz.

Gainera, (salbuespenak aparte) kapital globlalizatuak ez bezala, ezkerreko erakunde politikoek galdu egin dutela behialako internazionalismoa, eremu nazionalean ia soilik murgilduz, hala bere poposamenetan nola ohiko praktiketan. Eta hau bada beste desabantaila bat.

Eta, horri guztia iraultzeko denbora beharko da.

3.- Kapitalaren eta bere instituzioen neurri horretako erasoasi sendotasunez erantzun ahal izateko, ezker antisistemikoaren sektore guztiek izaera subersiboa eta anitza, internazionalista, antikapitalista eta transbertsala izango duen Europa mailako fronte politiko-soziala elkarrekin eraikitzeko ahaleginak egiteko obligazioa dugu, izaera desberdineko mogimenduak elkartuz: ekologismoa, feminismoa, langile mogimendua, askapen nazionalekoak, oinarrizko askatasun demokratikoen defentsakoak. Ez dago beste biderik!

Frontea, noski, eremu nazional eremu nazional (gure kasuan EH), estatal edo kontinentze mailakoen errealitate desberdinei egokitua beharko du izan.

Espainiako Estatuan, 2010eko Greba Orokorraren ondorengo kudeaketa sindikal saldu eta lastimagarriaren ondoren, mogimendurik esanguratsuena M15a izan da. Suminduen “espiritua” nolabait mogimendu altermundialistaren ondarearekin lotzen da, bainan krisiaren aurkako erantzuna nahiko berandu arte ez da eman.

Une honetan, antolakuntza eta ekintza modutan aldaketak esperimentatzen ari dira, oinarri sozialaren eraikuntza lehenetsiz, hastapenetan zabala bainan aldakorra zena eta orain urriagoa baina sendoagoa, eta batez ere eragileagoa da.

Euskal Herriari dagokionez, eta arrazoi desberdinengatik (neurri batean gatazka nazionalarekin loturikoak, bainan baita ere EHko sindikalismo eta mogimendu sozialen ezaugarri propioengatik) ez du izan Madrid eta Bartzelonan izan duen neurria eta eragina, bainan mogimenduaren sorrerak ondorio positiboak izan ditu. Aspaldiko tradizio asanblearioak eta demokratiko-erradikalak berrindartu ditu, eta forma eta praktika polítiko berriak planteatu ditu. Guzti horrek, izango du, lehenago edo beranduago, bere eragina norabide antikapitalista duten eta benetako demokraziaren aldeko partido polítiko eta mogimendu sozialetan.

3.- Oraingo krisi honek agerian jarri du sozial-liberalen paper kaltegarria, bainan baita ere formalki antikapitalista bainan nabarmen instituzionalista eta aldi berean gobernagarritasunaren kulturaren eta garrantzizko lorpenak lortzeko boterea (nahiz eta menpekotasunen) konpartitzea ezinbestekoa dela pentsamenduaren preso dagoen ezker baten mugak.

MODU BEREAN IKUSITA ZEIN KALTEGARRIA DEN kontsentsuaren kultura, polítika egokiaren paradigmatzat harturik. Kontsentsuaren kultura, ezkerraren eta emantzipazio mogimenduen minbizietako bat izan da. Disentsoaren faltan izan gara eta kontsentsu pozoinketa bat jasan dugu.

Guzti horrengatik uste dugu garrantzitsua dela ezkerreko indar antikapitalisten bilgunea lantzea, frente eraldatzaile anitzaren eratzailea, eta eremu guztietan, polítikoan zein sozialean aritzen dena.

Oharra: Zenbait sindikatuek Martxoaren 29rak Greba orokorrarako deia gin dute. Izan dadila aro borrokali berri baten abiapuntua.

http://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-02-24/004/001/erresistentzia_globalizatu_behar_dugu.htm

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak