Grezia

viernes, 2 de marzo de 2012 ·

Lagunok:

Zorraren aurkako Komite greziarraren izenean, zuengana zuzentzen gara proposamen batekin: herri greziarrarekiko elkartasun-egun europearra, handia, baterakoia, borrokalaria eta jendetsua antolatzea, borroka egun bat, aldi berean, Europa osoan ezartzen ari diren austeritate, pribatizazio eta zerbitzu publikoen eraispen politiken aurka, eta zor publiko grekoaren anulazioaren alde. Gure proposamenaren arrazoia begibistakoa da: Troikak, hau da, NMFa, Europako Banku Zentrala eta Europako Komisioa, zor grekoa aitzakitzat hartu du Grezia laborategi bihurtzeko eta bertan austeritate politika gogorak, ez-gizatiarrak, antidemokratikoak eta antisozialak frogatzeko. Akuri gisa gisa hartua, Herri greziarraren erresistentzia ahalmena eta pairamena frogatuz, Troikak politika berberak Europa osora orokortzeari bideak ireki nahi dizkio. Haatik, orain, hau da, akuri greziarrari aurrez aurreko eraso hori abian jarri ondoren, dudarik ez dago: Greziako kale eta plazetan ez dago soilik gizarte greziarraren, horren mezpretxatuak izan diren burujabetza eta demokrazia nazionalaren, herri greziarraren, langileen eta pentsionisten, langabetuen, gazteen, emakumeen eta gure herriko pertsona zapaldu guztien etorkizuna jokuan. Jokuan dagoena da hiritar europearren gehiengoa guztiz zabalaren etorkizuna, horientzat Troikak, erreakzio antidemokratikoak eta kapitalak etorkizun berdina marraztua bait daukate.

Eta ez gaude beldur esateko: 1936ean “behekoen” Europarentzat Espainia izan zena, horixe bera izango da gaur egungo Europarentzat 2012ko Grezia borrokan. 1936ean, derrota bat izan zen faszismo garailearen aurkako erresistentzia espainiarra tragikoki bakartua eta laguntzarik gabe gelditu zelako. Alferrikakoa da gogoraraztea orduko “akukri” espainiarraren derrotak erakarri zituen ondorio lazgarriak, eta gaur egun arte utzi dituen zauri irekiak.

Egiten dizuegun galdea xumea da: Historia errepika dadin nahi al dugu? Onartu ahal dezakegun gaurko “akuri” greziarraren zanpaketa, jakinda ondorio tragikoak izango dituela eta denbora luzerako Europako langile eta herri guztientzat?

Lagun estimatuak:

Jakin badakigu, zihur gaude, zuen erantzuna EZETZ erabatekoa eta ozena izango dela. Hala ere, hori ea da jadanik nahikoa gaur egungo egoera kontutan hartuz. Une honetan denbora desesperatuki hertsatzen gaitu, zeren herri greziarrak ez bait du erresistentzia mugagaberako margenik leporaino harmaturik eta oso ondo organizatu eta koordinatua dagoen klase etsai internazionalaren aurrean. Egoerak eskatzen du lehen elkartasun adierazpen eta manifestazio europearra, ekintza zuzen, zaratatsu eta masiboekin. Beste hitz batzutan, behar dugu –azken finea— “behekoen” Europa mailako mobilizazio bat bi helbururekin: alde batetik, herri greziarrari erakustea ez dagoela bakarrik, bere borroka Europako jende zapaldu guztiaren borrokaren parte dela, eta, horregatik, garaitzeko posibilitate gehiago dituela. Eta bestaldetik, jendetzazko erresistentzi mogimendu europearraren sorkuntza eta garapenerako lehen urratsa konstituitzea. Hori bait da benetan behar duguna!

Guzti hori kontutan harturik, uste dugu lagun estimatuok, Bruselaren apirilaren 7an egingo den batzarra (herrialde europearren eta Ipar Afrikako herrialdeen zorraren auditoriaren aldeko kanpainen bilkura) abagune egokia eskeintzen duela gure proposamena eztabaidatzeko eta modu horretako ekimenari bidea emateko, gure kontinentearen ahal den mogimendu sozial gehienen eta indar sozial, sindikal eta politiko gehienen babesa izan dezan.
Zuen erantzuna baikorra izango delakoan, zain gelditzen gara eta zuen aldetiko beste edozein ideia, proposamen edo ekimenak jasotzeko prest.

Adixkidetasunez.

Zorraren aurkako Komite Greziarra (http://www.contra-xreos.gr/)


0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak