Kritika eta autokritika

viernes, 16 de marzo de 2012 ·

Joxe Iriarte, Bikila

Ezker eraldatzailea -are iraultzailea bada- oinarri-oinarritik da sistemarekiko kritikoa. Eta zeregin horretan nahiko sendo ikusten du bere burua. Alabaina, deserosoa egiten zaio (zaigu), bere (gure) buruarekiko edo taldearekiko jarduerarekin (auto) kritikoak izatea, batez ere jarduera hori berria denean.

Adibidez, Berriako zutabegile bati harrigarria egiten zaio, “lehen (ezker abertzaleak) politika egiteko modu bat oldarkorregia-edo zelako kritikatzen zutenek, orain politika bigunegiak kritikatzea”. Nire ustez, esaldi horrek, ez luke inork harritu behar. Izan ere, egoera, berria izateaz gain, hain da konplexua eta zaila (batez ere krisi sistemikoari nola egin aurre eztabaidatzerakoan), ezen harrigarria hausnarketa eta irakurketa kontraesankorrak ez izatea litzatekeen. Kontua da zer kritikatzen den eta zer nolako helburuekin.

Esate baterako, nik txalotu egin dut -eta aldeko botoa eman ere bai-, ezker abertzaleak hartu duen bide berria -eta horrek dakarren iraganeko estrategiari buruzko nolabaiteko autokritika-, nire uste apalean aurrekoa baino askoz zuzenagoa delako. Urteak eman ditut esplikatzen, ETAren existentzia -alferrikako sufrimendua sortzeaz gain- gainditu ezinezko oztopo bat zela indarrak metatzeko eta ezker abertzale -eta horren aukera alternatiboek- “estrategia konpartituak” lantzeko. Baino antzeko iritzia izan dut instituzioetan lan egitea lehenetsi eta sistema kudeatzea lotu eta mugatu den ezkerrarekiko: EA, EB, ERC, BNG (PSOE jadanik niretzako ez da ezkerra). Izan ere, bi estrategia horiek, bakoitzak bere berezitasunekin eta arazoekin, funtsean, herria eta ekimen herrikoiaren ikuspegi ordezkatzailea konpartitzen baitute, eta bigarrenak gainera, sisteman integratzea garamatza.

Egun, borroka armatuaren auzia iraganaren gauza da. Instituzioarekiko mendekotasun arazoak berriz -eta boterea konpartitu gabe eraginkorra izatea ezinezkoa dela pentsatzeak dakarren morrontza-) gaurkotasun osokoa dauka. Iraganekiko autokritika ondo dago, baina, garrantzi handiagoa du gaur egun praktikatzen dena aztertzeak, eta kritikatu behar bada hala egiteak. Batez ere, oposizio izatetik instituzio esanguratsuak (Gipuzkoako aldundia eta hiriburua) gobernatzea jausi egiten denean.

Ezin ahaztu benetako nagusiak edo botere faktikoak kapitalaren jabeak direla eta izugarrizko presioa egiten dietela instituzioei. Eta beharrezkoa izanez gero, Grezian eta Italian bezala, beren esanetan egongo diren gobernuek ezartzen saiatzen dira.

Izan ere, Europako estatuak, naziotasunaren aldetik desberdinak izan arren, klase izaeraren aldetik denak dira burgesak, “ezkerrak” gobernatzen dituenak barne.

Horregatik, ezkerrak, -nazionalki “independenteak” diren estatuetan ere- guda zelaitzat eta etsaiaren lurraldetzat hartu behar ditu instituzio burgesen eremua, naiz eta hor lan egitea behartua izan, eta batzuetan, baita gobernatu ere. Bestela, goizago edo beranduago irentsiak izango dira.

Ezkerrak inoiz ezin da goxo egon instituzioetan, aitzitik, dagoena ondo eta modu ondratuan kudeatzen saiatu behar da, mugei men egin gabe -batez ere krisi garaietan-. Gobernuak edo oposizioan sistemaren aurka aritu behar du, eta, kanpoan, esplotatu eta zapalduen eta ingurumenaren defendatzaileen mugimendu sozialak eta borrokak sustatu (ikuspuntu antikapitalista batetik) eta lan horri lehentasuna eman.

Ez dago zeinak “instituzioetan aritzeak sisteman integratzea kondenatzen gaitu” dioen maldizio biblikorik, baldin eta zertarako gauden argi eta garbi badin badugu. Hortik eztabaidaren beharra.

Gaizki esanak barkatu, ondo esanak onartu!

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak