Nondik datorren hondamena… eta erantzunak

domingo, 25 de marzo de 2012 ·


Joseba Barriola

Europako Batasuneko komisioak, Europako Banku Zentralak eta Nazioarteko Moneta Funtsak osatzen duten blokea, “Troika” izenez ezagutua, finantza eta produkzio enpresa multinazionalen ordezkaria da. Eta hori da, Europako gobernu guztien onarpenarekin, Europako langileak eta nazioak hondamen bidean jartzen saiatzen ari dena. Merkatuaren tirania, demokraziaren ukazioa, kulturaren degradazioa, bioesferaren suntsitzailea. Inoiz baino garbiago geratzen ari da bi Europa daudela. Batetik, pertsonen, herrien eta bioesferaren hondamena dator, eta beste Europa bat ere badago, erantzuten ahalegintzen dena. Hutsune bat nabaritzen dut M 29ko grebaren inguruan agertzen diren proklama eta aldarritan: zein leku gutxi duen Troikaren jokoak. Erreforma laborala, zorra kitatzeko eta enplegua sortzeko gezurrekin defendatua, Troikak ezarritako agindua da, patronalek eta gobernuek gogo betez onartua. Greziako lagunek deika ari dira elkartasun agerikoa eta indartsua erakuts dezagun. Bide batez, Troikaren Europa honek Donostiari emandako saria (Kulturaren hiriburu europearra izendatzea) gozoki pozoindua iruditzen zait, ez bait dira niretzat bateragarriak kultura aske, demokrazia kateatua eta langileen miseria.

Bestalde, ez naiz eroso sentitu kaleetan “Espainia es nuestra ruina. Independentzia” kartelak ikusi ditudanean. Nik uste dut Espainiako Gobernuak eta patronalak krisi ekonomikoari ematen dion erantzunak langilego guztiz menpeko sorrarazteaz gain, baduela ere estatupeko nazioei egindako kontzetsio autonomistak estekatzeko asmoa. Konstituzioaren azken erreformak (defizitari tope zurruna ezarriz konstituzioan), eredu ekonomiko-sozialaren aldaketarako edozein pauso posiblea baldintzatzen du eta kate bat gehiago jartzen du. Horregatik guztiz egokia iruditzen zait Greba Orokorrean nazio askearen defentsa aldarrikatzea.

Bainan, momentu honetan eta Grebaren gaiari dagokionez, ezin dugu albo batera utzi beste nazioetan bezala (Catalunya, Galicia) Espainian ere Greba Orokorrean ahalegintzen direnak badaudela. Europan bezala, bi Espainia daude: Espainiako Parlamentuan islatzen dena eta Greba Orokorrean ahalegintzen ari dena. Eta Espainian greba arrakastatsua izatea, geuretzat, hemengo langileentzat eta gure nazioarentzat, onuragarria dela. Bestalde, ezin dugu ahaztu hondamendira garamatzan Erreforma Laboralarekin (eta aurreko erreforma guztiekin eta neurriekin eta Troikarekin) guztiz poztu direla bertako patronalak (Confebask eta CEN). Espainiako (boterea) gure “ruina” bada, ezin dugu ukatu Espainiako (boterea) espainolen hondamena ere badela. Muinean horixe da M 15 mogimenduaren esan nahia: demokrazia eta ez gara merkantziak. Gure askapen nazional eta soziala espainolen gehiengoarentzat onuragarria da. Eta horren aurka altxatzen den gotorlekua Espainiako Estatuaren eta gaurko Europa Batasunaren botereak dira. Horiek pitzatzea ezin bestekoa da eta horrela bada, aliantzak landu behar dira.

Azkenik, egoera kritiko honetan, greba orokorrak erronka bat da geure begiradarako. Kapitalaren akumulazioak merkantzia bihurturiko langile eta lurrari zukua ateratzeaz gain, langileen birsorkuntzarako ezinbestekoak izanik eta merkatuan kontatzen ez diren ekintzak eta lanak (jan, atseden hartu, elkarrekiko zaintza, lasaitasuna, laguntasuna, garapen pertsonala, pentsamendu askea, festa...), eta gizadi osoaren bizitzaren altzoa den bioesfera (nola neurtu dirutan klimaren onura, edota aidearen kalitatea, edota urarena, edo gaueko izarren ikusgarria) degradatzen ditu. Eta krisiaren ondorio hauek, ekologismoak eta feminismoak modu bereziz aipatuak, geure hasarrearen muinekoak dira, orainean egin beharreko aldaketen ardatzak eta alternatiba osatzeko ezinbestekoak. Izan ere, enplegua denontzat esateak, eskatzen digu jadanik zehaztapenak: lan ordu gutxiago bakoitzarentzat, denbora aske gehiago bizitza zaintzeko, eta lan ekologikoa.

Guzti honek, Greba Orokorretan izaten du presentzia. Greba egunean energia kutsagarrian eta materialen erabileran beherakada bat ematen da; egun horretan elkarrekin egoteko lasaian, solasean abagadune handiagoa dugu; egun horretan kapitalarekiko laneko menpekotasunari (kosta bazaigu ere) uko egiten diogu; egun horretan nazio langile gisa altxatzen gara; egun horretan gizadi osoan esperantza printza bat pizten dugu. On egin Martxoak 29 Greba Orokorra.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak