Euskal Herria burujabe eta ekosozialista

martes, 3 de abril de 2012 ·

Gorripidea

ABERRI EGUNA, 2012. IRUÑEAN

Kapitalismo basati batek hartutako mundu batean bizi gara (krisi hirukoitza ekarri duena, alegia, ekonomikoa, ingurugirokoa eta elikadurena); zaindari nagusiaren begiradaren pean, behar den lekuan su ta gar aritzeko prest dagoena (giza laguntza aitzakia hartuta gehienetan). Herri zein nazio gehienen burujabetasuna gutxitu edo ukatzen dituzte (Troika bezala ezagututakoa Europan euren aginduaz bete araziz, esaterako), eta humanitatea amildegiaren ertzetan jartzen ari direnak.

Beste behin, argi ikusten da, gaur egun ere, ezinezkoa dela nazio burujabetasunari heltzea ekoizpen baliabideen, diruaren eta ingurugiroaren eusgarritasunaren nondik norakoak argitu gabe; planetarekin bateragarritasunaren bidetik. Nazio burujabetasunak eta ekosozialismoak ezin dute bakoitzak bere aldetik ibili, etxeko gauzak lehenengo aitzakiapean.

Askatasun osoz erabaki nahi dugu Espainia eta Frantziaren parte izan nahi dugun edo Estatu independente bat osatu nahi dugun, herrien zein langileriaren zerbitzuan egongo den Europarekin elkartua.

Erabakitzearen aldeko gara. Are gehiago, erabaki nahi dugu, autoantolaketa politiko eta sozialearen bitartez, hautu handietan (estatu antolamendua) zein zehatzagoetan, esaterako, AHT, hondakin solidoak, Pasaiako super portua, nekazaritza eredua, finantza erakundeak, zergak eta abar.

Aurtengo Aberri Eguna erabakitzearen aldeko aldarria izan behar du, baina baita ere mundua kapitalismo basatitik askatzeko aldarriaren aldekoa. Euskal Herriaren askatasuna ez da besterik gabe etorriko burujabetasun hutsarekin, jendarte berri baten eraikuntzaren bideari heltzen ez badio behintzat.

Euskal Herrian, 2012k apirilaren 3an


Por una Euskadi soberana y ecosocialista

Vivimos en un mundo dominado por un capitalismo salvaje (que ha generado la triple crisis, económica, medioambiental y alimentaría); con un gendarme omnipresente dispuesto a intervenir a sangre y fuego donde haga falta (utilizando excusas como la ayuda humanitaria); quienes recortan y anulan la soberanía de la mayoría de los pueblos y naciones (la llamada Troika dicta sus ordenes, en toda Europa), a la vez que pone a la humanidad al borde del precipicio.

Hoy más que nunca, es imposible plantearse la soberanía nacional sin esclarecer la naturaleza de la propiedad de los medios de producción, del dinero y de la sostenibilidad medioambiental y su engarce con el resto del planeta. Soberanía nacional y eco-socialismo no pueden ser planteamientos que van cada cual por su lado según el enfoque de primero la casa y luego el color de la pintura.

Queremos decidir libremente si formamos parte de los Estados Francés y Español, o nos convertimos en un Estado independiente y asociado a una Europa al servicio de los pueblos y de la clase trabajadora.

Somos defensores del derecho a decidir. Es más, queremos decidir, mediante la autoorganización política y social, en lo grande (la organización estatal) y en lo específico, como por ejemplo el TAV, la gestión de los residuos sólidos, el Super Puerto de Pasaia, el modelo de agricultura, las organizaciones financieras, los impuestos, etc.

El Aberri Eguna no tiene que ser solamente una llamada a la soberanía vasca, sino también, una llamada a liberar Euskal Herria de las garras del salvaje capitalismo, solidaria en todos los caminos de la libertad humana.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak