Nazio askapena krisi sistematikoaren garaiotan

lunes, 13 de agosto de 2012 ·

Joxe Iriarte, “Bikila”. Gorripidea taldearen kidea


Globalizazioak mugak jarri dizkie eta higatu ditu estatuen ahalmen eta gaitasunak (Greziari gertatu zaiona da adibiderik garbiena). Baina ez hori soilik; estatu modernoaren oinarriak ere ezbaian jarri dira: demokrazia, hiritartasuna, burujabetza.

Aldaketa horrek ez du, haatik, esan nahi funtsa estatala duen inperialismoaren desagertzea (Estatu Batuak), ezta nazioarte mailako erakundeen oinarri estatala (ONU) edota kontinente mailan eratutakoak ere (Europako Batasuna bezala ALBA). Eta are gutxiago estatu-nazioarena.

Izan ere, Estatu-nazionalak burujabetzari dagokionez jasan duen higadura nabarmena bada ere, estatu-nazionalak bere lurraldeko herritarren bizitza baldintzetako alderik garrantzitsuenak determinatzen ditu hein handi batean. Eta, oraingoz, klase borrokaren eta konfrontazio guztien, borroka politiko-sozialaren funtsezko espazioa da. Horregatik, edozein prozesu eraldatzaileren muinean egon behar duen auzia.

Ikuspegi horretan oinarriturik, baieztatzen dugu Euskal Herrirako subirautza orokorraren helburua, eta aldi berean, Europako (Espainiar eta Frantziar Estatuaren menpean dauden herri eta klase guztiak barne) aurkako frontea edo aliantza benetako demokrazia eta askapen soziala helburu.

Inoiz baino beharrezkoagoa dugu ikuspegi internazionalista (kontuan izanik esparru honetan burgesiak izugarrizko abantaila hartu digula instituzio internazionalak gobernatuz) eta subirautzazalea estuki uztartzea, alde anitzeko (sozialista, feminista, ekologista, eta abar) estrategia bultzatuz.

Izan ere, duela hilabete batzuk genioen bezala: «Berriro ere kapitalismoak eta bere instituzio ekonomiko eta politikoek aurrea hartu dute eta gerra deklaratu digute: neurri horretako erasoari sendotasunez erantzun ahal izateko, ezker antisistematikoaren sektore guztiek izaera subertsiboa eta aniztuna, internazionalista, antikapitalista eta transbertsala izango duen Europa mailako fronte politiko-soziala elkarrekin eraikitzeko ahaleginak egiteko obligazioa dugu, izaera desberdineko mugimenduak elkartuz: ekologismoa, feminismoa, langile mugimendua, askapen nazionalekoak, oinarrizko askatasun demokratikoen defentsakoak.

Eta egia bada, harrezkeroztik, ia toki guztietan eta batez ere hauteskunde alorrean ezkerreko fronteak sortu direla Europako zenbait tokitan, ia gehienetan burujabetza ekonomikoa helburu dutelarik, arlo internazionalak izugarri baldintzatzen du fronte horien izaera.

Europaren izenean Troikak ezarri nahi digun diktadurari aurre egiteko indar metaketa gisa planteatzen dira fronte horiek (Zyriza ispilu) baina zenbait arlotan planteamendu oso desberdinekin, batez ere antikapitalismoaren alorrean. Hor datza gakoa. Nire ustez, ezkerreko -edo subirautzaren aldeko- fronteak egokiak dira, baldin eta norabide antikapitalista batean egiten badira eta eremu nazionalera ez badira mugatzen (Fronte horiek ez dira gai izan Greziarekiko elkartasun eraginkor bat gauzatzeko).

Zyrizak, esate baterako, alor horietan, planteamendu askoz garbiagoak izan ditu Frantziako Front de Gauchek baino. Eta horrek berebiziko garrantzia du Euskal Herrian, zeren sona handia ematen zaien zenbait planteamendu subiranistatan ez baitut hori oso garbi ikusten. Batez ere, Espainiarekiko independentzia azpimarratzen denean kapitalismoaren salaketa bigarren mailan utziz, bata bestea baino garrantzizkoagoa balitz bezala.

Eta batez ere, Europa kapitalistarekiko haustura ez badugu bultzatzen Europa sozialista helburu. Izan ere, balizko Euskal Herriak, politikoki «burujabe», baina (Espainia eta Grezia bezala), Troikaren menpe, herri menperatu izaten jarraituko luke. Burujabetza eskaseko nazioa hain zuzen. Kanpo zorrak zintzurra estutuko liguke ito arte. Izan ere, gaur, Espainiar estatuaren morrontzarekiko nola, (independenteak izanik ere) kanpo zorrarekiko hala.

Zigorrei aurre egitea, ez ordaintzea eta intsumisioari heltzea behartuak baikinatekeen.

Bestaldetik, espainiar burgesiarekiko independentzia? Bai! Baina horrek ez luke adierazi behar bere langilearekiko langileriarekiko (esate baterako Asturiaseko meatzariekiko) gizarte mugimenduekiko eta ezkerreko mugimenduekiko desatxikimendu edo solidaritaterik eza.

Burujabetasunaren edo independentziaren aldeko fronte bakarrak -demokraziarekin gertatzen den bezala- gizarte eredua argitu beharra dagoela inplikatzen du. Ezin da burujabetza nazionala ondo planteatu produkzio bitartekoen jabetzaren, diruaren eta ingurumenaren sostengarritasunaren eta planeta osoarekiko loturaren izaera argitu gabe.

Krisi ekonomikoak argi uzten du auzia: Grezia, Italia eta gisako estatu burujabeak behartuta daude merkatuen aginduak betetzera, horien zerbitzuko instituzioen erabakien arabera. Inoiz ez da gaur bezain argia izan marko nazional eta internazionalen arteko elkarreragina, askapen nazionalaren eta sozialaren artekoa, demokrazia eta hiritarren mobilizazio eta autoorganizazioaren artean.

Horregatik guztiagatik uste dut garrantzitsua dela subirautzaren aldeko fronte zabalean ezkerreko indar antikapitalisten bilgunea lantzea, eremu guztietan, politikoan zein sozialean arituko dena, aipaturiko helburuak aldarrikatuz.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak