26tik aurrera, PLANTO!

sábado, 22 de septiembre de 2012 ·

Joxe Iriarte, Bikila Gorripideako kidea.

Planto sistemari. Datorrenetik datorrela, planto gobernu edo instituzioetatik datozen lege eta neurri bidegabeei. Eta lehengo plantoa zorra kitatzeari egin behar zaio. Zorra kitatzeko gobernuek ezarri dituzten neurriei men egiten badiogu, jai dugu. Herritarrok (oro har) sortu ez dugun zorra kitatzeak suposatuko luke (herri, klase eta pertsonak bezala) guztiz hipotekatuak geratzea. Burua ezin altxatzea, betiko zorpetuak izateaz gain esklabutzara itzultzea.

Hitzak eta pitzak, jada soberan daude. Krisiak eztanda egin zuenetik kapitalaren instituzioak eta bere morroiak (Troika, Espainiako Gobernua, Eusko Jaularitza, COE, Confebask, eta bar) ohiko esplotazio mekanismotik haratago jo dute, eta gerra soziala deklaratu digu herritarroi. Gerra soziala. Alegia, botere ekonomiko, politikoa, judiziala eta poliziala (militarra, oraindik erabili ez dute, baina adi!) ziztu bizian egokitu dute, sistemaren erraietatik sorturiko krisia gure bizkar ordaindua izan dadin.

Egoera horren aurrean, herritarrok, batasun borrokalaria antolatu behar dugu. Ahalik eta batasun zabalena eta eraginkorrena. Izaera subertsiboa eta anitza, internazionalista, antikapitalista eta transbertsala izango duen mailako fronte politiko-soziala, izaera desberdineko mugimenduak elkartuz: ekologismoa, feminismoa, langile mugimendua, askapen nazionalekoak, oinarrizko askatasun demokratikoen defentsakoak…Eta hori, gurean ez ezik, Europa osoan.

Eta batasunaren bidetik, klase borroka iraunkorra, hats luzekoa, eta erasoen neurrien arabera gogortzen joan beharko duena. Saltoki handietan hasi berri diren janari expropiazioak, ekintza xumeak eta sinbolokoak izan arren bidea markatzen dute. Duela hiru urteko, Frantzian izandako greba uholdean, lantegi okupazioak, garraio sistemaren kolapsoa, energi iturrien blokeoa, bultzatu zuten langileak, herritarren onespenarekin. Esan nahi dut, inertziak eta errutinak janda herdoilduta dauden dituen borroka moldeak, jarrerak eta bizimodua aldatzen ikasi behar dugula.

Eta borrokan bizipoza berreskuratu. Internazionalaren euskal bertsio batean, Zutik lurrean kondenatu zaren langile tristea, esaten da. Eta giro hori nabari da zenbait lantoki istiluetan eta zenbait borroketan. Nik nahiago du behialako Errenteria-Oreretako asanblada glorioso haietako batean entzun nuena: Umore gabeko iraultza, gorringo gabeko arraultza!

Hala biz.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak