Gorripidea-k EH Bilduren aldeko botoa emateko deia luzatzen du

miércoles, 10 de octubre de 2012 ·

Ihardunbide eraldatzailearen aldeko apostuak sistemarekiko kritikoak diren mogimendu sozialak antolatzea eta ekinbidean jartzea esan nahi du. Bainan ez da hori aski. Borroka sozialak eremu polítiko instituzionalean islada behar du. Gizarte kapitalista aurreratuetan, eta asaldaketa sozial handien garaietan ezik, polítika elektoralaren inguruan ere joaten dira zehazten egitasmo alternatiboak.

Grezia, Frantzia, Italia, Euskal Herrian... egin diren greba orokorrak; empresa itxieren eta lan kanporatzeen aurkako borrokak; M 15en agerpena... guzti horrek panorama polítiko soziala astindu du. Haatik, gutxitan lortu dira helburuak, alde batetik patronalaren eta gobernuen indarragatik, bainan baita borroketan eskatzen dena alor polítiko elektoralean islatzeko alternatiben faltagatik.

Kalean eta hauteskundeetan batera jo daitekeenean hasten da aldaketa begiztatzen. Argigarria da Zyrizarena Grezian.

2008tik hona, kapitalismoa eta neoliberalismoa krisian daude. Krisi honek, jadanik mugatuak ziren askatasun demokratikoetan degradazio geroz eta handiagoa eta, jadanik globalizazioak eta instituzio europearrean indarrean dagoen eredu neoliberalak ahulduak zeuden instituzioen (estatalak, autonomikoak eta munizipalak) burujabetasunaren murrizketa larria ematen ari da.

Kapitalismoa eta bere instituzioak populazioaren gain ari dira krisiaren ondorioak pilatzen, krisia bera instituzio finantziarioen, eta bereziki bankaren diru-gosearen, espekulazioaren eta kontrol ezaren ondorio denean. Kontestu honetan, sisteman arraila bat irekitzeko posibilitate duen ezkerreko jokaera duen erresistentzia zehazki baloratu beharra dago. Hori da EHBilduri botoa eskatzerakoan nahi duguna.

Erkidegoko parlamenturako datozen hauteskundeetan, gure ustez, EHBildu da, alde batetik, gure eskubideen murrizketari eta instituzioen degradazioari aurre egiten dion erresistentziaren botoen gehiengoa batzeko aukera bakarra; eta bestaldetik, indarrean dagoen bipartidismoari, Transizio ezkeroztik indarrean dagoen sistemaren, eta batez ere hondamendi kapitalistaren gestionatzeko apenas bereizten diren antzeko bertsioen alternantziari amaiera emateko bidea.

PNVren etea PSEren azken bi gobernuak dira esaten dugunaren frogarik nabarienak

Euskal Herrian, 2012ko urriaren 9n

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak