Ka-Ka-Kapitalismoa

jueves, 8 de noviembre de 2012 ·

Piter Encinas. ESK eta Gorripideko kidea

* UNICEFek esaten duenez, Espainian, haurren % 27, hau da 2.000.000 ume baino gehiago pobreziaren atarian bizi dira.

* Espainian, 8.000.000 pobre baino gehiagok laguntza eskatu behar dute, egunero jateko.

* Espainiako 10 biztanletik seik hilero 1.000 € baino gutxiago kobratzen dute, aurten, azken 27 urteetako erosteko ahalmena maila baxuenean dago.

* Lana egiten duten langileen artean %35k 641 € baino gutxiago kobratzen dute, (Gutxieneko Soldata interprofesionala).

* 500.000 etxetan ez da sartzen soldatarik, 1.737.900 familiatan guztiak langabetuak dira.

* Europatik iristen den dirua gobernuak jasotzen du, eta banketxe kutsatuei banatzen die, baina herritarrok ordaintzen dugu.

* 2011. urtean luxuzko kontsumoa %25 igo zen eta bere fakturazioa 5.000 milioi €-koa izan zen. Luxuzko auto salmenta %83 igo zen, batez ere, Porsche eta Ferrari markakoak. Aurreikusten da 2017, urterako milioi bat € daukaten aberatsak bikoitza izango dela.

* Espainian, egunero 532 etxetatik kaleratzen dituzte, ezarri duten legea1909koa da, baina %70 kasutan aholku legalik gabe egiten da.

* Azken 4 urteetan, 350.000 kaleratu baino gehiago izan dira. Urriaren 25ean, 53 urteko gizon batek bere burua hil zuen kaleratua izan baino lehenago, egun berean 50ko beste gizon bat saiatu zen, epailearen komisio bat bere etxerantz hurbildu zenean.

* Estatu ongizatea tresna bat da, aberatsen eta pobreen artean dagoen desberdintasuna hain handia ez izateko. Estatu ongizatea hondatzen bada, automatikoki desberdintasun hauek handitzen dira, baina aberatsak aberatsagoak dira eta pobreak pobreagoak dira.

* Hau guztia heziketa eta osasuna aipatu gabe, nork du gehiagorik?

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak