Aitamaren etxea defendituko dugu…

jueves, 28 de febrero de 2013 ·

Joseba Barriola


Datorren larunbatean, otsailaren 16ean, eguerdiko 12tan, Bulebarretik aterako den manifestazioan. Etxea ez da negozioa, eskubidea da. Hauxe da gaur egun nozitzen ari garen krisi ekonomikoak lehen planoan jarri duen exijentzietako bat. Inmobiliaria handiak adreiluen korrupzio itxasoan aberastu dira, bankuak zorraren gobernazioarekin eta gobernuek lurra-zerga-iruzur-korrupzio politikarekin bide maltzur horri bidea eman diote. Bizitza osorako hipotekatu daudenen, etxe eskubidea ez duten etorkinen, etxera etorri ezin diren presoen eta etxekanporatu direnen haurren begiradatik, eskandaluzko lege, hipoteka eta deshauzioen aurka, aitamaren etxea defendituko dugu. Defentsaren ahuleziaren zuloan hainbat lagunek suizidiora jo dute eta alarma gorriak pizten ari dira. Suizidioen aurka elkartasuna da eskutan dugun armarik indartsuena eta eraginkorrena. Arma bat oraindik modu exkaxean erabili duguna.

Etxea defenditzean bizitzeko babes leku bat defenditzen dugu. Bizitzeko erosotasun minimoa duen leku bat, eguraldi txarratik babestua, atsedenerako egokia, eta babes-leku segurua. Bizitzeko etxe bat eta ez bizitza osorako hipotekatua egoteko etxe bat. Etxea betetzen dugu, gehiegi agian gauzez, bainan batez ere harremanez, oroimenez, egitasmoz, maitasunez, hitzez, zorrino egunez, festa eta lagungiroz. Etxea defenditzea bizitza defenditzea da.

Geure herriak ere badu bere etxea. Eta gure historia kulturalean, eta batez ere Aresti ezkeroztik, aitamaren etxea lotua daukagu euskararekin eta euskara bizirik irauteko behar dituen baldintza ekologiko eta sozialekin. Euskara da gure euskaldunon etxea. Eta gure etxe hori ere, hipoteka handi baten pean dago (Espainiako Konstituzioa eta Merkatuen tirania) eta deshauziatua izan da, eta oraindik horrela dago, erabakimen nukleotatik.

Azkenik, garen gizadiaren etxea, gure Lurra da. Ameriketako esklabu beltzak kantatzen zuten “negro espiritual” batean esaten da bizitza gogorra dela “a long way from home” (bidai luze bat etxerat). Esklabuentzat “etxea” Afrika zen, gizaki gisa eta gizaki beltza gisa, edo moro gisa, edo euskaldun gisa onartuak izan gaitezkeen edozein lurralde da etxea, eta guztion etxea Lurra bera da.

Etxekanporatzearen aurka mogitzen garenean, etxebizitzen negozioaren oinarrien aurka mogitzen gara. Eta Lurra merkantzia bihurtzea eta lurrarekin negozioa egitea dago oraingo desmasien oinarrian. Zerbaiten aurka mogitzen gara eta zerbaiten alde ere: Lurra izan dadila, Axularrek Gero liburuaren hasieran esaten zuen bezala: “gizona... ibeni zuen berehala lurrak zuen parterik eta aurkientzarik oberenean, lurreko Paradisuan, leku plazerez betean. Eta manatu zuen lant zezala eta begira ongi Parabisu hura”.

Norberaren etxea, norberaren kideekiko eta semealabekiko eta aitonamonekiko harreman askoren txokoa, hipoteka itogarrien eta deshauzio hilgarrien aurka defendatzea da manifestazio honen abiapuntua. Abiapuntu horri loturik ikusten ditut nik gure herriaren aitamaren etxea defendatzea eta gizadi osoaren etxea den Lurra bere dibertsitate ekologiko eta aniztasun linguistikoan defendatzea. Gustatzen zait lotura hori.


0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak