Erregimenaren krisia, eredu aldaketa eta euskara

jueves, 7 de febrero de 2013 ·

Joseba Barriola

 1.- Transizioaren ondorengo erregimen monarkiko konstituzionala krisian sartua dago jadanik. Transizioaren mito faltsuak ezkutatu du urte luzeetan operazio haren iruzurra. Hiru zutabe nagusietan oinarritu zen: frankismoaren botere faktikoak (ekonomikoak, erlijiosoak, militarrak, epaileak) eta sinbolikoak (diktaduraren printzipea), diktadura amnistiatu ondoren, mantentzea, amnistia izeneko ley de punto finalaren bidez; Espainiako batasun hautsiezina, espainolaren nagusigoa, libertade baldintzatuak, monarkia irresponsablea, politikarien kasta otzandua eta korrupziora bultzatua: demokrazia ondo lotua pakto konstituzionaleren bidez; eta “aurrerapen demokratikoak” sendotzeko murrizketa sozialen lehen esperientzia, Monkloako Paktoen bidez, kapital handiaren zerbitzuko pakto sozialen bidea ezarriz.

 Bide horrek ondorio batzuetara eraman du: neoliberalismo internazionalaren egitura ekonomiko (Europako Batasuna) eta militarretan (NATO) integratu da Erregimena; neoliberalismoari ate guztiak ireki zaizkio eta gauden krisi ekonomikora eraman gaitu; ondare publikoa merke saldu zaie botere ekonomikoari; instituzionalizazio autonomikoa (Erkidego Autonomikoa eta Navarrako Komunitate Fórrala) Espainiaren Batasuna sendotzeko kontzesioak izan dira eta horretarako tresna (“batzutan urrezko kopetan geure heriotza edaten dugu” dio esaera kitxuarrak); lurraren suntsiketa “viento en popa a toda vela” garatu da korrupzio itxaso batean... Demasien aurka altxaturiko mogimenduak (Natoren kontrakoa, Irakeko gerraren kontrakoa, Errekonbertsio industrialen kontrakoa, Lemoizen kontrakoa, euskararen garapenaren aldekoa, abortatzeko eskubidearen aldekoa...) garaituak izan dira, edo manipulatuak izan dira (Irakeko gerraren kasuan Zapatero presidenteak manipulatu zuen Afganistanekoan parte hartuz eta NATON segituz), edo lorpen mugatuak eta zalantzatiak lortu dira. ETAren jarduna ere, “antiterrorista” deituriko jardunbide hipokritaren bidez, erabili dute –eta arrakasta handiz- erregimenaren zutabe nagusiak sendotzeko. 

 Erregimenaren sendotasuna pitzatzen hasia da, krisian sartzen ari da. Tinglado osoaren onarpen sozialerako klabeak, partidu politikoen (PP-PSOE-CIU-PNV-UPN...) eta monarkiaren onarpen soziala pitzatua dago. Jendea hasi da ikusten zer nolako estafa eta gezurra dagoen mito horren atzean, hasi da mogitzen, hasi da oldartzen... Askatasunak nahi ditugun guztiontzat mobilizazioen bidez eragindako erregimenaren ahulezia eta deskonposizioa ona da, horretan interesatuak gaude ezan nahi dugun nazio aske bezala. Eta horregatik, hain zuzen, geure ere bada erregimena desegituratzeko eta hondatzeko erantzunkizuna. Erantzunkizun hau lehen mailakoa da. Erantzuna ezin da izan “goazen Espainiatik kanpora etea kitto!”, libre izateko beharrezkoa delako Errregimena ahul erabat ahul izatea. Eta hori ere geure lana da. Eta gainera baina, erantzunkizun hori nazio bezala geure eskutan hartuz, geure nazioaren osaketaren osagai garrantzitsuena lantzen arituko gara. 

2.- Eredu aldaketa dabil gaur egun ahoz aho, sistema honen katastrofe globalari erantzun nahi diotenen artean. Izan ere bizitzaren, geure bizitzaren alzoan den Lurra planetaren suntsiketa (klimaren iraulketa, biodibertsitate ekologikoaren eta biodibertsitate espiritualaren –kulturak eta hizkuntzak—hondamena, energiaren krisia, hirien deskalabro ekologikoa, planeta mugatuan produkzio eta kontsumo mugarik gabea...) eta gizadiaren miseria (pobrezia eta gosea, gerrak, merkatuen tirania demokrazia izenez bataiatuak, herrien zapalkuntzak, zapalketa eta bortizkeria sexista, kulturaren nihilismoa...), eta norabanakoen hazkunde ezkizofrenikoa, bakarkeria... horrek denak eredu aldaketa eskatzen du. Milioika pertsonen autoerabakirik gabe, autoorganizaziorik gabe, elkartasunik gabe ezinezkoa da eredu aldaketa hau funtsatzea. Giza mogimendu eraldatzaile anitza gabe ezinezkoa da eredu aldaketa, bainan aipaturiko giza mogimendua posible da, martxan da jadanik. 

Bide honetan beharko dugu gobernu mota berriak, estatu antolakuntza berriak, instituzionalizazio politiko berriak. Bainan azken hauek, lehen aipaturiko mogimenduaren zerbitzuan egon beharko lukete. Gurean berrikuntza instituzional horiek badute izen bat aski zabaldua: euskal estatu independiente eta sozialista. Bainan gauzak bere lekuan jarri beharra dagoela iruditzen zait. Estatu batek (baita independiente eta sozialista) bere mugak ditu: euskararen bizitasun eta garapenaren bermea ez da estatu hori, euskaldunen hizkuntza-komunitatearen sendotasuna baizik; emakumeen emantzipazioa eta gizonezkoen pribilegioen amaieraren bermea ez da estatu hori, mogimendu feminista indartsu eta independientea baizik: katastrofe ekologikoaren gaindipenaren bermea ez da estatu hori, mogimendu ekologista sozial sakon bat baizik. Hitz batez, estatuak ezin du, berari ez dagokio, pentsamendu aske berri bat sortzea, ez dagokio maitasun historio bat marraztea, ez dagokio alaitasuna definitzea eta egitea, ez dagokio kontzientzia euskaltzale, edo feminista, edo ekologista sustatzea, ez dagokio kontzientzian sartzea, ez da eraikitzen horretarako. Beste gauza batzuk, inportanteak, dagozkio, bainan gauza horiek bizitza aske baten baldintza sozio-politikoak lantzea eta eskeintzea da. Legez, adibidez, 30 orduko astea ezartzea dagokio estatuari... bainan hori ezingo du egin ez badu atzetik mogimendu sozial sindikal herrikoia indartsua eta ezarri ondoren berari ez dagokio erabakitzea jendeak nola erabiltzen dituen irabazi dugun garapen pertsonalerako eta harreman askeagorako ordu horiek. Estatuari bai dagokio, legez eta neurriz, denontzat ziurtatzea etxebizitza duina, jateko nahikoa, lurrarekiko errespetuzko neurriak etabar... Bainan estatua bera ez da bere jardunbide egokiaren bermea. 

 3.- Euskara. Frankismoaren aurkako mogimenduan, geure herrian, euskara hondamenetik salbatu beharra, euskararen garapena presente egon ziren. Euskararen aldeko pentsamenduaren hegemonia nabarmena zen. Baita ere pentsamendu horren inkoherentziak. Euskararen mundua zabaltzen zihoan (ikastolak, euskaltegiak, kantagintza, festak, euskara batua, UEU, Jakin, literatura, poesiagintza, antzerkia, irudigintza). Aresti, Ricardo Arregi, Eusebio Osa, Joxe Azurmendi, Txillardegi...lan handiak egin ziren. Bainan, oraindik, “Dictadura Asesina” zen lemarik zentralena. Esan nahi dut, euskararen aldeko giroa bai, bainan euskaraz landutako langile mogimenduan, edo mogimendu politikoan, ikasleen mogimenduan, auzo elkarteetan, talde eta partidu eta batzarren hizkuntzari dagokionez, euskara oraindik bazterrean zegoen. Oktabilak erderaz egiten ziren, eta batzutan euskarara itzuliak. 

 Oraingo honetan, baldintzak ditugu, euskara bihurtzeko eraldaketa sozialaren muineko eta zentruko hizkuntza, agian gaztelera eta frantzesarekin batera, bainan muinekoa zentzu kuantitatiboan (erabileran) eta zentzu kualitatiboan (pentsamenduaren produkzioan eta sentimenduen agerpenean). Eta gauden baldintzetan azpimarratu nahi dut gauza bat. Euskal Herrian, gaur egun, gehiengo oso absoluto bat da (erdaldun asko eta asko eta asko sartzen dut hor barruan) euskararen aldeko “0 positibo” (Txepetxen sailkapena erabiliz) direnak. Ezin da esplikatu eskoletan euskarazko ereduak ezagutzen duten gorakada milaka guraso erdaldunen erabakia gabe. Zeren, euskararen garapenak hiru anka ditu: motibazioa, ezagutza eta erabilera, eta hirurak beharrezkoak eta hirurak orekatuak eta hiruren arteko transfusio etengabea. Bada, onartu beharra dago, gazteleraz eta frantzesaz elikatu daitekeela euskararen motibazioa, eta elikadura hori ezinbestekoa, premiazkoa, dugula. Ezagutu ditugu geure inguruko erderen erabilera euskararen kontrakoa, bainan ezagutu ditugu gaztelera-frantzesaren erabilera euskararen motibazioa pizteko. Adibide asko eta garrantzitsuak dira: Larramendik erdaraz idatzi zuen “el imposible vencido” eta nork esango du “El imposible...” ez dela euskal kultura? Lizardik, Errepublika garaian, ematen zituen hitzaldiak gazteleraz eta nork esango du hori ez dela euskal kultura? Milaka gurasok erabaki du gazteleraz edo frantzesez bere haurrak euskal eskolara bidaltzea, eta nork esango du hori ez dela euskal kultura? Horregatik estimatu dezakegu gaztelera, eta arabiera eta rumanoa, eta frantzesa... lehenik altxor unibertsala direlako, eta gainera eta bigarrenik, posible delako horiek erabiltzea (eta aldi berean dignifikatzea) euskararen aldeko motibazioa piztuz. 

 Hau da, nire ustez, euskararen geroari eskein diezaiokegun paper zibilizatzailea, eta hori eginez euskara bihur dezakegu erregimen krisiaren eta eredu aldaketaren ezinbesteko hizkuntza.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak