Hausnarrean, Aberri Egunari buruz

viernes, 22 de marzo de 2013 ·

Joxe Iriarte Bikila. Gorripideako kidea

1. Soberania, gizarteak baliabide politiko legislatibo nahikoak izan ditzan, aurrebaldintza bat da, bere hondarea administratu eta bere barne gatazkei aurre egiteko. Aurrebaldintza hau gaurkotasun osokoa da, noiz eta merkatuen tirania, kapitalismoaren sektore hegemonikoen zerbitzura dauden instituzioek gauzatua, langile mogimenduaren, feminismoaren, ekologismoaren eta demokraziaren aldeko mogimendu zibilen lorpen historikoak suntsitzen ari denean. 

Alabaina, nazio burjabetza izatea ez da nahikoa. Alexis Tsipras, Syrizako buruzagiak aitortzen duen bezala, “ Badakigu maila edo esparru nazionala funtsezkoa dela klase borrokarako; haatik, bestalde, onartzen dugu ezen Grezian irabazita ere eta ezkerreko gobernua jarrita ere, indar harremanetan edo botere banaketan aldaketa gradualak, gutxienez Europa mailan, esperimentatzen ez badugu, aipaturiko gobernu hori “herrixka galoa” gisa, hau da, isolatua geldituko litzateke”. 

Hortik dator geure baieztapen bikoitza: euskal espazio sozialean soberania osoaren exijentzia, eta aldi berean, Europako herri desberdinen eta horietako sektore herrikoien eta langile klaseen arteko aliantza zabala osatzeko eta sendotzeko premia. Eta bereziki estatu espainol eta frantzesaren menpeko herrien eta langileen artekoa, interes amankomunetan oinarritua. Izan ere interes amankomuna baita estatu kapitalista oligarkiko eta antidemokratiko horiekin, eta horien gain eraikitzen ari diren kapital internazionalaren defentsarako nazioengaineko instituzioekin amaitzea. 

Egia esan, kapitalaren eta bere instituzioen eraso hain gogorrari irmotasunez erantzuteko, sistemaren aurkako ezkerraren sektore guztiek behartuak gaude indarrak biltzera fronte polítiko eta soziala, subersiboa eta plurala, internacionalista, antikapitalista eta transbersala maila europearrean eraikitzeko, izaera desberdineko mogimenduak elkarrengana bilduz: ekologismoa, feminismoa, langile mogimendua, askapen nazionalekoak, oinarrizko askatasun demokratikoen defentsarakoak. 

2. Gernikako Estatutuaren eta Foru Hobekuntzaren funtzioa, diktadura frankistaren aurkako borrokan hazitako nahi nazionalak itotzea izan da, eta horien bidez Konstituzioak ezarritako muga barruan Transizioa amaitutzat ematea. Egitasmo hori krisian dago gobernu espainiarraren eraso birzentralizatzailea dela, eta Euskal Herria eta Catalunyako nahi nazionalen bizkortze nabarmenagatik. Bi dinamika horien arteko kontrakotasuna erabateko talka bidean jartzen ari da. 

Estrategia independentista, helburu horretara bultzatzeaz gain, epe luzerako nortasun polo erreferentziala metatzeko baliagarria izaten ari da, bainan egun (ezta katalunyan ere) ez da funtsezko aldaketak emateko indar bilketarako eremu egokiena. 

Aldaketa horiek benetako demokraziaren defentsaren inguruan soilik artikulatu daitezke. Eta horrek, auzi nazionalei dagokionez, autodeterminazioaren eskubidearen defentsa esan nahi du. 

Lehenik: gatazkaren giltzarria delako, eta konstituzioan oinarrizko aldaketak eskatzen ditu. 

Bigarren: GAUR EGUN egitasmo nazional berezituak duten ezker antisistemikoak biltzeko eta batez ere eskubide hori gauzatzearen aldeko indar interklasistak bateratzeko modurik egokiena iruditzen zaigulako. (3. eranskina) 

Hirugarren, aipaturiko “marko demokratiko berria” lortzeko neurri handi batean gaur egungo monarkiaren erregimenaren haustura behar delako. ETA HAU EZIN DA planteatu Euskal Herritik soilik (epizentroa bertan balego ere), eta gailegoekin, katalanekin eta Espainia, Frantzia eta Europako herri guztiekin aliantza eskatzen du. 

3. Horrez gainera, bide hori, gure ustez, nortasun nazional desberdineko herritarren arteko joera desberdinak demokratikoki bideratzeko, eta aniztasunarekiko errespetoz jokatzen duen gizarte kohesionatuago, integratuago bat lortzeko modurik arrazoitsuena da. Gainera, euskal gizarte osoarentzat abiapuntu egokia da, ez bait du berez hasieratik aukera zehatza bat (konstituzio nazionala edo konstituzio plurinazionala) suposatzen, bere barne arazoen konponketa askatasun osoz erabaki ahal izateko auto-onarpena baizik. “Herriak libreki erabaki dezan” argudio demokratiko indartsua da, eta gainera, horrelakoetan nekez jar dakioke eragozpenik, Quebeceko balizko gehiengo bati buruz Canadako Epaitegi Konstituzionalak baieztatzen zuen bezala. 

Autodeterminazioaren subjektua, printzipioz, lurralde nazionalaren hiritar guztiak lirateke, edozein izanik jaioterria eta aukera politikoa.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak