Proposamena

lunes, 11 de marzo de 2013 ·

Eskatzailea: Gorripidea

Gipuzkoako Foru Aldundiari:

Hugo Chavez komandante presidente lagunaren heriotza dela eta, iruditzen zaigu une egokia dela proposatzen den erabakia hartzeko. 

Gipuzkoak izan ditu azkeneko mendetan harreman bereziak Venezuelarekin. Uste dugu bereziki aipagarriak direla ondorengo bi harreman hauek: 

a) Gipuzkoar askok, 36ko gerraren ondoren, babeslekua aurkitu zuten lurralde hartan. Horien artean, adibidez, Mikel Ugalde euskaltzale ohorezkoa eta Egunkariaren presidente fundatzailea izandakoa. Eskertzekoa da gure herrikidek jaso zuten begirunea. 

b) XVIII. mendean, "Real Compañía Guipuzcoana de Caracas" delakoa, Venezuelako komertzioaren monopolioarekin eta esklabo beltzen salerosketarekin (ia 60 urte iraun zuen monopolioa) erruz aberastu zen. 

Foru Aldundiari eskatzen diogu erabaki dezala:

1.- Hugo Chavez-en oroimena ohorez goratzea.

2.- 1936ko gerraren ondorioz erbesteratuekiko abegikortasuna eskertzea.

3.- Gure aurrekoen (Real Compañia Guipuzcoana de Caracas) portaera esklabista eta monopolista deitoratzea.

4.- Azken honekiko Gipuzkoaren zor historikoa, eta ordain-beharra onartzea.

5.- Venezuelako Gobernuarekin harremanetan jartzea, erabaki honen berri emateko eta ordain-beharra zehaztu eta adosteko.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak