ERRAUSKETARIK EZ!!!

miércoles, 12 de junio de 2013 ·

ERRAUSKETAREN AURKAKO HERRI PLATAFORMEN KOORDINAKUNDEA, EGUZKI, EKOLOGISTAK MARTXAN, GREENPACE, CCOO, ESK, STEE-EILAS, EZKER ANITZA, EZKER BATUA, ERABAKI, GORRIPIDEA, SORTU

Hondakinen Partzuergoak Zubietako errauste-plantaren eraikuntza behin-behinean etetzea erabaki zuen, baina behin betiko geldiketa ez da iritisi oraindik, zeren aurreko arduradunek proiektua atzera-bueltarik gabeko bihurtu nahian, inongo zilegitasunik gabe eta ezkutuan banketxeekin abusuzko baldintza batzuk sinatu baitzituzten, bereziki gareztiak proiektua gelditzekotan edo bertan behera uztekotan eta mailegua aurretiaz kitatzekotan. Eta hori, errauste planta eraikitzeko eta ustiatzeko kontratua esleitu zitzaien enpresek, lizitazio prozesuan irregulartasun ugari aurkituagatik, kontratua etetzeagatik edo/eta deuseztatzeagatik exijitu nahi dituzten kalteordainez aparte.

Dudarik gabe, bide onetik goaz, baina hala ere ezin degu pentsatu errausketaren arazoa eta hondakinen kudeaketaren kontua konponduta daudenik. Badago denontzako lanik eta lan egiteko hainbat arlo: herri bakoitzean, orain arte martxan egon diren zatikako bilketa zaharkituak alde batera utzita, ahalik eta bilketa selektibo tasarik altuenak bermatzen dituzten hondakinen gaikako bilketa intentsiboak ezartzen; emaitzen jarraipena eta egiaztapena egiten; eta errauste-planta behin betiko bertan behera uztea eta PIGRUGen Aurrerapen-Dokumentua Garatzeko Etrategia delakoan aurreikusitako azpiegiturak berehala eraikitzeari ekitea exijitzeko mobilizazioak egiten.

Ez gaude bakarrik. Europak -bai Komisioak eta baita Europar Parlamentuak ere egin berri duten adierazpenekin bat etorriz- Gipuzkoan egiten ari den lana onetsi eta babestu egiten du. Foru Aldundiko eta Partzuergoko egungo arduradunek plazaratutako PIGRUGen DdP delakoaren Garapen Estartegia eta Gipuzkoako herri aurreratuenen jokabidea eredugarritzat jo dituzte.

Orain, inoiz baino gehiago, ahaleginak egin behar ditugu Gipuzkoa osoa Zero Zabor Lurraldea izan dadin hartu beharreko neurriak har daitezen.

Guzti honegatik Manifestaziorako deialdia egiten dugu: ekainaren 15an, arratsaldeko 5,30tan Donostiako Bulebarrean.

BIRZIKLATZEARI BAI ERRAUSKETARIK EZ; EZ HEMEN, EZ INON; EZ ORAIN, EZ INOIZ. ZUBIETAKO ERRAUSTE-PLANTA BERTAN BEHERA UTZI BEHIN-BETIKO

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak