Fagor

sábado, 19 de octubre de 2013 ·


Fagor Etxetresnak lantegiko ia kooperatibista denak, datorren astean langabezira doaz.

Lanean jarraitzeko diru laguntza bat beharrezkoa zen baina horretarako laguntzarik ez ematea erabaki omen du MCCk.

Ondorioa, Fagor Etxetresnak “Pre-Concurso de Acreedores” delakoan sartzen da. Lau hilabetez zorra negoziatu behar dute, eta ikustekoa da milaka lan postuarekin zer gertatzen den. Euskal Herrian 1.700 lanpostu eta atzerrian berriz beste 4.000 dira.

Zergatiak berriz ikusita daude

Krisiak eragiña handia izan du, baina krisiaren aurretik, 15 urtetik hona hartutako erabakiak baita ere.

Atzerrian enpresak erostea da ekonomikoki larrienetakoa, (nahiz eta orduan saldu bazkideei irabazi handiak izan behar zutela) bultzatutako estrategia ezertarako ez duela balio hontxe ikusten dugu.

Baina balore kooperatiboak galtzen ikustea ere larria da: Pertsona lehen mailan jartzea, demokrazia, berdintasuna, elkartasuna… bertako zuzendaritzek MCCek buru dela ematen du aspalditik utzi zutela alde batera.

Bazkideak esaten dute oso Informazio gutxi jasotzen dutela, Demokrazia hortaz kalitate txikikoa da, eta hartzen diren erabakiak ere.

Pertsona lehen mailan jartzea suposatu beharko luke bazkide gehiengoarekin kontatzea, berdintasunean, hau da informazio guztiarekin.

Ordua da beheko bazkideen ahotsa entzuteko eta benetazko demokrazia bultzatzeko.


0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak