Animaliek ere behar dituzte eskubideak

martes, 10 de diciembre de 2013 ·

Piter Encinas -Arrasateko Ekologistak Martxaneko- kidea eta
Arantxa Nuñez -Kaonbiko kidea- (Arrasateko kaleko katuak laguntzeko erakundea)

Beste ezer baino lehenago, gogoratu nahi dugu abenduaren 10ean Nazioarteko Animalien Eskubideen Aldeko Eguna izango dela; horrexegatik, gutun hau idazten dugu, eta, era berean, ideia batzuk utzi nahi ditugu mahai gainean berriro.

Hasteko, denok oso garbi dugu, eta onartu behar dugu, animaliei kolpeak ematen dizkietenean, mina jasaten dutela, animalia bizidunak direlako, eta gauza desberdinak nabaritzen dituztelako: hotza, mina, pena, poza etab. Ze arraraoa, ezta? Geuk bezala.

Alde batetik, ziur gaude geuk, izakiok, gaixotasun handi eta larri bat daukagula; “egozentris-mo” izenekoa, eta, nola ez, unibertsoaren zilborra geu garela. Gaixotasun horrek eragiten digu pensatzea baimen osoa daukagula nahi duguna egiteko. Ildo beretik, onartu behar dugu gure gaixotasunaren ondorioz, planeta osoa hondatzen ari garela, errekak, itsasoak, mendiak, atmosfera, etab.

Halaber, adibideak soberan dauzkagu goian esan duguna frogatzeko. Nahiz eta hauetako animalia batzuk desagertzear dauden animalia gehienak ehizatzen ditugu; batzuk jateko, beste batzuk zati edo alde batzuk erabiltzeko,  hezurrak, atzaparrak, larruazalak, etab. Horretaz gain, guk ondo pasatzeko animaliei sufrimendua eragin behar diegu? Zezenketak, Vegako zezena, zezen edo bigantxa bolaztatuak, etab. Adibide hauek baieztatzen dute estatuan animalien eskubideak ez direla onartzen, nahiz eta gero esaten dugun herri “zibilizatua” garela.


Beste aldetik, ez dugu ahaztu behar geu garela Europan animaliak eta maskotak gehien abandonatzen ditugunak, egunero 548, eta urtean zehar 200.000. Zergatik banatzen ditugu animalia eta maskotak? Batez ere, bi arrazoi desberdinengatik; bata, animaliak erabili edota zahartu  eta gero, abandonatu edo erail egiten; bigarrena, maskotak hazi eta gero, euren xarma galtzen dutelako, beraz, handitu bezain pronto, edozein lekutan uzten dituzte erresuminik gabe. Bai, honetan txapeldunak baikara! baina  harro sentitzekoa al da? Ez, ez dugu uste. 

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak