Ifrentzua eta aurkia

jueves, 12 de diciembre de 2013 ·

Joxe Iriarte, Bikila

 "Mandelaren zorigaitzerako, apartheidaren bukaerak eta neoliberalismo globalizatuaren erabateko nagusitasunak zapuztu zuten bere egitasmo soziala".

Sinbolo guztiak dira manipulagarriak, baina batzuk gehiago besteak baino. Che Guevarak gazte matxinatuen ikurra izaten jarraitzen du, halaber, modako arropen apaingarri. Mandelaren laudorioak goiko zeruraino iritsi diren unean Leninen estatua lurreratu eta txikitu dute eskuineko manifestariek Ukrainan.

Sinbolo batzuei aurkia ikusten zaie soil-soilik (hala nahi delako), beste batzuei berriz ifrentzua. Mandela eta Lenin esate baterako. Baina sinbolo guztiek, distiratsuenek ere, badute bere ifrentzua. Sowetoko FNB estadioan ospatu den hiletan bi alde horiek azaldu dira. Jakina, aurkiak, Madibaren aurpegi irribarretsuak izan du protagonismo osoa, baina bere ifrentzua ere presente egon da ospakizunean. Mundu osoan milioika omenaldi ezin zintzoagoak egin dizkiote Madibari, horietako askok (duten azal kolorea dutela ere, zurietan zurienak) iraganeko negoziazioetan Mandela estu hartu zuten estatu buru, multinazionaletako agintari, eta egun, beren lurraldeetan apartheida ezarri dutenak dira (Palestinan zein Melillako mugetan).


Handia izan da Mandelaren obra: arraza desberdinetan oinarritutako apartheid sistema ezabatzea, zuri edo beltz izan, pertsona ororen berdintasuna formalean (pertsona bat boto bat) oinarritutako gizarte bat eraikitzea ezin da inolaz ere gutxietsi. Alabaina, berdintasun formala eta benetako berdintasuna (erreala) ez da gauza bera, batez ere, sozialki hain zatitua dagoen Hego Afrikako bezalako gizarte batean.

Segur aski, Mandelaren zorigaitzerako, apartheidaren bukaerak eta neoliberalismo globalizatuaren erabateko nagusitasunak zapuztu zuten bere egitasmo soziala. Hots, nazionalizazioaren eta eremu publikoaren nagusitasunean oinarrituriko ANCren programa historikoa baztertu izana. Ezin dugu ahaztu Davosko bileran Mandelak berak ontzat eman zuela zuriek eta neoliberalismoak ezartzen zizkioten mugak. Modu horretan, iraultza demokratikoa mugatuta geratu zen eta bere egitasmo soziala ia hutsaren hurrengo, beltzen sektore urri batentzat izan ezik, jakina.

Horrez gainera, askotan galdetu diot ene buruari, zergatik bizirik zegoela Mandelak ez zuen salatu begi-bistan zuen ANCren, gobernuaren eta buruzagi askoren (Mbeki, Zuma eta enparauen) ustelkeria? Edo oligarkia zuriaren nagusitasun ekonomikoa? Isilik jarraitu zuen ere (nik dakidala) diamante-meatzetako langile grebalariak gobernu beltzak gupidarik gabe jipoitu zituenean.


“Obra oro zirkunstantziaren seme-alabak dira”, zioen Goethek

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak