Duintasun Martxak - Marchas de la Dignidad

domingo, 23 de febrero de 2014 ·

Juan Ramon Garai. Arrasatetik

Datorren hilabetean, martxoak 22, Estatuko herri guztietatik zutabeak helduko dira Madrilera: Duintasun Martxa da.

Martxa horretako etsai komun baten aurkako aldarrikapen nagusiak hiru dira:

- Legez kontrako zorraren ordainketarik ez.
- Troikako gobernurik ez.
- Murrizketarik ez.

Estatuko Gobernua Troikako lapurren  esku dago, hau da, gutxi batzuen onura pribatuaren alde bakarrik, jendartearen gehiengoa pobretzen ari den bitartean. 
Eskubideak lapurtzen, oinarrizko zerbitzuen aurrekontua murrizten: Osasuna, hezkuntza, energia, pentsioak, gizarte zerbitzuak, Emakumeon erabakitzeko eskubideak kentzen…

Egunero esaten digute krisiatik irtetzen ari garela, txarrena pasa dala, dena ondo doala...  Eurek, krisiarekin irabazi handienak izan dituztenek, pertsonen eskubide eta betebeharren kontura, ondo dakite gizartearen gehiengoa ez dela krisitik irtengo. Troikaren eta gobernuen politikak ez daude horretarako pentsatuta.

Politika horrek aldatzea beharko genituzke  eta Duintasunaren Martxaren aldarrikapena horixe da: Giza eskubideen eta jendarte justiziaren aldeko mobilizazioa.

Behekoek argia ikus dezagun krisiaren tunelaren amaieran, eragin onuragarriak biztanleriaren gehiengoentzat eta ez pribilegiatu bakar batzuentzako izan behar dira. Pobreziara eramaten gaituzten politikaren kontra, geure ahal guztiaz borrokatu behar dugu.

Duintasunaren Martxaren helburua horixe da: ustelkeriarekin bukatuaz, emakume eta gizonen berdintasunean eta askez osatutako jendartearen alde egitea. Kalera, bada garaia ta.



0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak