Oraindik beharrezkoa den oihua: intsumisioa

miércoles, 26 de febrero de 2014 ·

Diana Urrea eta Ayem Oskoz. Alternatiba

Hogeita bost urte igaro dira antolatutako kontzientzia-eragozleak indarkeriarik gabeko desobedientzia zibila edo, bestela esanda, intsumisioa praktikatzen hasi zirenetik.

Zer gelditu da hartaz guztiaz? Zer ikas dezakegu bizipen haietaz? Egungo egoerari, bizitzen ari garenari, so eginez, bada ikasgai argi bat. Gure gizartearen zati handi baten pentsamendu kolektiboa finkatzen lagundu duen arrasto antimilitaristaz gain, intsumisioak oinarrizkoa den zerbait gogorarazten digu: zilegi ez den lege edo egoera baten aurrean matxinatzeko eskubidea, ezetz esateko eskubidea, indarkeriarik gabeko desobedientzia zibila praktikatzeko eskubidea, hain zuzen.

Bere ibilbidea berrikusten badugu, guk geuk, herritar arruntok, ezetz esaten ikas dezakegula eta hala egin behar dugula ikusten dugu; aski dela esan dezakegu, eta egin behar dugu; eragile aktiboak izan gaitezke, eta horren alde egin behar dugu. Ezin gara ikusle soilak izan, elite politiko ekonomiko edota militarretatik hartzen diren erabakiak pairatzen dituztenak izaten konformatu.

Izan ere, guk, beheko herritarrok, geure buruan sinesten badugu, eragile aktiboak izatea erabakitzen badugu, gauzak alda ditzakegu, zilegi ez diren egoera edo legeak amai ditzakegu...

Mugimendu intsumisoak, gainera, gogoratzen digu legala den guztia ez dela zertan zilegi izan, legala den guztia ez dela bidezkoa, legala den guztia ez dela demokratikoa… Eta, horregatik, altxatzeko ahalmena eta betebeharra dugu, gure ahotsa entzunarazi, zilegi ez diren lege edo egoeren aurrean. Letra larriz idatzitako demokrazia berreskuratu, herriaren boterearen zentzua berreskuratu, baita parte-hartze konprometitua ere, ardurak eskatuz. Eta hori, aldi berean, indarkeriarik gabeko desobedientzia zibiletik egin beharra dago, errotiko demokraziatik, horrek dakartzan ondorioak onartuz, sistemaren zilegitasunik eza agerian uzteko biderik egokiena dela jakinda; bere kontraesanak ikusarazteko eta gehiengo sozialak apurka irabazteko.

Duela 25 urte, orduan indarrean zegoen kontzientzia-eragozpen eta derrigorrezko zerbitzu militarraren lege berriaren aurrean estrategia intsumisoa abian jartzea erokeria zirudien. Ordezkaritza parlamentarioa zuten alderdien artean, inork ere, ezkerreko alderdi batek berak ere, ez zuen ideia horren alde egiten. Kontzientzia-eragozpenaren mugimendua soilik gizarte zibiletik babesten zen. Garai hartan, desobedientzia estrategia horren alde egiten zuten gazteek zeukaten guztia gizarte desmilitarizatu baten aldeko borroka gogoa zen, jazarpen eredu guztien aurkakoa, matxismoaren aurkakoa, mendekotasunaren aurkakoa, prebentzio-gerren aurkakoa, herrien jazarpen militarraren politikaren aurkakoa, gatazken konponbide armatu eta bortitzen aurkakoa, arma salerosketaren aurkakoa, industria eta gastu militarraren aurkakoa; armadek hain ongi irudikatzen duten guztiaren aurkakoa, momentu hartan soldaduska zena, alegia. Eta modu baketsuan egiten zuten, beren ekintzen ondorioak onartuz, ezarritako zigorrak pairatuz edo jasotako kolpeei ez erantzunez. Zapaltzaileak agerian utziz, epaitzen zituztenak, atxilotzen zituztenak, gizartearen gero eta zati handiago bat bere alde jarriz. Protesta eredu eraldatzaileak erabiliz, ezberdinak, ironiaz jositakoak, bizizaletasunez, eta ia beti umore onez. Hor ere bide ezberdin bat zabaldu zuten.

Borroka-eredu kolektiboa ere azpimarratzekoa da, moldeak hautsiz, erabakiak guztion artean eta era kolektibo batean hartzen direla argituz, baina zeri aurre egin behar genion kontuan izanda (atxiloketak, kartzela), norbanakoaren erabakiak ere errespetatu egin behar ziren.

25 urte igaro dira, gure ingurua begiratzen dugu, eta, sistemaren krisi betean gaudela, armada gastuetan milaka eta milaka milioi euro xahutzen direla ikusten dugu, oinarrizko eskubideak murriztu edo ezabatzen direla; emakumeen eskubideak zapaltzen direla; ezberdina dena arerio moduan ikusten jarraitzen dela; ezberdina dena zapaltzen dela; gure planeta honetan ume bat jaiotzen denean 15 heriotza zigor jasotzen dituela (gure planeta birrintzeko armek duten gaitasuna, alegia) euren oinarrizko beharrizanak asetzeko, etxebizitza duin bat izateko, kultura eta hezkuntza izateko eta pertsona moduan garatzeko eskubidea izan ordez.

Horregatik, eta bide horretan aitzindari izan zirenak gogoan, uste dugu inoiz baino arrazoi gehiago daudela, edo betidanik izan ditugun arrazoi berberak badaudela oihukatzen jarraitzeko… Intsumisioa!

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak