M-22ri buruz pare bat hitz

domingo, 30 de marzo de 2014 ·

Joseba Barriola, Maixu eta Joxe Iriarte, Bikila.
Duintasunaren martxaren partaideak.

Pozetik etsipenerako sentimendu gazi-geza, hasteko. Izan ere, Duintasunaren martxan bizi izandakoa (bai ostatua hartzen genuen herrietan zein Madrilen) poztu (eta gogo bete) gintuen, lanetik jada erretretan, baina (osasuna lagun) militantea aktiboak izaten jarraitzen dugun aldetik.

Egun horietan, egoerarekiko nazka eta haserrea ikusi dugu non-nahi eta bidenabar klase elkartasuna martxariekin (ikurrinak eta guzti) jende xehearen aldetik. Eta batez ere, nabarmentzekoa, Martxoaren 22ko antolatzaileak lorturiko arrakasta politiko eta soziala.

Aspaldiko partez (diktatura garairen geroztik) lehenengo aldia da Estatu mailako sindikatu eta talde minoritarioek halako ekimena burutzen dutela. Alderdi eta sindikatu nagusien babesik gabe (are konta izanik) eta komunikabideen boikota edo kaka nahastearen gainetik (zenbait komunikabideetan nazitzat hartzen gintuzten).

Horrek adierazten du, egoeraren irakurketa zuzen bat eginez posible dela oztopoak oztopo aurrera egitea. Eta hori guztiz pozgarria da Euskal Herritik begiratuta ere.

Komunikabide nagusien boikota edo joera maltzurra aipatu dut.

Alde horretatik harritzekorik ez. Ez ordea, hurbilekoak eta aldekoak ditugun komunikabideen aldetik (Gara eta Berriak, esate baterako) izandako hain jarrera eskasa. Hortik dator pozaren ondorengo etsipena. Bezperetako aleak eta biharamunekoak irakurrita izugarrizko dezepzioa hartu dugu!

Mobilizazio horrekiko LABen azken uneko desatxikimenduak, eta mobilizaziotik kanpoan geratzeren nondik norakoak, gutun honetan egin ezin dugun irakurketa propioa eskatzen du. 

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak