Europako hauteskundeak

miércoles, 7 de mayo de 2014 ·

TROIKARI EZ!
EUROPA EKOSOZIALISTAREN ALDE, 
LANGILE KLASEEN ETA HERRIEN ZERIBITZURA!

1.- Nagusi izan den mitoaren arabera, behiala europar potentzia kapitalista handien kolonialismo genozida eta ekozida txarrenaren menpe egondako munduko herriei, Europako Batasunak bake mezu bat eskaintzen die; EB-k, XX mendeko katastrofe latzen esperientziak bizi izan zuen kontinentearen jende langilearentzat askatasun publiko, aurrerapen, ongizate eta “hiritartasun sozialeko” erregimen bat ziurtatu omen du.

2. Zer geratzen gaur egun hastapeneko erretolika guzti horretatik? Askatasun, Berdintasun eta Laguntasunezko ideal errepublikar ilustratuetan oinarrituriko Zuzenbideko Estatu Demokratiko eta Soziala izatetik urrun, Europako Batasuna gotorleku bat bihurtzen ari da, kanpo aldera inperialista eta barrualdera “erdigune” eta “periferia”, aberats eta pobreen artean zatikatua.

3. Europa krisian eta atzerakada sozialean hondoratzen ari da, austeritatearen, atzerapen ekonomikoaren eta “egiturazko erreformen” estrategiaren presiopean. Joera hau, Alemaniako Gobernuaren, Europako Banku Zentralaren eta Europako Komisioaren zuzendaritzapean, estuki lotua dago Europan.

Europako agintariek, Europan eta are mundu mailan ere zorrotz koordinatutako ekimen batean, zor pribatuak nazionalizatzea erabaki dute, bankuen zor pribatua zena zor publiko subiranoa bihurtuz, eta hori ordaintzeko aitzakiaz austeritatea eta zorra ordaintzeko obligazio konstituzionala ezarriz. Ondorioak: zerbitzu publikoetan eta gastu sozialetan murrizketak eta lan merkatuan malgutasun handiagoa, soldata zuzenak eta zeharkakoak gutxiagotzeko helburuarekin.

Krisi honek agerian jartzen du Europarako egitasmo neoliberala bideraezina zela. Ekonomia europarrak diren baino homogeneoagoak zirela aurresuposatzen zuen. Merkatu mundialean zuten lekuaren arabera herrialdeen arteko desberdintasunak areagotu ziren. Kontraesan guzti hauek -moneta batasunaren ezarpenarekin areagotuak- krisiaren aurretik emanak zeuden, baina herrialde ahulenen kontra abian jarritako zor subiranoen aurkako eraso espekulatiboekin eztanda egin zuten.

4. Europa berreraiki ezkerretik.
Helburu hori, Europa mailako mobilizazio sozialaren bidez eta herrialde bakoitzaren baitan Europako Batasuneko instituzioei desafio botatzeko gaitasuna izan lezakeen indar harreman bat sortuz soilik lortu daiteke.

Berreraikitze prozesu hau posible izan daiteke soilik baldin eta gaur egungo Europa elitista, kapitalista eta oligarkikoaren aurkako erantzun hiritar indartsu bat ematen bada. Nazioengaindiko ahalegin amankomun bat premiazkoa da “beste Europa” baten aldekoa. Ahalegin hori soilik da egingarria herri europarrengandik abiatuta, hau da, bakoitza bere burujabetzatik eta ezarria dugun intentsitate baxuko demokraziak irauliz.

Gure ustez, Troikaren diziplinarekin hausteaz gain, jendearen bizitza baldintzak ziurtatzeak behar du izan lehentasuna, eta horrek haustura gehiago eta osagarriak bideratzea eskatzen du. Horien artean garrantzia berezia du Europako periferiako ekonomiek onartu duten ordain finantzarioak zalantzan jartzea. Pilatutako zorraren bolumena, eta batez ere, horren finantza kostua (interes tipoak) onartezinak dira. Ezin da eta ez da zilegi baldintza horietan zorra ordaintzea. Injustua delako eta zorpetutako ekonomietan berpizte ekonomikorako edo babes sozialerako edozein posibilitatea ezerezean uzten dituelako. Estatu hartzekodunen bankuak eta horien ordezkari diren gobernuak, justizia sozialeko irizpideen arabera zorra berriro negoziatzera behartuak egon daitezen modu bideragarri bakarra zorretan daudenak (eta elkarrekin eginik hobe) ez ordaintzea erabakitzea litzateke. Horrela berreskuratuko lukete dagozkien indar posizioa. Argentinako ez-ordaintzearenak edo Ecuadorreko gobernuaren zatizko ordainketarenak erakusten dute horrelako jarrera eta neurrien eraginkortasuna.

5. Indarrak batu.
Ezkerreko indar desberdinak elkarrekin pentsatzera itzultzera dagozkie, eta baita ere elkarrekin, kontinenteak bizi duen une aski larriaren diagnosiko amankomuna bilatu eta aurkitu eta ikuspegi politiko errealistak bezain erradikalak marraztu, bizitzera tokatu zaizkigu kalamitatezko denbora hauek eskatzen duten bezala.

Langile jendearen gehiengo zabalen buruak eta bihotzak politikoki eratzeko gai den ikuspegia behar dugu, bat-batean ikusten baitu bere burua galtzailetzat, berak sortu ez duen krisiaren biktima. Eta bitartean, krisia eragin dutenak (sistema eta bere elite agintariak) krisi honen kudeatzaile eta onuradunak dira. Gehiengoa botere ilun baten menpe dago, itxuraz eraitsi ezina den eta inork aukeratu ez duen kasta finantzario, politiko eta teknokratiko gupidagabearen erabakipean: eskura dituen baliabide guztiekin (legedi nazionalak eta europarrak, errepresio poliziala...) politika ekonomikoki eta sozialki suntsigarriak saiatzen da ezartzen.

6. Euskal Herritik
Kapitalaren eta bere instituzioen neurri honetako erasoari behar bezala erantzuteko, sistemaren aurkako ezkerreko sektore guztiak behartuak gaude ahaleginak batzeko, izaera eraldatzaile eta pluraleko fronte politiko eta soziala eratzeko, izaera desberdineko mugimenduak elkartuz: ekologismoa, feminismoa, nazioartekoa, antikapitalista, askapen nazionalekoa, oinarrizko askatasun demokratikoen defentsakoak.

Esandakoaren ildotik, Gorripearen iritziz, babestu beharra dago ikuspegi honekin bat datozen aukera elektoralak.

Espainiako legediak estatu mailako barruti elektoral bakarrean jokatzea behartzen duenez, aliantza koiuntural desberdinak osatu dira. Guzti horietatik EH-Bildurena izan da Gorripidearen gehiengoak ontzat eman duena, nahiz eta zati esanguratsu batek egokitzat jo duen EH-Bildu eta Podemos-en artean aukera libre balioestea.

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak