Urreko Jerusalen odoleztuta

viernes, 11 de julio de 2014 ·

Joxe Iriarte, Bikila

Hiru gazte israeldarren bahiketaren ondorengo hilketa aitzaki, sionisten bonbardaketak Palestina, su eta gar ari jarri duten argazkiak iritsi zaizkik Facebooken bitartez. Agintariek mendeku deia egin ondoren palestinar gazte bahituaren gorpuzkin kiskaldua agertu da. Ikaragarria, bi aldetatik. Alabaina ezin ahaztu drama horretan, batzuen eta besten ardura zein den. Ezin ahaztu Israeldarrak direla palestina okupatu eta kolonizatu dutenak, palestinarrak bigarren mailako herritarrak bihurtuz, askotan inongo eskubiderik gabe.

Euskal Irratiko eguerdiko musika programa jakin dut Israelgo abesti herrikoiena, guretzako Gernikako Arbolaren pareko, beren ereserki nazionala baino ezagunagoa bakean zein gerran, soldaduek zein herritarrek abesten dutena, Yerushalain shel zahab (Urrezko Jerusalen) abestia, gure Pello Josepen bariazio txikiko kopia edo plagioa bat dela. Nonbait, Naomi Shanerek egileak (plagiatzaileak) Pako Ibañezi entzun zion Pello Josepe abestia, eta letra berria jarri aldaketa arin batzuk egin eta konkurtso batera aurkeztu eta irabazi. Handik egun gutxira Sei eguneko gerra deritzona eztanda egin zuen, eta soldadu israeldarrak alemanak Lili Marlenekin antzera, bere abesti aberkoi preziatuena bihurtu. Hainbesteko arrakasta izan zuen ereserki ofiziala ordezkatzeko proposamena eztabaidatu zuela parlamentuak. Ez zuen aurrera egin, baina gaur egun, bigarren abesti ofiziala omen da

Mikel Laboak doinu berea erabili zuen Ihes betea abestirako. Ihes betea zilegi balitz, nonbait balego bakea, baina palestinarrek ez dute non bizi bakean ezta ihes egiteko aukera, beren lurraldea armadaren zaintzapean eraikitako harresiz inguraturiko konzentrazio eremu bat bihurtu baitzaio.

Beste testuinguru batean euskaldunok harro eta pozik egon behako genuke beste herriek gure tradiziotik edatetik, azken finean, giza-errariek izan ezik, denok gara unibertsalak gure txokoan errotuta. Baina, nago, plagio hori madarikatu behako genuela, bere edertasunean herri baten kolonialismoaren sinboloa bihurtu delako. Palestinarrak entzutean madarikatzen dutelako.

Agian egunen batean, abesti horrek beste zentzu bat har lezake eta  gerta baledi anaitasunaren himnoa bihurtzen delarik, ordun poztuko nintzateke. Tamalez, hori heldu bitartean eta sarraskilarien ahotik entzuterakoan nire gaitzezpen latzena. 

0 comentarios :

emeek emana

Soberanía y emancipación

Soberanía y emancipación
Bikila

Mosaiko. Gure esju dago

Mosaiko. Gure esju dago
VIDEO. Pincha la imagen

Gorripidearen Aurkezpena

Lehenengo Konferentzia

Lehenengo Konferentzia
1ª Conferencia de Gorripidea

Eztabaida - Debate

Dekalogoa

Gure esku dago

Giza eskubideak / DDHH

Gernikako akordioa

Garoña Itxi Orain!

VIDEO. German gogoan

Etxe kaleratze gehiagorik ez!

Etxe kaleratze gehiagorik ez!
VIDEO: Pásalo

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Joxe Iriarte "Bikila" Cumbre del Akonkagua 6.959 m

Artxiboa

Etiketak